Maddi Agirre Epelde (Gasteiz, 2005). Gasteizko Armentia ikastolan jaso zituen lehen bertso eskolak, eta, Lehen Hezkuntza amaitzean, bertso eskolan eman zuen izena. Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan hasi zen jendaurrean kantuan, eta txapelduna izan da 2021ean, 2022an eta 2023an. Aurtengo Arabako Bertsolari Txapelketan ere hartu du parte; sei finalistetako bat izan da.
‘Lurra ikutu barik’ diskoa plazaratu zuen Ruper Ordorikak iazko urte hondarrean. Mintzatu zaigu diskoak egindako bideaz, baina baita bere ibilbideaz ere; solastu da egungo musikaren norabideaz, eta bere kezkez eta zalantzez. Hitz egin du beti kantuaren alde, eta oroitu du gogominez bere anaia Jonan ere. Saio honekin agurtuko gara uda ostera arte. Udaldi eta musika on!
XVIII. mendeko talo-burdin bat ikus dezakezue Donostiako San Telmo Museoan. Ez dakigu zenbat talo egingo zituen, milioika esatea gehiegi ote da?... baina hori badakigu, talo-burdin hau mendetan zehar baserri hartan janaria presatzeko ezinbesteko tresna izan zen, eta ondorioz, biziraupenaren giltzetako bat ere bai. Horregatik besterik ez bada ere, gure bihotzean lekutxo bat egin behar diogu. Baina, gainera, bazenekien objektu honen atzean ozeano baten tamainako historia ere badagoela?
Enplegu Publikoko Legearen erreforma du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Euskara eskakizunen aurkako epaiei hesia paratzeko bi proposamen zeuden mahai gainean: EAJrena eta EH Bildurena. Adostasunik ez dutenez lortu, EAJrena onartzea ahalbidetu du EH Bilduk, zenbait baldintza adostuta. Bi alderdi horien artean itun bat egitea ez da batere ohikoa. Lege erreformaz eta itunaz aritu zaizkigu Irati Urdalleta Lete BERRIAko kazetaria eta Jon Olano Urain BERRIAko editorea.
Hogeita bostgarren ataleko gonbidatua Xabier Gantzarain idazlea eta arte kritikoa izan da. Eta aukeratu duen liburua, Harkaitz Canoren “Twist’’ (Susa, 2011).
Hodeien saretzea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. NASAk egindako ikerketa baten arabera, poliki-poliki baina etenik gabe ari dira hodeiak desagertzen. Kezka piztu du horrek, joera horrek jarraitzen badu litekeena baita klima aldaketa areagotzea. Enekoitz Telleria Sarriegi BERRIAko Bizigiro saileko kazetariak eman dizkigu ikerketa horri buruzko azalpenak.
Atal hau Uxue Perezek editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.

