Bertso jarriak
Bertso jarriak

Egiar Otegi | Mendiko fauna

2025eko uztailaren 19a
Egiar Otegi

Egiar Otegi. 2007. urtean jaioa, Oiartzunen (Gipuzkoa). 11 urterekin hasi zen Haurtzaro ikastolako bertso eskolan, eta DBH4 amaitu ostean, Errenteriako (Gipuzkoa) Xenpelar bertso eskolan segitu zuen bertsotan. Orain, berriz, jaioterriko Martzelina bertso eskolan ere ari da. Gipuzkoako Eskolartekoan lehen aldiz 2023an hartu zuen parte, «azken orduan apuntatuta», eta aurten, berriz, txapelketa hori bera irabazi zuen apirilean Azpeitian jokatutako finalean. Ondorioz, Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan ere parte hartu du aurten.

Mendiko fauna

Doinua: Norteko trenari

Mendiko zuhaitz, arroka, baso,
larre eta halakoak
Nabarmenago ikusten ditut
halere bestelakoak
Batzuk basurde, asko azeri
eta gehienak astoak
Lau hankakoak baino gehiago
dabiltza bi hankakoak

Udazken eta negu aldean
ta ez mendi urrunean
Ehiztari pila dabil astelehen,
igande, ostegunean...
Tiro orkestra horrek dirudi
hango isiltasunean
Donostiako piroteknia
kanoikada egunean

Udaberriko hosto berriak,
larre berde eta txori
Korrikalariz betetzen zaigu
mendi ingurune hori
Itxuraz denak aritzen dira
arin, azkar eta ongi
Kílian Jornet direla uste
ta maldan behera erori

Aiako Harritan uda aldean
zer gertatzen den ez dakit
Lehengo batean arratsaldean
ikusi nituen han nik:
Hiru turista txankletetan ta
gainera gertu puntatik
Medailaren bat merezi dute
balentria horrengatik

Udazkeneko prozesioa
perretxiko bila heldu
Hogei bat lagun leku beretik
lehenengoak denak kendu
Azkenak saski hutsa du baina
min horrentzako ukendu:
Aurrekoaren desodorante
usaina harrapatzen du

Eta berriro ere neguak
hartuko dio segida
Jende ugari joaten baita
azken aldian mendira
Gehientsuenak egoten dira
bazter ederrei begira
Mendia zer den jakingo dute
lanean hasten badira

 

Atal gehiago
Bertso Jarriak

Koldo Gezuraga | Larru-hutsik

2025eko abuztuaren 16a

15 bat urte zituela kantatu zuen lehenengoz, Busturiko jaietan; eta BBK sariketa izan zuen lehen txapelketa. 18 urte zituela, Bizkaiko Txapelketarako sailkatze fasea zen eskualdeko txapelketan hartu zuen parte. Ordutik, Bizkaiko Txapelketan abestu du bi urtero. Bizkaiko Bertsozale Elkarteko langilea da, eta Gernika-Lumoko Lilibertso taldeko kidea.

00:00:00 00:00:00
Bertso Jarriak

Alazne Untxalo | Sendabelarrei jarriak

2025eko abuztuaren 9a

Iturenen jaioa (Nafarroa), 1989an. Etxetik jaso du bertsozaletasuna, eta haur zenetik aritu da bertsotan. Hamabi urterekin hasi zen Iturengo bertso eskolan. Nafarroako Eskolarteko Txapelketan Lekarozko institutuan igo zen lehenengoz oholtzara, 2001. urtean, eta, gerora, bitan eskuratu du txapela lehiaketa horretan. Nafarroako Bertsolari Txapelketan ere parte hartutakoa da, eta finalerdietara ere heldu da hainbatetan. Iturenen ez ezik, Nafarroako beste hainbat bertso eskolatan ere aritu da: Oronozen, Donezteben, Lesakan, Erratzun eta Iruñean, besteak beste. Haur hezkuntzako ikasketak egin zituen. Haur hezitzaile aritzen da lanean.

00:00:00 00:00:00
Bertso Jarriak

Nahia Sasco | Joan-itzuliak

2025eko abuztuaren 2a

Lekuinen  jaioa (Lapurdi), 1998an. Txikitatik dabil bertso munduan, eta txapelketarako saltoa ematera ere laster ausartu zen. 2014an eta 2015ean Iparraldeko Eskolarteko Txapelketako txapeldunordea izan zen. Hainbat sariketatan aritua da, eta horietako batzuetan lehen postua lortua: 2016an Berritxu saria lortu zuen Berriatuan (Bizkaia), eta 2017an, berriz, Mikel Laboa saria Donostian eta Lizardi saria Zarautzen (Gipuzkoa). 2023an, Taldekako Xilaban parte hartu zuen Ortzi Idoate eta Irantzu Idoaterekin batera. Lehen postuan geratu zen hirukotea.

00:00:00 00:00:00
Bertso Jarriak

Oihane Perea | Klimaterioarenak

2025eko uztailaren 26a

Oihane Perea. 1977. urtean Gasteizen jaioa, 12 urte zituela bere jaioterriko bertso eskolan hasi zen. Euskal Herriko Eskolartekoan eta San Prudentzio Sariketan ia edizio guztietan parte hartu zuen. Hainbat urtetan Arabako Bertsolari Txapelketan txapeldunorde izan eta gero, lau aldiz izan da txapeldun: 2007an, 2009an, 2013an eta 2017an. Bertso eskolako irakaslea izan da, eta ikastetxeetan ere aritu da. Hiru aldiz parte hartu du Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian.

00:00:00 00:00:00
Bertso Jarriak

Egiar Otegi | Mendiko fauna

2025eko uztailaren 19a

Egiar Otegi. 2007. urtean jaioa, Oiartzunen (Gipuzkoa). 11 urterekin hasi zen Haurtzaro ikastolako bertso eskolan, eta DBH4 amaitu ostean, Errenteriako (Gipuzkoa) Xenpelar bertso eskolan segitu zuen bertsotan. Orain, berriz, jaioterriko Martzelina bertso eskolan ere ari da. Gipuzkoako Eskolartekoan lehen aldiz 2023an hartu zuen parte, «azken orduan apuntatuta», eta aurten, berriz, txapelketa hori bera irabazi zuen apirilean Azpeitian jokatutako finalean. Ondorioz, Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan ere parte hartu du aurten.

00:00:00 00:00:00
Bertso Jarriak

Iruri Altzerreka | Neke kronikoa

2025eko uztailaren 12a

Iruri Altzerreka. 2000. urtean sortua, Garain (Bizkaia). Zortzi urte zituela hasi zen bertso eskolan, Miren Amurizarekin, Berrizen. Harrezkeroztik, Berrizko eta Durangoko bertso eskoletan aritu da, baita bertso irakasle ere.

2023ko maiatzean III. Señora sariketako Tokado saria irabazi zuen, eta, 2024an, Txirristaka bertsopaper lehiaketa. 2023an Bizkaiko Bertsolari Txapelketan parte hartu zuen lehendabizikoz.

00:00:00 00:00:00
Bertso Jarriak

Josu Sanjurjo | Hegazkineko low cost bertsoak

2025eko uztailaren 5a

Lesakan (Nafarroa) jaioa, 1993an. Zortzi urterekin hasi zen bertso eskolan. 2005 eta 2007an Nafarroako Eskolarteko Txapelketa irabazi zuen, txikien mailan, eta 2011an gazte mailan izen zen garaile. 2021ean lehenengoz sailkatu zen Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalerako, eta zazpigarren postua erdietsi zuen. 2023ko txapelketan ere finalean izan zen; seigarren izan zen orduan.

00:00:00 00:00:00
Podcastak
Berria berriketan
Berria berriketan

Aurrera egiteko oinarriak

Batuz aldatu prozesua eta euskara eskakizunak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Batetik, askotariko eragilek sinatu dute euskara biziberritzeko adostasuna biltzen duen dokumentua. Bestetik, hizkuntza eskakizunak erreformatzeko proposamenak aurkeztu dituzte Eusko Legebiltzarrean. Arantxa Iraola BERRIAko gizarte gaietako kazetariak eman dizkigu bi gai horiei buruzko azalpenak.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Goia jota, alde eginen du

Eneko Goia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Hamar urtez izan da Donostiako alkate, eta urriaren 16an dimisioa emanen du, agintaldiaren erdi-erdian. Hamarkada bateko kargualdiari errepasoa eman diogu Jon Olano Urain BERRIAko editorearekin.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Tentsio betean, neurriak eskas

Tentsio handiko eremuak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Alokairuari muga ezartzeko aukera dute eremu horietan dauden udalerriek, Euskal Herrian dagoeneko 59 dira eta beste batzuk eskaria tramitatzen ari dira. Tentsio eremuek eskura dituzten tresnez eta izan ditzaketen eraginez aritu zaigu Kristina Martin BERRIAko gizarte gaietako kazetaria.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Ez da tranbia huts bat

CAF enpresaren Jerusalemgo tranbiaren proiektua du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Iker Aranburu BERRIAko Ekonomia saileko kazetariak azaldu ditu proiektuaren gako nagusiak, eta enpresa horretako langileek proiektuaren aurka egingo duten elkarretaratzeaz ere hitz egin du.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Mapa edo ispilu desitxuratu bat

Munduko mapak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Ekuatoretik urrun dauden herrialdeak diren baino handiago irudikatzen ditu Mercator proiekzioak, eta Lurraren ikuspegi desitxuratua erakusten du. Horri aurre egiteko, Equal Earth proiekzioa proposatzen dute, herrialde guztiak proportzio bertsuan ikus daitezen. Aitor Garmendia Etxeberria BERRIAko Mundua saileko kazetariak auzi honen inguruko xehetasunak eman dizkigu.

00:00:00 00:00:00
New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Zer pentsatuko du gutaz?

ZER PENTSATUKO DU GUTAZ?
Zinemalditik itzuli eta biharamunean, Pepe Mujicaren omenezko ekitaldira joan nintzen New Yorken, irailaren 24an. Hamabi urte betetzen ziren Nazio Batuetan eman zuen hitzaldi hura, “Hegoaldekoa naiz…” hasten zena eta mundu osoan itzala izan zuena.
Kartelean iragarrita zeuden politikari eta pentsalari aurrerazale ugari: Sanders, Lula, Sanchez, Boric… Jakinmina handia zen, nahiz eta azkenean Sanders eta Lula ez ziren agertu. Hizlariak modu onean aritu ziren, bai, baina inork ez zuen Mujicaren maila.
Bitxia zen nola ahoskatzen zuten haren izena bere kideek: gaztelaniaz “Mújica” esaten dena, euskarazko azentuarekin esaten zuten, “Mujica”. Haren arbasoak nongoak ziren argi utzi nahiko balu bezala, ez zitzaion gustatzen bestela esatea. Bideo batean haren hitzak jarri zituzten: “Ezinezkoa lortzea pixka bat gehiago kostatzen da”. Eta oroitarazi zigun: bizitzaren zentzua erortzea eta berriz jaikitzea dela, desberdin pentsatzen duena entzun behar dela, ez gorrotatu.
Hitzek oihartzun handia izan zuten. Munduan gerra hotsak baino entzuten ez diren garai hauetan.
Polo Gentilek pasadizo eder bat kontatu zuen: behin Latinoamerikako buruzagi gehienak Mujicaren “Chacra”-ra joanak ziren afaltzera. Telebista guztiak ere hantxe. Bat-batean, Pepek erakutsi zien adarrean pausatutako hegazti bat: “Begira zeinen liraina. Guri begira dago. Zer pentsatuko du gutaz?”
Sanchez ere saiatu zen haren irudi bat ekartzen. Elkarrizketa batean esan omen zuen: “Ez dakit ezer aldatu dudan, baina entretenitu egin naiz bitartean, hori bai”. Barre egin genuen. Eta irribarre horrekin atera ginen gelatik.
Hori zen Mujicak benetan aldatzen zuena: gure aldartea. Eta hortik hasten dira gainerako aldaketa guztiak.

 

00:00:00 00:00:00
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.