Atef Abu Saifen egunerokoari jarraikiz, urriaren 7az geroztik etengabeko erasoa jasaten duen Gazako zerrendako jendearen bizimodua du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Abu Saif Palestinako Aginte Nazionaleko kultura ministroa eta idazlea da. Harekin mintzatu gara, eta haren testuak irakurri ditugu.
Atal honetan, Michel Gasco eta Parisa Delshad musikarien samai palestinar bat aditu daiteke, Aterpe Sessions-erako grabatutakoa (CC) : https://www.youtube.com/watch?v=MGsoUqIlzFs
Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.