Euskaltzaleon Martxa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Euskalgintzaren Kontseiluak manifestazioa antolatu du Iruñean ekainaren 13an, «euskaraz bizitzeko behar den dena» eskatzeko. Pizkunderako bidean bigarren ekitaldia izanen da hori. Idurre Eskisabel Kontseiluko idazkari nagusiak azaldu dizkigu martxari buruzko xehetasunak, eta Izar Zubiaga Gazte Euskaltzaleen Sareko kidea aritu zaigu aurreko egunetan antolatu duten gazteen martxaz.
Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.




