Carlos Garaikoetxea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Francoren diktaduraren ondoko lehenbiziko lehendakaria izan zen, eta Euskal Herriko politikan itzal handiko gizona izan da. Jaurlaritzan ia hutsetik hasi ziren eta erakunde nagusiak orduan sortu zituen. Ondoren, EAJrekin hautsi eta EA alderdia sortu zuen. Haren ibilbideari buruz aritu zaigu Elixabete Garmendia kazetaria, berak idatzi baitzuen Garaikoetxeari buruzko biografia: Lider bat lehendakari
Atal hau Uxue Perezek editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.



