LGTBIfobia eta, batez ere, transfobia ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Bihar, maiatzak 17, LGTBIfobiaren aurkako eguna da, eta LGTBI taldeek ohartarazi dute olatu erreakzionarioak ituan dituela kolektiboko kideak. Egoera zein den aztertu dugu Isabel Jaurena BERRIAko feminismo gaietako arduradunarekin eta Mikel Garcia Martikorena BERRIAko kazetariarekin.
Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.