New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Ikerneri

2024ko urtarrilaren 29a

Ikerneri Visitación deitzen zion Frankismo garaiko eskolako monjak. “Zu ez zara Ikerne, Visitación baino”, esaten zion erdeinuz, umearen izena euskaratik gaztelaniara itzuliz. Ikerneren erantzuna izaten zen Francoren postako zigiluak zirriborratu eta betaurrekoetan itsatsiz, monjaren aurrera azaltzea.

Neskatoak arrazoi zuen. Ikerne Ikerne zen. Ikerne Letamendi Urresti.

Amak halaxe jarri zion izena Pariseko erbestean erditu zenean. Ikerneren gurasoak Parisen ezagutu zuten elkar, exilioan, Eresoinka izeneko enbaxada kulturaleko parte zirenean. Paris naziak hartu behar zutela eta Venezuelara egin zuten ihes, eta hantxe hasi ziren Estatu Batuetako zerbitzu sekretuentzako lanean, naziak eta frankistak espiatzen, II Mundu Gerra betean. Laster Europara bidaliko zituzten. Aita Bartzelonan harrapatu eta polizien torturen ondorioz hil zen. Amak, umeak Euskal Herrian utzi eta alde egingo zuen berriz, Venezuelara.

Amorru hori zen betaurreko horietan azaltzen zena. Hori, eta aitona amonei, Urrestitarrei, frankistek ondasun guztiak kendu izana, eta amonak ezin izango zuela eskolarik gehiago eman.

Ikernek dena gordetzen zuen, aitari gertatutakoa ez zuen ahazterik nahi. Familiari buruz liburua egin behar nuela esan nionean hantxe zuen dena prest, gutunak, argazkiak, dena. Berari esker jakin genuen belaunaldi oso bati buruz, Manu Sota, Antonio Gezala, Nik Kintana… Berarentzat izen ezagunak, baina euskaldunok erabat ahaztuak.

Nahiz eta igarotakoa latza izan, haren hitz egiteko tonua beti zen atsegina, bizitzari irribarre batekin aurre egiten dion emakumearena. Inteligenteegia zen Ikerne, pasatakoa pasata, bizitza ezkortasunekin alferrik galtzeko.

Venezuelako erbesteratuen artean aurkitu zuen senarra eta harekin batera sortu familia, Bilbon. Familia oparoa. Baina ez zen haurgintzara mugatu. Bikoizle eta aktore lanetan ibili zen, berezko zuen izarra egiten zuen gauza guztietan jarriz.

Kontatu zigun gaztea zenean bizikleta karrera batean parte hartu zuela Ondarroan. Emakumea izanda, bizikletan, eta frankismorik gogorrenean. Aitonaren aurpegia aurkitu zuen ikusleen artean. Harro begiratzen zion hark. Aitona bizirik ikusi zuen azken aldia izan zen hura. Miresmen begirada hura, azken oroitzapena.

Guk ere harrotasunez gogoratuko zaitugu, Ikerne. Hain zinen maitekor bezain errebeldea, dotore bezain alaia. Mila esker, familiaren memoria gorde eta gurekin partekatzeagatik.

Eta orain, zoaz Ikerne, bizikleta gainean, bihurguneetan behera, bizkor, kostako bideetan, libre.

 

Atal gehiago
New Yorkeko Munduak

Pandemia berria

2026ko urtarrilaren 26a

Galdera hori egin genion geure buruari Trader Joe’s supermerkatura iritsi, eta kanpoan ilara luzea ikusi genuenean. Eraikin osoari buelta ematen zion ilarak, pandemia sasoian bezala.

Barrura sartzeko txanda iritsi zenean, ordea, erosle gutxi aurkitu genituen barruan. Ez zegoen jenderik, ez zegoelako janaririk. Apalategiak erdi hutsik zeuden. Arrazoia iganderako iragarritako ekaitza zen, hamarkadetako handiena omen. Hiritarrek probisioak hartu nahi izan zituzten.

Etxean geratzeko eta bero egoteko eskatu zigun alkateak. Eskolak ere ixteko agindu zuen astelehen honetarako.

New Yorken etxejabeak ordaintzen du berogailua. Lurrunezkoa da sistema. 1882an eraiki zuten, hiritarren bizi baldintzak hobetzeko. Kaldera handiak daude auzo bakoitzean, eta beroa hodien bidez iristen da etxeetara. Orduan, agintariek ongizate komunean pentsatzen zuten.

