zaitun@2x
Zaitun

Ala eta homosexualitatea. ANE IRAZABAL

2023ko urriaren 13a
Tugay Saracek hamalau urte zituen bere aita hil zenean. Gazteak ez du oroitzapen berezirik egun horren inguruan. Tugayren aita ez zen maitekorra, guztiz kontrakoa, oso zorrotza eta gogorra zen. Gainera, bere etxean erlijioa oso modu zurrunean bizi zuten. Tugayren gurasoak gaztetan iritsi ziren Turkiatik Alemaniara eta urteek aurrera egin ahalean, aita gero eta fededunagoa bilakatu zen. Tugayk ez du gogoan noiz konturatu zen homosexuala zela, baina etxean debekatuta zegoen horri buruz hitz egitea eta nerabezaroan bizi izan zuen errepresio sexualak biziki markatu zuen bere gaztaroa.
Atal gehiago
Podcastak
Berria berriketan
Berria berriketan

Beste murgiltze eredu baterantz

Euskarazko murgiltze eredua du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Murgiltze eredua «birdefinitzeko» prozesu bat abiatu dute Euskal Herriko Ikastolek, eta martxan jartzeko zenbait aditu gonbidatu dituzte gai horri buruz aritzera 30.…

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Norberaren etxearen neurrira

Harremanen mapak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Legearen arabera, etxekoek dute zaintzeko eskubidea eta betebeharra, baina etxekoak ez dira beti familiako kideak izaten. Etxekoez ari garenean, izan daitezke odolkidetasunik edo…

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

U14: ituan duten mugimendua

U14 mugimenduaren aurkako auzibideak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Bost urte baino ez dituen arren, dagoeneko 14 lagun atxilotu dituzte eta kide batzuk epaitu izan dituzte. Azkenengo epaiketa azaroaren 17an izan zen, lau kideren…

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Karrikara ateratzeko garaia

Euskal Konfederazioak deitutako manifestazioa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Azaroaren 21ean Baionako karrikak euskaltzalez bete nahi dituzte, euskara zentroan eman eta ofizialtasuna galdegiteko, besteak beste. Manifestazioaren aldarriez…

00:00:00 00:00:00
Urubia
Urubia

Urubia: Lizeotarrak abian

Ikasturte hasieratik ehunka mila jende mobilizatu dira Ipar Euskal Herrian eta Frantzian, irakaskuntzarako baliabide gehiago galdegin eta biziaren kariotzearen kontra borrokatzeko. Aldarri andana bat, kasik erantzunik gabe, errepresioa izan ez bada.…

00:00:00 00:00:00
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA