Europako parlamenturako hauteskundeen ondokoa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Euskal Herriko emaitzak aztertu ditugu Gurutze Izagirre BERRIAko Politika saileko koordinatzailearekin, eta xeheago, Ipar Euskal Herrian eskuin muturrak izan duen igoera aztertu dugu Ekhi Erremundegi BERRIAk Baionan duen delegazioko kazetariarekin. Hauteskundeen emaitzak ikusita, Emmanuel Macronek Frantziako Asanblearako hauteskundeak aurreratu ditu, eta egoeraren gakoak azaldu dizkigu Erremundegik.
Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
Arnasberritu, ez itotzeko
Euskararen arnasguneak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Abian da Arnasguneak hizkuntza gutxituen biziberritzean deitutako nazioarteko konferentzia, Azpeitian (Gipuzkoa). Han hitz egiten ari direnez eta arnasguneei buruzko gako nagusiez mintzatu zaigu Asier Basurto Arruti Soziolinguistika Klusterreko ikerlaria.
Urak badu zaporerik?
Uraren zaporea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Badu zaporerik urak? Eta hala baldin bada, zeren zaporea du? Zientzialariek horri buruz ikertu dutena azaldu digu Itsaso Jauregi BERRIAko zientzia gaietako kazetariak.
U15: Gelditu, zerbait mugitu dadin
Palestinaren aldeko lanuztea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Hego Euskal Herrian hiru eta lau orduko lanuzteak deitu dituzte sindikatu gehienek, eta hezkuntzan egun osokoa izanen da. BERRIA taldeko langileok bat egin dugu lanuztearekin, eta atal honetan gure arrazoiak azaldu ditugu. Horretarako Alazne Iruretagoiena eta Uxue Rey lankideek lanuzteaz hitz egin digute.
Handira jo duen kazetaria
Martxelo Otamendi. Handira jotzeko kazetaritza liburua du hizpide BERRIKETAN saioaren atal honek. Garbiñe Ubeda BERRIAko kazetariak idatzi du Otamendiren ibilbideari errepasoa ematen dion elkarrizketa liburu hori, eta gaur aurkeztuko dute. Lan horren nondik norakoak azaldu dizkigu Ubedak berak.
Liburua Elkar argitaletxeak, Jakin aldizkariak eta BERRIA egunkariak argitaratu dute, kazetaritzako lan luzeak biltzen dituen Aleka bildumaren barrenean. Aurkezpenak eginen dituzte Tolosan (urriak 14), Baionan (urriak 16), Iruñean (urriak 29), Bilbon (azaroak 24) eta Gasteizen (azaroak 27).
Donostia, teknologia kuantikoaren ekosistema
IBMren ordenagailu kuantikoa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Asteartean inauguratuko dute System Two ordenagailua Donostiako Ibaeta auzoan, Ikerbasqueren zentroan. Irune Lasa BERRIAko kazetaria New Yorken egon zen antzeko ordenagailu kuantiko bat bertatik bertara ezagutzen, eta berak azaldu dizkigu gai horri buruz jakin beharrekoak.
Sexu hezkuntzaz hitz egin behar dugu
Bernedoko euskal udalekuen auzia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Zenbait familiek han gertatutakoei buruz egindako salaketak lehenik, eta hezitzaileen kontra zabaldutako mezuek ondoren, polemika bizia piztu dute. Eztabaidaren zentroan batez ere dutxa mistoak eta biluztasuna egon direnez, sexu hezkuntzaz hitz egitea erabaki dugu, Maite Asensio Lozano BERRIAko feminismo gaien arduradunarekin.
Akusatuak akusatzaile
Harrera ekintzaileen kontrako auzi saioa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. 2024ko Korrikan antolatutako taldean 36 migratzaileri muga zeharkatzen laguntzea egotzita epaitu dituzte zazpi ekintzaile. Epaiketa Baionan izan da, eta saioa auzi politikoa salatzeko baliatu dute ekintzaileek. Epaiketaren berri eman digu Leire Casamajou Elkegarai kazetariak, BERRIAk Baionan duen egoitzan aritzen dena.
Legez kanpoko eraikinen zimendu sendoak
Legez kanpoko eraikinak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Azken urteotan, hainbat eraikin eraisteko agindua eman dute ebazpen ugaritan, baina horietako asko ez dituzte oraindik bete. Afera horri buruzko argibideak eman dizkigu Olatz Silva Rodrigo BERRIAko gizarte gaietako kazetariak.
Gazarako plan bat, Trumpen neurrira
Trumpen Gazarako plana du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Bi urte igaro dira Israelek Gazaren kontrako sarraskia hasi zuenetik, eta negoziazio aldi berria ireki da Israel eta Hamasen artean. Donald Trump AEBtako presidenteak ultimatuma emanda, bere plana ezarri du mahai gainean. Plan horren nondik norakoak eta Gazako egoera azaldu dizkigu Igor Susaeta BERRIAko Mundua saileko koordinatzaileak.
Aurrera egiteko oinarriak
Batuz aldatu prozesua eta euskara eskakizunak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Batetik, askotariko eragilek sinatu dute euskara biziberritzeko adostasuna biltzen duen dokumentua. Bestetik, hizkuntza eskakizunak erreformatzeko proposamenak aurkeztu dituzte Eusko Legebiltzarrean. Arantxa Iraola BERRIAko gizarte gaietako kazetariak eman dizkigu bi gai horiei buruzko azalpenak.