Larunbatean, kalean zero azpitik 20 graduko sentsazioa zegoela, Minnesotatik iritsi zitzaigun bideoa: bigarren manifestari bat hil dute muga-poliziek. Laguntzen ari zen, eskuan mugikorra. Gero, isiltasuna.

Non ote daude ongizate komunean pentsatzen zuten agintari haiek. Ez dut epeltasun hori sumatzen.

 

00:00:00 00:00:00
New Yorkeko Munduak

Irakurketako lagun ezkutuak

2026ko urtarrilaren 19a

Gailuak eta burua betetzen dizkiguten hainbeste berri txarren artean, hona hemen bat ona. The New York Times-ek inkesta bat egin zuen galdetuz zertan hobetu zitekeen hiria. Erantzuna harrigarria izan da. Ez da izan segurtasun gehiago nahi dela, edo kaleak garbiagoak izatea. Erantzuna izan da: liburutegiak eta parkeak hobetzea. Diru gehiago jartzea horietan.

00:00:00 00:00:00
New Yorkeko Munduak

Gabonetako arbolen usaina

2026ko urtarrilaren 12a

Benetako arbola bat nahi zuen semeak, New Yorken Quebeceko baserritarrek kalean saltzen duten horietakoa. Esaten zidan plastikozko baten karbono arrastoa handiagoa dela, eta hobe dela berariaz hazitako bat, gero konposta egingo dena.

00:00:00 00:00:00
New Yorkeko Munduak

Besteen gabonak

2025eko abenduaren 22a

Gabonetako giroa nabari da aireportuan: argiak, apainketa, Santa Claus eta bastoi erraldoiak. Musika ere Gabonetakoa da, kanta alaiak, familiako hitzorduak iragarriz. Beteta dago aireportua, eta ilara luzeak daude kontroletik pasatzeko. Pantailak dio 45 minutu egon beharko dugula zain. Urratsez urrats, lerroari jarraiki, bira eta berriro ilarara. Jendea nekatuta eta urduri dago, kontrola pasatzeko grinarekin.

 

00:00:00 00:00:00
New Yorkeko Munduak

Julliardeko kantariak

2025eko abenduaren 15a

Juilliard da New Yorkeko musika eskolarik prestigiotsuena. Zaila da bertan sartzea, eta mundu osoko ikasleen guraria da han ikastea. Alabaren lagunik onenaren aitak bertan egiten du lan, opera kantarien irakaslea da, eta gonbidatu egin gaitu Gabon aurreko ikuskizunera.

00:00:00 00:00:00
New Yorkeko Munduak

Thomas Pynchon dabil solte

2025eko abenduaren 8a

Thomas Pynchon izango da, Don DeLillo eta Stephen Kingekin batera, AEBko literaturan idazlerik ikonikoena. Nobela postmodernoaren asmatzaileetako bat, are ikonikoago bihurtzen du haren irudi publikorik ia egon ez izana. Gaztetako hiru-lau argazki kenduta ez dago haren irudi gehiagorik. Inork ez daki zer itxura izango duen orain.

00:00:00 00:00:00
New Yorkeko Munduak

Hori da Patti Smith

2025eko abenduaren 1a

Beacon antzokira hurbildu gara Patti Smithen Horses diskoaren 50. urteurreneko ekitaldira.

Horses da Smithen ibilbideko lanik bereziena, Van Morrisonen “Gloria” haren bertsio indartsua jasotzen duena. Eszenatokian diskoa grabatu zuten musikari berak zeuden: Smith bera, gitarra jotzailea eta bateria jotzailea. Gainontzeko biak, hilda.

00:00:00 00:00:00
New Yorkeko Munduak

Dilistak eta txanpaina

2025eko azaroaren 24a

Aurreko astean kontatu zuen familiako taldean izeko Maitederrek. 1975eko azaroaren 20an, Francoren heriotza egunean, ama zain zuela etxean bazkaltzeko, dilista platerkada bat eta txanpaina botila batekin. “Gizon hori ni baino lehen joatea nahi nuen.” Eta horregatik poza eta, ondorioz, txanpaina.

00:00:00 00:00:00
New Yorkeko Munduak

Mamdaniren fedea

2025eko azaroaren 17a

New Yorkeko alkatetzarako bozak irabazi ditu Zohran Mamdani gazteak. Egozten diote eskumakoek sozialista eta musulmana dela. Musulmanarena harrigarri egiten da, New Yorketik kanpoko aurrerazaleen artean ere.

00:00:00 00:00:00
New Yorkeko Munduak

Zabarseko okina

2025eko azaroaren 10a

Arratsaldez joan gara Zabar’s dendara ogi bila. Okinak esan digu 60 zentimotan dituela bagelak; arratsalde partean merkeago egoten dela ogia, eta aprobetxatzeko.
Eskatu diogunean, gure migrari azentuaz jabetu da. Nongoak ginen galdetu digu, eta guk euskal herritarrak erantzun. —Hara, badakit, zuen hizkuntza da “euskara”. —Halaxe da —esan diogu. —Nola dakizu hainbeste?
—Bada, etxean ez genuelako telebistarik —esan digu. Telebistarik ez, eta liburuak ematen zizkiguten irakurtzeko. Hortik dakit euskararena. Idatzi ere egiten dut —aitortu digu—, nobela pare bat ditut, baina ez ditut argitara eman.
Eta isilune baten ostean esan du: —Nobela bat idaztea beti da frakaso bat. Inoiz ez zara geratzen gustura; bukatutzat ematen dituzu, baina bukatu, sekula ere ez.
Okinaren nobelaren ideiarekin geratu naiz bueltaka, eta arrazoia eman ere bai, 60 zentimoko bagela jaten, telebistari begira.

00:00:00 00:00:00
Podcastak
Berria berriketan
Berria berriketan

Getxon udal gobernuak zutik dirau

Getxoko Irurak Bat jauregiaren auzia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Babestutako jauregi da, eta hirigintza proiektu bat egiteko eraitsi zuten. Hori dela eta hamar lagun auzipetu dituzte, tartean, EAJko hiru zinegotzi. Amaia Agirre alkatearen dimisioa eskatzen duen mozioa onartu du udalbatzak, oposizioko alderdi guziek bat egin dutelako, baina alkate jeltzaleak ez du kargua utziko. Auzi honen alde juridikoa eta politikoa aztertu ditugu Kepa Ugarte Martiarena BERRIAko kazetariarekin batera.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Bat eta bat ez da beti bi

Ikastetxeen elkarketa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Eusko Jaurlaritzak bateratzeak eginen ditu Bizkaiko 12 ikastetxetan, eta litekeena da halako gehiago gertatzea etorkizunean. Eskola segregazioa murriztea eta matrikula kopuru txikiari aurre egitea omen da helburua, baina sindikatuak, gurasoak eta langileak kezkatuta daude. Irati Urdalleta Lete BERRIAko hezkuntza gaietako kazetariak gai honen inguruko gako nagusiak azaldu dizkigu.

 

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

ICE agenteen ehiza

AEBetako migratzaileen kontrako operazioa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. 'Metro Surce' operazioa abiatu du AEBetako presidenteak migranteen aurka. Minneapolisen ICE agenteak gogor ari dira migratzaileak jazartzen eta bi estatubatuar hil dituzte, tiroz. Han gertatzen ari dena bertatik bertara kontatu digu Peru Elorza migratzaileekin lan egiten duen laguntzaile juridikoak, eta gertakari hauen testuingurua azaldu digu Aitor Garmendia Etxeberria BERRIAko Mundua saileko kazetariak.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Beste fase bat ofizialtasuna ardatz

Euskal Konfederazioa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Ipar Euskal Herriko euskalgintzako eragile nagusiak biltzen dituen konfederazioak fase berri bati ekin dio, ofizialtasunaren aldeko aldarria ardatz hartuta. Urte eta erdiko hausnarketa prozesuaren ondorioez eta berriki aho batez adostu duten txostenaz aritu zaigu Ekhi Erremundegi Beloki BERRIAko kazetaria.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Autonomiaren aurkako setioa

Mendebaldeko Kurdistango gatazka du hizpide Berriketan saioaren atal honek. SDFren eta Siriako gobernuaren arteko tentsioa areagotu egin da azken asteotan, armadaren presioarengatik. Izan ere, Damaskok kurduen administrazio autonomoa desegin nahi du. Su-etena indarrean bada ere, egoera gori-gori dago, eta noiznahi lehertu liteke. Mendebaldeko kurduek bizi duten egoera eta gatazkaren testuinguru historikoa azaldu dizkigu Mikel Rodriguez BERRIAko editoreak.

00:00:00 00:00:00
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.