zaitun@2x
Zaitun

4-4. ANE IRAZABAL

2023ko urriaren 13a
Margarito Martínez 2017ko udan ezagutu genuen. Tijuanan geunden mugaldeko harresiaren gaineko erreportaje bat grabatzen, baina uda horretan beste gertakari batzuk jomugan jarri zuten Mexikoko hiria. Joaquín Guzman 'El Chapo' droga trafikatzailea atxilotu ostean, Tijuana kartelen arteko gerraren agertoki odoltsua bilakatu zen. Egunero batez besteko bost hilketa zenbatzen zituen poliziak. Sikarioak elkarri tiroka ari ziren, alde bateko zein besteko droga kartelek hiriaren kontrola eskuratu nahi zutelako. Behin Tijuanako agure batekin hizketan aritu nintzen eta zera esan zidan: “Guk AEBetara droga esportatzen dugu eta haiek armak inportatzen dizkigute. Hori da gure penitentzia”.
Atal gehiago
Podcastak
New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Argi hura

 

Ostiral arratsaldea argi berezi batek hartu zuen New Yorken. Ametsetakoa zirudien. Urrezkoa, laranja, gorria. Aurreko egunetako ilunabarrak ere ikusgarriak izan ziren, baina hark bazuen beste zerbait. Ez zuen lasaitasuna transmititzen, ezinegona baizik. Hain zen ederra, ezen zerbait txarra ekarriko zuela baitzirudien.
—Munduaren akabera datorrela ematen du —esan zidan espaloian zeruari argazkia ateratzeko geratu zen emakume batek.
Ez zen bakarra. Hiriaren abiadura geldiarazi zuen argi hark.
Asteburuan The New York Times-en David Wallace-Wellsi irakurritako artikulu batekin gogoratu nintzen. Ez ote garen apokalipsian gehiegi pentsatzen ari zioen: klima aldaketa, COVIDa, hirugarren mundu gerra, eta orain adimen artifizialaren mehatxua.
Ez zien mehatxu horiei garrantzirik kentzen. Galdera beste bat zen: zer gertatzen zaigu etorkizuna irudikatzen dugunean hondamendia besterik ikusten ez badugu?
Zer ari gara gazteei transmititzen? Mundua amaitzear dagoela, ez dagoela etorkizunik; eta, gainera, ez dakitela ez irakurtzen ez idazten.
Esan genezake, ordea, gauzak aldatzeko aukerak badaudela. Garaipen zibil eta sozialei esker mundua gauza askotan hobetu dela. Eta, bai, badagoela oraindik hobeto egiteko aukera.
Apokalipsiak beldurra sortzen du, eta beldurrak geldiarazi egiten zaitu.
Gauza horiek buruan nituela, fantasiazko argi hura urtu egin zen eta gauak hartu zuen hiria.
Eta biharamuna ere iritsi zen, ezustean bezala.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Agian ez gaitu akabatuko, baina...

Adimen artifizialaren arriskuak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. AEBetako adimen artifizialeko enpresa handiek esan dute teknlogia horren garapena moteldu eta kontrolatu behar dela, hori egin ezean arriskuak handiak direlakoan. Jacob Coxon ingeniariaren hitzen ondoren gertatu da hori; Coxoenen arabera neurriak hartu ezean adimen artifizialak mundua eta gizateria amaiarazi ditzake. Jakes Goikoetxea BERRIAko kazetariak gai honen inguruko gako nagusiak azaldu dizkigu.

 

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Funtsezko arazo batentzako funtsa

Etxebizitza Gizarte Funtsa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Alokairuan «neurrizko prezioan» jartzeko 10.000 etxebizitza eraiki nahi ditu Eusko Jaurlaritzak zortzi urtean, eta horretarako «aliantza publiko-pribatuan» oinarritutako funts bat sortuko du. Etxebizitza horiek 25.000 eta 65.000 euro arteko soldatak dituztenentzat izanen dira. Paulo Ostolaza BERRIAko etxebizitza gaien arduradunak eman dizkigu funtsari buruzko xehetasunak.

00:00:00 00:00:00
MurMur
MurMur

Natxo De Felipe elkarrizketatu dugu MurMur-en

11 urteko geldialdiaren ostean, Oskorriko sortzaile eta kantariak bere izenez kaleratu du 'Abandonatuak' lan berria, harizko laukote baten laguntzaz. Hure elkarrizketatuz abiatu dugu 'MurMur' saioaren ikasturte berria. Ahobizarrik gabe mintzatu da garai gordinez, musikaren trabez eta pozez, belaunaldi kontuez eta abar.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Esperantza izpi bat Berlinen

Alemaniako egoera politikoa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Die Linke ezkerreko alderdiak irabazi ditu Berlingo hauteskundeak, botoen laurdena jasota, eta horrek esperantza printza piztu du Europako alderdi ezkertiarretan. Baina ultraeskuina ere nabarmen hazi da, hirugarren indarra da, eta lehen indarra Mecklenburg-Aurrepomerania eta Saxonia-Anhalt landerretan. Emaitza horiek aztertu ditugu Ane Irazabal Elkorobarrutia nazioarteko kazetari eta BERRIAko kolaboratzailearekin.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Ceuta, gezurra eta lintxamendua

Negu Gorriak kolektiboaren brigada du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Igandean iritsi ziren Ceutara laguntza emateko asmoz, baina han Espainiako banderak eta jarrera oldarkorra zuen jende saldo bat zuten zain. Are, Ceutako diputatu baten autoa txikitu zuten, ekintzaile iruindarrena zelakoan. Samira Calvo brigadako kideak Ceutan bizitakoa kontatu digu eta Negu Gorriak kolektiboaren lanaz ere aritu zaigu.

00:00:00 00:00:00
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA