Albisteak

Amaiur, erresistentziaren ikurra

Amaiur, erresistentziaren ikurra

Duela bost mende, armada batek Amaiurko gaztelua inguratu zuen; Espainiako erregeordeak zuzendu zuen armada hori, eta bost mila soldaduk osatzen zuten.

Gazteluaren barruan, Jaime Velaz Medrano kapitainaren agindupean, ehun nafarrek astebetez eutsi zieten bonbardaketei eta erasoei. Konkistaren azken guda handia izan zen.

Unibertsoa «handitu» du

Unibertsoa «handitu» du

James Webb teleskopioak unibertso primitiboaren argazkiak atera ditu. Orain arte unibertsoari ateratako argazkirik sakonenak dira. Izarren sorrerari buruzko informazioa lortzeko irudi baliagarriak direla diote adituek: «Poliki-poliki, unibertsoaren mapa osatzen ari gara».

Tasmaniako tigrea «berpiztu» nahi dute ingeniaritza genetikoa erabiliz

Tasmaniako tigrea «berpiztu» nahi dute ingeniaritza genetikoa erabiliz

Dunnart animaliaren DNA editatu nahi dute, tilazino batena lortzeko. 1936an galdu zen Tasmaniako azken tigrea. Bere habitat naturalean sartu nahi dute berriro.

Mikhail Gorbatxov hil da, Sobietar Batasuneko azken buruzagia

Mikhail Gorbatxov hil da, Sobietar Batasuneko azken buruzagia

Herrialdeko politika eta ekonomia sistemak eraberritzeko hainbat egitasmo bultzatu zituen, 'perestroika' besteak beste, eta haien ondotik etorri ziren Sobietar Batasunaren eta Gerra Hotzaren amaiera. 91 urterekin zendu da, gaixotasun luze baten ondorioz.

25 urteko migratzaile bat hil da Bidasoan, muga igarotzeko ahaleginean

25 urteko migratzaile bat hil da Bidasoan, muga igarotzeko ahaleginean

Abderrman Bas izena zuen; ginearra zen, eta 25 urte zituen. Aurten Gipuzkoa eta Lapurdi arteko mugan zendutako bigarren migratzailea da.

Frantziak ezartzen dituen kontrol zorrotzek eta Hegoaldeko administrazioek harrerarako ezartzen dituzten irizpideen mugek guztiz estutzen dituzte etorkinak.

Trantsizio energetikoa klima aldaketa gelditzeko

Trantsizio energetikoa klima aldaketa gelditzeko

Energiaren prezioa asko garestitu da azken hilabeteetan. Besteak beste, egungo ereduak eragin du hori; hau da, erabili ohi dugun energia motak. Klima larrialdiaren eragile nagusia ere bada eredu hori, eta, klima aldaketa gelditzeko, pertsonek energiarekin duten harreman eta ohiturak aldatzea ari dira eskatzen adituak. Hots, trantsizio energetikoa. 

Ornoak sigi-sagan

Ornoak sigi-sagan

Eskoliosia bizkarrezurraren makurdura eta ornoen okerdura da. Haurrei eta gazteei eragiten die batez ere, hezurrak sortzeko, osatzeko eta heltzeko prozesu betean egoten baitira. Ariketen eta kortseen bidez aurre egiten diote, eta, kasurik larrienetan, kirurgia erabilita.

Euskal Elkargoak bermatuko du brebetako azterketen zuzenketa

Euskal Elkargoak bermatuko du brebetako azterketen zuzenketa

«Ez du izanen brebetaren balio bera, baina erakunde ofizial batek babestutako agiri bat» izanen da: halaxe nabarmendu du Seaskak. Zientzietako proba euskaraz erantzunen duten ikasleen zuzenketa bermatuko du Ipar Euskal Herriko erakundeak.

Josefina Lamberto hil da

Josefina Lamberto hil da

Maravillas Lambertoren ahizpa izateaz gain, Nafarroako oroimen historikoaren alde eginiko lanagatik zen ezaguna. Ekainaren 7an hil zen, 93 urte zituela.