Berria berriketan
Berria berriketan

Memoria (selektiboa)

2024ko urriaren 18a

Euskal gatazkari lotutako memoriaren auzia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Gogora Institutuak kanpoan utzi ditu estatuaren biktimak, guardia zibilek Gasteizko zentroan ospatu dute Hispanitatearen Eguna lehenbizikoz, eta sozialistek norabide aldaketa iragarri dute memoriaren alorrean. Auzi horren gako nagusiak azaldu dizkigu Iosu Alberdi BERRIAko politika saileko kazetariak. Pilar Garaialde eta Maria Jauregi biktimen hitzak ere aditu ditugu.

Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.

Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.

Atal gehiago
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.