Gizonezkoen Munduko Futbol Kopa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Gaur hasi eta uztailaren 19ra arte jokatuko da AEBetan, Kanadan eta Mexikon. Inoizko luzeena izanen da eta herrialde gehiagok parte hartuko dute. Hala ere, mugak eta trabak ere asko izanen dira: Trumpen migrazio politika hertsiek, debekuek, sarreren prezioak eta sortuko duten kutsadura handiak kezka sortu dute. Horretaz guztiaz aritu zaigu Ainara Arratibel Gaskon BERRIAko Kiroletako koordinatzailea.
Atal hau Ainara Rodilek editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.



