Ongi etorri Kazetaritza ardatz buletinaren 65. zenbakira. Gaurko zenbakian adimen artifizialak toki berezia hartu du. Bereziki bi alderdi aipatu ditut. Batetik, ikerketa kazetaritzan nola erabiltzen ari den. Bestetik, adimen artifizialaren arloko enpresen eta hedabideen arteko gatazka jabetza intelektualaren eskubideen inguruan. Hauxe da aste honetako gai zerrenda:
1. Adimen artifiziala eta ikerketa kazetaritza.
2. Interneten bilatzeko gida praktiko bat.
3. The New York Times-ek, The Economist-ek eta AFP agentziak bat egin dute SPUR aliantzarekin.
4. Eskubideen inguruko auzibideak.
5. Beste irakurgai interesgarri batzuk.



