'Musika Berria' plataforma du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Euskal musika guzia bilduko duen plataforma da, BERRIA egunkariak Durangoko Azokan aurkeztuko duena, abenduaren 5ean hain zuzen. Eneritz Dueso musikaria da 'Musika Berria' plataformako koordinatzailea, eta egitasmoari buruzko zenbait kontu aurreratu dizkigu.
Atal hau Uxue Perezek editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.


