Berlinen ehunka eraikin daude beste garai bat gogorarazten dizkigutenak. Auzo batetik bestera salto egin eta badirudi bi mundu zeharo antagonikoetan bizi naizela. Alde batetik, hiri futurista bat ordezkatzen duten eraikin modernoak ikusten ditut eta bestetik Sobiet Batasunera eramaten nauten edifizio komunistak. Izan ere, hamarkada luzez bi errealitateak gailendu ziren hirian. II. Mundu Gerran aliatuek Alemaniako hiriburua bonbardatu eta ia guztiz suntsitu zutenetik, higiezin espekulazioak dena bete zuen. Mendebaldeak kapitalismoaren leherketa bizi izan zuen eta Ekialdeak, berriz, estatu sozialistaren garapena. Harresiak, gainera, bi errealitateak zeharo banatu zituen. Billy Wilderren 1,2,3 filmak (1961) maisuki kontatzen du zatiketa hori eta ez du esfortzurik aurrezten bi sistemak sutsuki kritikatzeko.
Atal gehiago
Berdeak eta haien printzipioak. ANE IRAZABAL
2023ko urriaren 13a
00:00:00
00:00:00
Faxismoaren aldarrikapena. ANE IRAZABAL
2023ko urriaren 13a
00:00:00
00:00:00
Ordain historikoa. ANE IRAZABAL
2023ko urriaren 13a
00:00:00
00:00:00
Ukrainara itzultzea. ANE IRAZABAL
2023ko urriaren 13a
00:00:00
00:00:00
Mediterraneoa. ANE IRAZABAL
2023ko urriaren 13a
00:00:00
00:00:00
Ostpolitik. ANE IRAZABAL
2023ko urriaren 13a
00:00:00
00:00:00
Errefuxiatuak eta errefuxiatuak. ANE IRAZABAL
2023ko urriaren 13a
00:00:00
00:00:00
Ala eta homosexualitatea. ANE IRAZABAL
2023ko urriaren 13a
00:00:00
00:00:00
Kieveko normaltasuna. ANE IRAZABAL
2023ko urriaren 13a
00:00:00
00:00:00
4-4. ANE IRAZABAL
2023ko urriaren 13a
00:00:00
00:00:00
Podcastak




