New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Diasporaren alde

2024ko urriaren 7a

Halako batean, sartu naiz, asperdura astintzeko edo, abizenen berri ematen duen web orri batean. Jakin nahi izan dut zenbat Uribe dauden munduan zehar eta harridura sortu dit emaitzak. Euskal Herrian, 4000 bat omen daude. Gehiena baina Mexikon daude, 90.000. Hego Amerikan zehar, beste andana, Kolonbian, Perun, Argentinan, Txilen.

 

Jakinmina piztu zait Estatu Batuetan zenbat egongo ziren eta, hara, 22.000. Bitxia egin zait jakitea Estatu Batuetan Euskal Herrian baino Uribe gehiago daudela. Eta Mexikon, zer esanik ez, ia hogei aldiz gehiago. Nik Uribe zanpatu dut baina gauza bera gertatzen da euskarazko gainontzeko abizenekin. Askoz gehiago dira erbestean. Areago, badaude Euskal Herrian desagertu egin diren euskal abizenak, eta kanpoan soilik bizi direnak.

Horrek guztiak gauza bat esan nahi du argi eta garbi: Euskal Herrian geratu zirenak baino dezente gehiago joan zirela atzerrira.

 

Herri migratzailea izan gara, baiki. Hara eta bestera joan izan gara lan bila, aukera berrien bila, gerren ihesi, tokirik ez genuelako gurean. Ez genuke hori ahaztu behar kanpotik datozenei ateak ixten dizkiegunean, itsasoan edo ibaian itotzen utziz. Jakinik guri zabaldu zizkiguten ateak behinola, jabal hartu izan gintuzten erbestean, beharra izan genuenean.

 

Behin baino gehiagotan pentsatzen dut euskal jatorria duten munduko milioika bizilagun horiekin. Euskal Herrian bi milioi gara, baina mundu zabalean biderkatu egiten da kopurua. Jakingo al dute horiek beraien jatorriaz? Ze harreman dute gaur egungo Euskal Herriarekin?

 

Horietako askok, badakit ongi, ahalegin handia egiten dute haien euskalduntasunari eusteko. Egoera zailenetan, bakarrik ere bai, maiz. Pentsatu beharko genuke gehiago gure diasporako kideekin.

 

Joan zirenek, beharbada, uste zuten, bihotzez, sekula ez zirela joan.

Izan ere, inork ez du bihotzik gabe migratzen.

 

 

Atal gehiago
New Yorkeko Munduak

Dilistak eta txanpaina

2025eko azaroaren 24a

Aurreko astean kontatu zuen familiako taldean izeko Maitederrek. 1975eko azaroaren 20an, Francoren heriotza egunean, ama zain zuela etxean bazkaltzeko, dilista platerkada bat eta txanpaina botila batekin. “Gizon hori ni baino lehen joatea nahi nuen.” Eta horregatik poza eta, ondorioz, txanpaina.

00:00:00 00:00:00
New Yorkeko Munduak

Mamdaniren fedea

2025eko azaroaren 17a

New Yorkeko alkatetzarako bozak irabazi ditu Zohran Mamdani gazteak. Egozten diote eskumakoek sozialista eta musulmana dela. Musulmanarena harrigarri egiten da, New Yorketik kanpoko aurrerazaleen artean ere.

00:00:00 00:00:00
New Yorkeko Munduak

Zabarseko okina

2025eko azaroaren 10a

Arratsaldez joan gara Zabar’s dendara ogi bila. Okinak esan digu 60 zentimotan dituela bagelak; arratsalde partean merkeago egoten dela ogia, eta aprobetxatzeko.
Eskatu diogunean, gure migrari azentuaz jabetu da. Nongoak ginen galdetu digu, eta guk euskal herritarrak erantzun. —Hara, badakit, zuen hizkuntza da “euskara”. —Halaxe da —esan diogu. —Nola dakizu hainbeste?
—Bada, etxean ez genuelako telebistarik —esan digu. Telebistarik ez, eta liburuak ematen zizkiguten irakurtzeko. Hortik dakit euskararena. Idatzi ere egiten dut —aitortu digu—, nobela pare bat ditut, baina ez ditut argitara eman.
Eta isilune baten ostean esan du: —Nobela bat idaztea beti da frakaso bat. Inoiz ez zara geratzen gustura; bukatutzat ematen dituzu, baina bukatu, sekula ere ez.
Okinaren nobelaren ideiarekin geratu naiz bueltaka, eta arrazoia eman ere bai, 60 zentimoko bagela jaten, telebistari begira.

00:00:00 00:00:00
New Yorkeko Munduak

Alkate zaharra edo alkate berria

2025eko azaroaren 3a

Bihar, asteartez, dira New Yorkeko alkatetzarako bozak. Bi hautagai nagusi daude lehian.
Alde batetik, alderdi demokratako hautagaia, Zohran Mandani, 34 urteko gaztea. Aita Columbiako irakaslea, kolonialismoan aditua, eta ama Mira Nair zine-zuzendaria. Gazteen artean babes handia lortu du Mandanik, baita ezkertiarren artean ere. Sareak mugitzen badaki, eta diskurtso argia du: alokairuak izoztu, autobusak musutruk, eta entzun, jendeari entzun.

00:00:00 00:00:00
New Yorkeko Munduak

Trenbideko xiringa

2025eko urriaren 27a

Estatu Batuetan adikzio arazo handia dago. Albisteetan ageri da armada Venezuelako batelak hondoratzen. Arazoa gerra baten moduan konponduko balitz bezala, indarkeriaren bitartez, irabazle eta galtzaileekin. Baina New Yorken, zorionez, bestela ikusten da kontua. Hemen, pertsona dago erdigunean.

00:00:00 00:00:00
New Yorkeko Munduak

Katutxoria

2025eko urriaren 20a

Kontua da kalatxori bat hurreratzen zaiela goizero etxera. Hegaztia gose da. Nonbait auzokide batek portuko katuei jana botatzen die goizero, eta hara agertzen da kalatxoria ere. Katuak uxatzea erraz egiten zaio haren hegal handiekin, eta gozatzen du oturuntzaz.

00:00:00 00:00:00
New Yorkeko Munduak

Emak bakia New Yorken

2025eko urriaren 13a

Igande goiz eguzkitsua pasatzeko modu egokia, parkea zeharkatu eta MET museora joatea otu zaigu. Han dago Man Ray argazkilari estatubatuarraren atzera begirakoa. Hara abiatu gara, eta Meten sartu.

00:00:00 00:00:00
New Yorkeko Munduak

Berandu iritsi zen

2025eko urriaren 6a

Berandu zen, ordurako lo zeuden zaldiak,

zutik, basoaren iluna beren begietan islatzen.

Mantela bildu gabe zegoen,

ogi apurrak, janaria hozten.

Dagoeneko erditu ziren haurdun zeudenak,

paseoan zebiltzan gurditxoekin.

Irakasleak ezabatu zuen arbeleko formula.

Dantzariak kendu zituen oinetakoak

behatz zaurituak erakutsiz.

Kale-garbitzaileek bildu zituzten

jaiak utzitako zaborrak.

Harrezkero ez genuen kantatzeko gogorik.

00:00:00 00:00:00
New Yorkeko Munduak

Zer pentsatuko du gutaz?

2025eko irailaren 29a

ZER PENTSATUKO DU GUTAZ?
Zinemalditik itzuli eta biharamunean, Pepe Mujicaren omenezko ekitaldira joan nintzen New Yorken, irailaren 24an. Hamabi urte betetzen ziren Nazio Batuetan eman zuen hitzaldi hura, “Hegoaldekoa naiz…” hasten zena eta mundu osoan itzala izan zuena.
Kartelean iragarrita zeuden politikari eta pentsalari aurrerazale ugari: Sanders, Lula, Sanchez, Boric… Jakinmina handia zen, nahiz eta azkenean Sanders eta Lula ez ziren agertu. Hizlariak modu onean aritu ziren, bai, baina inork ez zuen Mujicaren maila.
Bitxia zen nola ahoskatzen zuten haren izena bere kideek: gaztelaniaz “Mújica” esaten dena, euskarazko azentuarekin esaten zuten, “Mujica”. Haren arbasoak nongoak ziren argi utzi nahiko balu bezala, ez zitzaion gustatzen bestela esatea. Bideo batean haren hitzak jarri zituzten: “Ezinezkoa lortzea pixka bat gehiago kostatzen da”. Eta oroitarazi zigun: bizitzaren zentzua erortzea eta berriz jaikitzea dela, desberdin pentsatzen duena entzun behar dela, ez gorrotatu.
Hitzek oihartzun handia izan zuten. Munduan gerra hotsak baino entzuten ez diren garai hauetan.
Polo Gentilek pasadizo eder bat kontatu zuen: behin Latinoamerikako buruzagi gehienak Mujicaren “Chacra”-ra joanak ziren afaltzera. Telebista guztiak ere hantxe. Bat-batean, Pepek erakutsi zien adarrean pausatutako hegazti bat: “Begira zeinen liraina. Guri begira dago. Zer pentsatuko du gutaz?”
Sanchez ere saiatu zen haren irudi bat ekartzen. Elkarrizketa batean esan omen zuen: “Ez dakit ezer aldatu dudan, baina entretenitu egin naiz bitartean, hori bai”. Barre egin genuen. Eta irribarre horrekin atera ginen gelatik.
Hori zen Mujicak benetan aldatzen zuena: gure aldartea. Eta hortik hasten dira gainerako aldaketa guztiak.

 

00:00:00 00:00:00
New Yorkeko Munduak

Parkeko umea

2025eko irailaren 15a

Parkeko umea

Oinez egitera atera gara parkera, erdi oinez erdi korrika, udako bekatuak gainetik kentze aldera. Iraileko ilunabarra eder zetorren. Haren argi laruan, jendea jolasean belazeetan, bankuetan irakurtzen, bidezidorretan bizikletaz.

Halako batean, ama gazte bat aurkitu dugu gure bidean, umetxo batekin, bazterreko banku batean zegoen. Hiru bat urte izango zituen haurrak. Bizkor goazela konturatu eta “arratsalde on” esan digu ustekabean, ez agurtzea hezkuntza txarrekoa dela argitu nahiko baligu bezala.

Gure asmoa lasterrean aurrera egitea izan bada ere haren agurrak gerarazi gaitu. “Arratsalde on” esan diogu bueltan. “Nora zoazte hain bizkor?”, galdetu digu. “Bada, paseatzera”. “Baina paseatzera, nora?”.

Isilune baten ostean, “etorkizunera”, erantzun dio Nereak, umeak zer erantzungo zuen ikusteko. “A! Etorkizuna. Ezagutzen dudan toki bakarra, hori da”, esan du, jolasean arreta jarrita, behera begira.

Amak irribarre egin digu, sorbaldak altxatuz. “Gero arte”, agurtu da umea. “Gero arte, bai!”, guk. Eta, halaxe, lasterrean abiatu gara, etorkizunera edo.

00:00:00 00:00:00
Podcastak
Berria berriketan
Berria berriketan

Ibis ermitau bat Berbintzanan

Berbintzanan agertutako ibis ermitaua du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Galtzeko arrisku handian dagoen hegazti espeziea da, eta Euskal Herrian ikusi duten lehenbiziko aldia izan da. Orduan, zertan ari zen ibis ermitau bat Nafarroan? Geruza askoko istorio hau Enekoitz Telleria Sarriegi BERRIAko Bizigiro saileko kazetariak kontatu digu.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Kulturaren itsasoan, Irlanda itsasargi

Artistentzako oinarrizko errenta du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Euskal Artisten II. Mintegian agerian gelditu da euskal kulturgileen egoera prekarioa. Hori dela eta, Irlandara begira paratu gara, han artistentzako oinarrizko errenta probatu ondoren, neurri iraunkor izanen baita. Iñigo Astiz BERRIAko kultur kazetariak eman digu programa horren nondik norakoen berri.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Urtu beharreko iceberga

Indarkeria matxista du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Azaroaren 25a Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna denez gero, gaiari buruzko gakoak eman dizkigu Isabel Jaurena BERRIAko Gizarte saileko koordinatzaileak.

00:00:00 00:00:00
Euskal Herriko Historia 100 objektutan podcasta
Euskal Herriko historia 100 objektutan

Nire izena X da

“Kaixo, nire izena X da, eta zurea?”

Erantzuna da, inkognita. Erantzuna da ezezaguna. Erantzuna da X.

Esate baterako: eseri hemen eta hartu liburu hau. Dei diezaiogun horrela, dei diezaiogun X.   

Pentsa zenbat aldiz ikusi dudan irudi hori, pentsa zenbat aldiz izan dudan esku artean liburu hori, eta gaurdaino ez naiz jabetu. Eta hori belaunaldiz belaunaldi pasatu den liburu horietako bat izaki; eskola-liburu bat.

00:00:00 00:00:00
New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Dilistak eta txanpaina

Aurreko astean kontatu zuen familiako taldean izeko Maitederrek. 1975eko azaroaren 20an, Francoren heriotza egunean, ama zain zuela etxean bazkaltzeko, dilista platerkada bat eta txanpaina botila batekin. “Gizon hori ni baino lehen joatea nahi nuen.” Eta horregatik poza eta, ondorioz, txanpaina.

00:00:00 00:00:00
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.