Glovoko langileen egoera du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Udan utzi zuen Glovok autonomo faltsuen eredua eta langileak soldatapean kontratatzen hasi zen. Horri esker, Iruñerrian langileen batzordea osatu dute, eta borrokaren bidez lan baldintzak hobetzea lortu dute. Paulo Ostolaza BERRIAko ekonomia gaietako kazetariak azaldu digu zein diren Glovoko langileen egoera eta erronkak, baita enpresaren jarduteko manera ere.
Atal hau Ainara Rodilek editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.



