Euskal Konfederazioak deitutako manifestazioa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Azaroaren 21ean Baionako karrikak euskaltzalez bete nahi dituzte, euskara zentroan eman eta ofizialtasuna galdegiteko, besteak beste. Manifestazioaren aldarriez eta testuinguruaz aritu zaigu Ekhi Erremundegi Beloki BERRIAko kazetaria.
Atal hau Ainara Rodilek editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.



