Hizlandia
Hizlandia

Iñigo Satrustegi: Iñigo Astiz 'Monogamoak'

2026ko irailaren 22a

Hogeita seigarren ataleko gonbidatua Iñigo Satrustegi editorea izan da. Eta aukeratu duen liburua, Iñigo Astizen “Monogamoak” (Susa, 2024).


Atal honetan erabilitako kantuak:
· PELAX ‘Kokodrilua Ta Bihurgunia Kotxia Lapurtu Ta Perretxiko Bila Duaz’
· KAREN DALTON ‘Katie Cruel’
· LARRA BIDEAK ‘Tanta’
· ANARI ‘Oreinak’

Atal gehiago
HIZLANDIA

Xabier Gantzarain: Harkaitz Cano 'Twist'

2026ko ekainaren 25a

Hogeita bostgarren ataleko gonbidatua Xabier Gantzarain idazlea eta arte kritikoa izan da. Eta aukeratu duen liburua, Harkaitz Canoren “Twist’’ (Susa, 2011).

00:00:00 00:00:00
HIZLANDIA

Iratxe Retolaza: Itxaro Borda 'Hotz bete ahots'

2026ko maiatzaren 28a

Hogeita laugarren ataleko gonbidatua Iratxe Retolaza literatur kritikaria eta ikertzailea izan da. Eta aukeratu duen liburua, Itxaro Bordaren ‘Hots bete ahots’’ (Mugak/Fronteras proiektua, 2015).

00:00:00 00:00:00
HIZLANDIA

Ibai Atutxa: Eider Rodriguezen 'Dena zulo bera zen'

2026ko otsailaren 26a

Hogeita batgarren ataleko gonbidatua Ibai Atutxa kultur teorialaria, idazlea eta Bilboko okupazio mugimenduko kidea izan da. Eta aukeratu duen liburua, Eider Rodriguezen ‘Dena zulo bera zen’’ (Susa, 2025).

00:00:00 00:00:00
Podcastak
Euskal Herriko Historia 100 objektutan podcasta
Euskal Herriko historia 100 objektutan

Hezur-oihalen eszeneratzea

Ongi etorri Arabako Arte Ederren museora. Begien parean izango duzu laster orain arte ikusi duzun instalazio berezienetako bat. Akaso “instalazio” ez da hitzik egokiena sortua izan zen garaian kokatuz gero, oso zaharra baita ikustera zoazena, baina jartzen diogun izena jartzen diogula, ez zaitu epel utziko.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Zer diote PISAko datuek?

PISA txostenaren datuak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Hego Euskal Herriko ikasleek behera egin dute PISAk aztertzen dituen hiru gaietan: irakurmenean, zientzian eta matematikan. Hainbat aldagaik dute eragina ikasleen notetan, eta horiei erreparatu die Irati Urdalleta Lete BERRIAko hezkuntza gaietako kazetariak.

 

00:00:00 00:00:00
New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Erantzuna

Arrebak deitu dit. Auto berria erostera joan dela kontatu dit.

Euskalgintzan egin du lan bizitza osoan, erretiroa hartu duen arte. Autoa zahar geratu zaiola eta, berria erostea erabaki du. Anaiak lagundu dio. Kamioizalea izanik, badaki zerbait motor kontuez.

Joan dira biak auto saltoki batera. Badute modelo bat gogoan, baina onena saltzaileari galdetzea otu zaie: zer dagoen berri, zero kilometroko autorik badagoen eta horrelakoak.

Gizon bat atera zaie. Gaztelaniaz agurtu ditu. Arrebak, edukazio handiz, galdetu dio ea euskaraz badakien. Ezetz. Ados. Orduan, ea saltzaile euskaldunik badagoen galdetu dio. Gizonak baietz, gaztetxo bat badagoela, baina une hartan kanpotik dabilela. Gainera, berak askoz gehiago dakiela autoei buruz.

—Nik ez dut sekula arazorik izan autoak saltzeko euskaraz jakin gabe —esan die harroxko.

—Bada, nik uste gaur izango duzula lehena —bota dio anaiak.

Eta biak atera dira dendatik.

 

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

PSN tunelean harrapatuta

Belateko tuneletako lanak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Nafarroako Gobernuak iragarri du Acciona eta Oses enpresekin zuen kontratua eten, eta gelditzen diren lanak berriz adjudikatuko dituela. Aurretik itzal handiko lan publikoa izan da, ikerketa batzorde batek aztertu zuena, eta gaur gaurkoz Polizia ikertzen ari dena. Joxerra Senar BERRIAko politika gaietako kazetariak eman dizkigu labirinto honetan ez galtzeko jakin beharreko gakoak.

 

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Has dadila bertso besta!

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Bihar abiatuko da lehenbiziko fasea, Hazparnen, eta abenduaren 20an jokatuko da finala, Iruñean. 50 bertsolari, 14 gai jartzaile, 21 epaile eta hamaika boluntario arituko dira txapelketan, eta BERRIAk horren berri luze eta zabal emanen du. Iratxe Muxika Karrion kultur kazetaria izanen da berriemaileetako bat, eta hark eman dizkigu txapelketari buruzko xehetasun guziak.

00:00:00 00:00:00
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA