1794ko irailaren 19an. Arrasti partean, bostak aldera. Chauvin-Dragonen, gaur egungo Donibane Lohizunen, gillotina bat zegoen zain. Haren oinetan, irule saratar bat: Maddalen Larralde. Kondairak hamabost urteko neskatxa xalo bat ikusi du harengan, martiri kristaua, erlijioa aitortzeagatik hila. Sinbolo bat, urte haietan Lapurdik bizi izan zuen izuaren garaiaren sinboloa.
Gidoia: Eneko Bidegain.
Lokuzioa: Intza Alkain.
Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna.
Informazio gehiago: 100objektu.eus.





