Podcastak

Bioaniztasuna babesteko bide orriez, Unai Pascualekin

Bioaniztasuna babesteko bide orriez, Unai Pascualekin

BERRIAren klima eta natura krisiari buruzko Kinka podcast saioaren zazpigarren atalak abenduan Montrealen (Quebec) egin zen COP15 biltzarra hartu du hizpide. Bioaniztasuna babesteko han adosturiko akordioen garrantzia azaltzeko, Unai Pascual Klima Aldaketarako Euskal Zentroko (BC3) eta Ikerbasqueko ikerlaria gonbidatu dute.

Haizea entzuten jakin

Haizea entzuten jakin

New Yorkeko gazteen artean modan jarri den jokaera bati buruz ari da podcast honetan Kirmen Uribe idazlea, sakelako adimendunik ez edukitzeko modari buruz. Pantailen menpekotasunari izkin egiteko beharra sentitzen omen dute gazteek, eta harreman errealagoak edukitzeko nahia.

Belarri musikatuak

Belarri musikatuak

Jexux Mari Irazu Muñoak (Larraul, Gipuzkoa, 1972) entzumenari eskainitako bertsoak dira ondokoak. Azken bertsoetan kantatzen duenez, «horra bertsotan akufenoen udako bertsio light-a…».

Irazuk 25 urtetik gora daramatza plazan, eta mila saiotik gora egina da. Bertsolari Txapelketa Nagusian bitan izan da finalista, eta 1997an laugarren gelditu zen. Gipuzkoako Txapelketan, lau aldiz izan da finalista, eta bitan txapeldunordea.

Korrika beharra

Korrika beharra

Korrikaren balioari buruz ari da podcast honetan Kirmen Uribe idazlea. Euskaldunoi elkarrekin korri egiteak ematen digun alaitasuna beharrezkoa dela uste du. Eta jada denona denez, jada ez dela inorena. Hots, librea dela, libre doala.

Eta gerrak emakume aurpegia balu?

Eta gerrak emakume aurpegia balu?

Gerrari eta gatazka politikoari begira jarri dira BERRIA FM podcast feministan Amagoia Mujika Tolaretxipi, Maddi Ane Txoperena Iribarren eta Ane Irazabal kazetariak. Hirurek gertutik erreparatu diete azken egunotan Ukrainan eta Kongoko Errepublika Demokratikoan jazo direnei.

Erdu Durangora

Erdu Durangora

Itxi ditu ateak 56. Durangoko Azokak. Iazko etenaldiaren ondotik, azoka presentziala egitea lortu dute aurten. Kirmen Uribe idazleak azokako zenbait ekitalditan hartu du parte. Azokan ez ezik euskal kulturan ere murgiltzeko eta hura babesteko deia egin zuen 'New Yorkeko munduak' bere podcastean. 

Patruila neonaziak

Patruila neonaziak

Polonia eta Bielorrusiako mugan Europako Batasunera sartzeko zain dauden migratzaileen egoera hartu du hizpide Ane Irazabal kazetariak Zaitun podcastean: zehazki, Poloniatik barrena Alemaniara sartu nahi duten migratzaileena. Izan ere, talde neonaziak antolatzen hasi dira migratzaileen kontra.

Denek esaten didate

Denek esaten didate

Emakumeen bizimoduak kontrolatzeko joera ugariei buruz ari da kopla jarrien sorta honetan Oihana Bartra (Bilbo, 1984). Santutxuko bertso eskolan hasi zen bertsotan Bartra. Eskolarteko txapelketetan parte hartu zuen, eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketan kantatu du aldiro 2002az geroztik; 2014an, laugarren sailkatu zen. Hiru aldiz hartu du parte Bertsolari Txapelketa Nagusian.


Kontraerranak, udarak emanak

Kontraerranak, udarak emanak

Estitxu Arozena Albizuk kontraerranei kantatu die bertso idatziotan. Mutrikun (Gipuzkoa) jaio zen, 1975ean, eta hiru hilabeterekin joan zen Lesakara (Nafarroa). Han hazi zen bertsolari gisa, eta 16 urterekin hasi zen plazetan. Bitan irabazi du Nafarroako Bertso Txapelketa: 1995ean eta 1998an. Bertsolaritza irakasle da ikastetxeetan eta bertso eskoletan.