EBko Migrazio eta Asilo Ituna du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Ekainaren 12an sartu zen indarrean, eta Europako Batasuneko migrazio politika aldatu eta bateratuko du, baita gogortu ere. Mugak gehiago kontrolatuko dituzte migratzaileen eskubideen kaltetan. Beñat Mujika Telleria BERRIAko Mundua saileko kazetariak aletu digu itunak jasotzen duena.
Atal hau Uxue Perezek editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.


