Vida Nueva zentro ebanjelista du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Newtrall hedabideak han egondako bost lagunen testigantza gogorrak zabaldu ondoren, hiru emakumek salaketa paratu dute eta Iruñeko 4. epaitegian ikertzen ari dira auzia. Gainera, zentroak aurrerantzean ezin izanen du diru publikorik jaso. Vida Nuevan egon direnek salatu dute exorzismoak, tratu txarrak, konbertsio terapiak eta ezkontza behartuak izan direla leku hartan. Isabel Jaurena BERRIAko Gizarte saileko koordinatzaileak eta Ion Orzaiz Nafarroako gizarte gaietako kazetariak kontatu dizkigute auziaren berritasunak
Atal hau Uxue Perezek editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Gaia interesekoa bazaizu, hau aditu dezakezu:
Tratu txarrak Jainkoaren izenean