24. Korrikak Bilbon egin ditu azken metroak; balorazio baikorra egin dute Elordik eta Etxezarretak. Orain, indar erakustaldia euskararen aldeko urrats bihurtzea dute desio, «konpromisoak» hartzea herritarrek eta, batez ere, instituzioek.
Kezka eta ezinegona agertu du gazteen kontra esan direnengatik, eta babesa agertu die, bereziki Xalbat Alzugarai eta Leire Casamajou lankideei eta Oihana Arana kolaboratzaileari. «Ohoretzat» jo du mezugileak haiek izatea, eta eskerrak eman dizkie.
EITBren euskarrietan, 24. Korrika milioi bat orduz baino gehiagoz ikusi dute herritarrek. Korrikaren amaierako saio bateratuak %29,8ko kuota lortu zuen ETB1en euskaldunen artean.
AEK-k 24. Korrikaren balorazioa egin du, eta eskerrak eman dizkie parte hartu duten guztiei: «Beste behin adierazi dugu euskara garela, eta masiboa izan da parte hartzea Korrikan».
Aitor Estebanek erran du Korrikarako mezua idatzi duten zazpi gazteak EH Bilduri «oso-oso-oso lotuta» daudela, eta Ane Elordik erantzun dio gazte horiek egiten duten lana aitortzeko eta euskalgintzan jarduteko modu bat izan zela atzokoa, «ez besterik».
Bilbon goizean sartu da Korrika, auzo gehienak zeharkatu ditu, eta 12:45 aldera iritsi da lekukoa Bilboko udaletxearen aurreko plazara. Jendetza elkartu da.
Euskal Herriko zazpi herrialdeetako zazpi gazteren artean osatu dute lekukoak eraman duen mezua. Oier Iñurrieta, Oihana Arana, Elene Mengyu Larrinaga, Beñat Jusue, Aitzol Gil de San Vicente, Xalbat Alzugarai eta Leire Casamajou izan dira idazleak.
Imanol Pradalesek Bilbon egin du lasterka. Jaurlaritzako lehendakari batek beste behin baino ez du hartu euskararen aldeko egitasmoko lekukoa: Juan Jose Ibarretxek, 2001ean.
Gipuzkoan izan da gaur 24. Korrika; jendetzak egin dio ongietorria Goierrin, Tolosaldean, Urolan... Bihar amaituko da, Bilbon, eta lekukoa hara heldu dadin, ezinbestekoa izan da furgonetak mantentzeko taldearen eta anbulantzien lana, besteak beste.
Korrikak Bizkaian egin ditu hainbat kilometro, Arratian, eta Gorbeialdetik sartu da Arabara berriro; Trebiñutik pasatuta, Gasteizera helduko da. Korrikako prentsa taldea 11 kidek osatzen dute, eta Korrikan bizitakoa eta ikusitakoa kontatzen ari dira.
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!