Ez gatoz Paristik
Ez gatoz Paristik

Ogiaren bidea

2025eko urtarrilaren 9a
Lanartea

Gauza jakina da: sormena eta kultur ekintza ezinbestekoak ditugu pertsona eta gizarte gisa hazteko, iruditeria pertsonal eta kolektiboa etenik gabe elikatzen segitzeko.

Zein bizimodu opa die gure gizarteak, baina, euskarazko kulturaren orantza ontzea, jarduera artistikoari ekitea, erabakitzen duten sortzaileei?

Sormena edota interpretazioa ogibide izan nahi izatea zenbateraino da hautu gauzagarri gurean, zenbateraino ameskeria?

Artistarik kiskaltzen ote da gure kultur sistemaren labean?

Galderoi datu zehatzekin erantzuten hasteko bidea ireki du LANARTEAk, aurkeztu berri duen Euskal Artisten Lan eta Bizi Baldintzei Buruzko I. Inkestarekin.
 

Elkarrizketatuak, Lide Hernando, Nerea Loiola eta Oier Zuñiga.

ZUBI-MUSU BAT, Ibon Rodriguezek, Sabin Muniategik Alatz pozgarria izenburuarekin euskarara ekarritako Juana de Ibarbourouren poema musikatuz.

HI BIZI HAIZ HI, Harkaitz Canok idatzia eta Xanti Agirrezabalak, Erika Olaizolak eta Amagoia Gurrutxagak lokutatuta.

Sintonia, Iban Urizar Amorante-k, Nemesio Etxanizen Paristik natorren kantutik abiatuta.

Entzun dituzu, Beleren Beruna Urre; Sofaren Zelatun; LANARTEAren Euskal sorkuntza larrialdian koplak; Esan Ezinen Besterik ez (Habirekin); Turbo Retrobator-en Elektrik haiz; Delirium Tremensen Mundu zoragarria; eta Bloñen Erbiak.

Esker bereziak, Amaia San Vicenteri.

Gidaritza, Amagoia Gurrutxagak.

Soinu errealizazioa, Ander Mujikak, Azpeitiko Kulturaz Kooperatibatik.

Babesle, Berria egunkaria.

Laguntzaile, Gipuzkoako Foru Aldundia, Irizar eta Laboral Kutxa.

Atal gehiago
Ez Gatoz Paristik 2. denboraldia

Bihotzondokoak

2025eko maiatzaren 22a

Bihotz bat taupaka.

Amateur hitza kulunkatzen.

Amateurrez hitz egitera baikatoz oraingoan.

Merkatu logikak moldatutako kultur ereduak uzten dien tarte gero eta estuagoaz.

Kulturgileen eta komunitatearen arteko loturaz.

Gure kultur sistemaren balizko arritmiez.

Ustezko basamortuez

Uste basatiez.

Laburbilduz: segidako elektrokardiograman ageri den guztiaz.

00:00:00 00:00:00
Ez Gatoz Paristik 2. denboraldia

Espazioa

2025eko apirilaren 3a

Bazen behin eztanda handi bat. Baziren gero izarrak, planetak, zulo beltzak...

Eskolan erakutsi ziguten.

Espazioan mututasuna nagusi dela ere bai.

Dardarak badiren arren, ez dagoelako garraiatuko dituen airerik, bitartekaririk.

Eskolatik kanpo ikasi genuen antzeko zerbait gertatzen dela kulturaren gure galaxian ere. Unibertso honetakoak garela, geuretik dardarak sortzen, baina espazioak ez digula oihartzun egiten.

Eta gure kultura planeta beregain, satelite, asteroide edo Saturnoren eraztunetako harri puska ote den... Teoria ezberdinak daude.

00:00:00 00:00:00
Ez Gatoz Paristik 2. denboraldia

Apo, epe, epai

2025eko otsailaren 20a

Aizkoraren epaia erraldoiaren kontra.

Enborra eraitsi arte zartaka.

Eta enborra ohol, ohola mahai, mahaia epaimahai.

Erakunde publikoek antolatutako sarien eta beken banatzeko.

Gaur gaurkoz, sortzaileen eskubideen erauzketan zaildutako sistema bat.

Sortzailea apo sentiarazteraino.

00:00:00 00:00:00
Ez Gatoz Paristik 2. denboraldia

Ispilua

2024ko azaroaren 14a

Dinosauroa iratzarri zenean, matxismoak han segitzen zuen.

Eboluzio behar handirik gabe.

Dinosauroa iratzarri zenean, kulturaren ispiluak han segitzen zuen.

Arrakala askorik gabe.

Gizarteari isla egiten.

00:00:00 00:00:00
Ez Gatoz Paristik 2. denboraldia

Deskonexioa

2024ko urriaren 17a

Zenbaterainoko plaza eskaintzen zaio euskal kulturari Euskal Herriko hedabideetan?

Plaza horren neurria zenbateraino da herritarron kultur ohituren moldatzaile, zenbateraino kultur ohituron ispilu?

Mundu gero eta konektatuago ꟷeta globalizatuagoꟷ honetan, zenbateraino normalizatuko dugu gure kulturarekiko deskonexioa?

Etengabeko eraldaketak eta informazioaren gizarteak bizi gaituztela errepikatzea ez delako aski, kultura transmititzea eta biziaraztea ere mundua eta gizartea egiteko modu eraldatzaile bat dela ahazten badugu.

00:00:00 00:00:00
Ez Gatoz Paristik Horia

Sokak eta pasilloak

2023ko abenduaren 28a

Gasteizko Legebiltzarreko pasilloetan luzaz joan-etorrian ibili eta iritzi publikoan eztabaida zakarrak eragin ostean, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Hezkuntza Lege berria onartu berri dute. Plaza politiko horretan eta beste zenbaitetan landutako legeek eta curriculumek gure kultur kapitala belaunaldi berrienganainoko eroale lana erraztuko ote duten, gero eta gehiagotan eteteko zorian dirudien kultur soka indartu ala ahuldu egingo ote duten, eragile ugariren gogoetagai da. Baita akuilu ere, gure hizkuntzaren eta kulturaren biziraupena ikastetxeetan ere jokatzen baita. Horren isla dira, besteak beste, Euskal Herriko ikasgeletan azken hamarkadetan aktibatu diren hainbat ekimen.

00:00:00 00:00:00
Ez Gatoz Paristik Horia

Sara

2023ko abenduaren 11

Hitz egiteko gaitasunak eta irudimenak egiten omen gaituzte humano. Hitz egiteko eta gure irudimenaren milioika emaitza prozesatzeko gaitasuna erantsi diegun makinak ere adimendunak al dira, beraz? Zein etorkizun opa digute Adimen Artifizialaren sustatzaile nagusiek, gure datuen kudeaketa negozio bihurtu duten multinazionalek? Itsu-itsuan egin behar al dugu datu kopuru erraldoiak kudeatzen trebatutako produktu informatikoen alde? Zein ondorio izan dezake gure iruditeria kolektiboa halako programen esku uzteak? Benetan sinesten al dugu makinek salbatuko dutela euskaldunon komunitatea?

00:00:00 00:00:00
Ez Gatoz Paristik Horia

Keinukariak

2023ko azaroaren 21a

Hauxe zen, beraz, kultur langilea izatea: Itzaltzea eta piztea.
Norbere Ogi Bideko puntu beltzak bide-orri ustez serioenetan sekula ez agertzea.
Euskal Artistaren Estatutua existitzen garenik ere ez dakiten Esne Bidetik kanpoko galaxiaren batetik etorriko zaigula nazkatu arte entzutea.
Intermitente, keinukari bilakatu nahi izatea.
Itzaltzea eta piztea.

00:00:00 00:00:00
Podcastak
New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Hi and bye

“Hi and bye”, kaixo eta agur, esaten zaie lagunekin egiten diren enkontru laburrei. Minutu batzuetan elkarri nola zauden kontatu, eta kito, beste bat arte.

Badago hi and bye-rekin lotutako beste kontu bat ere.

Kaletik oinez zoazela eta ezagun bat ikusiz gero, geratzeko astirik ez baduzu, nik “agur” esaten nuen, Euskal Herrian bezala. Eta aurrera egin.

Baina alabak esan zidan horrela ez dela egiten.

Nonbait hemen “hi” esaten da, “kaixo”, eta ez “agur” edo “bye”.

Eta “hi” esaten hasi nintzen, eta berbetan geratzen. Baina jendearen aurpegietan halako enbarazu keinuak nabaritzen nituen.

Alabak argitu zidan orduan ez nintzela geratu behar. “Kaixo” esan bai, baina hemen jendea ez dela kalean geratzen hizketan, presaz dabilela, eta hitz egin nahi izanez gero hobe dela kafe baterako geratzea, agendan ondo begiratu eta gero, agian bi hilabete barru.

Ez da Euskal Herrian bezala, honekin eta bestearekin kalean geratzen zarela. Etxetik hondartzara bidean ordu bete. Hemen ez da horrela.

“Ados”, esan nion. “Eta zergatik esaten dute orduan kaixo?”

Bada, “agur” gaizki hartu daitekeelako. Ematen du berarekin ez duzula ezer jakin nahi.

Orduan “hi” esan, baina ez geratu.

Hori da.

“Hi”, eta gero “bye”.

Baina azkena esan gabe.

Ados?

Bai.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Gimeno, lurrikaren epizentroa

Carlos Gimeno Nafarroako Hezkuntza kontseilaria du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Hezkuntza alorreko sindikatuak kexaka ditu aspaldi, eta politika instituzionalaren alorrean ere ia-ia denak aurka paratu zaizkio. Hezkuntzan iragarri zuen murrizketak hautsak harrotu ditu Nafarroan, batik bat ikastolak kaltetzen zituelako, besteak beste. Azkenik, UPNren lege batek aurrera egin du, EHBildu eta Geroa Bairen abstentzioari esker, eta ez da egoera lehengoratuko da. Nafarroako Gobernuan arrakalak sortu dituen auzi honen inguruko xehetasunak azaldu dizkigu Ion Orzaiz BERRIAko gizarte gaietako kazetariak.

Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Independentisten garaia

Galesko eta Eskoziako hauteskundeen emaitzak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Eskozian SNP Eskoziako Alderdi Independentista gailendu da berriz, baina ez du gehiengo osorik izanen. Galesen Plaid Cymru alderdi abertzaleak irabazi du lehen aldiz, eta Rhun ap Iorwerth independentista izendatu dute lehen ministro. Dennis Sorondo EHUko ikerlari eta irakasleak hauteskundeei buruzko gakoak azaldu dizkigu.

00:00:00 00:00:00
MurMur
MurMur

Grabitatea, ihesa eta nobedadeak

Bitan banaturiko saioa da honakoa: grabitatearekin loturikoa izango da aurrena. Grabitateak nola hala lotzen gaitu musikak ere, balio izaten du grabitatearen pisuaz askatzeko ere. Grabitatearekin loturiko kantuak dituzu Gaurko ‘MurMur’ saioan. Bigarren zatian askeago aritu gara, eta entzungo ditugu Alguillo eta Alkimistak, Koska eta ODIK, besteak beste.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Korrikaren ahizpak

Korrikaren antzeko egitasmoak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Korrika bukatuta, udaberri honetan gutxiagotutako hizkuntzen aldeko hiru lasterketa izan dira: okzitanieraren aldeko La Passem, katalanaren aldeko Correllengua Agermanat eta bretoieraren aldeko Ar Redadeg. La Passem Angelun bukatu zen, maiatzaren 9an, eta Ar Redadeg larunbatean bukatuko da, Naoneden. Ane Elordi Korrikako koordinatzaile nagusiak eman dizkigu hiru egitasmo hauen eta antzeko beste batzuen berri.

00:00:00 00:00:00
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA