Bideoak

Suchetha Satish: «Oskorri taldearen abestia oso polita da»

Suchetha Satish: «Oskorri taldearen abestia oso polita da»

Munduko marka bat lortu du Suchetha Satish-ek (Kerala, India, 2005), besteak beste euskaraz abestuta. Guiness World Records erakundeak haren balentria onartu du ofizialki: kontzertu batean inoiz hizkuntza gehien erabili duen pertsona da. Oskorrik zabalduriko Kanuto abestia kantatu zuen, besteak beste.

Olinpiar Joko biribilak euskal kirolarientzat

Olinpiar Joko biribilak euskal kirolarientzat

BERRIAko berriemaile berezi Ainara Arratibelek eta Jakes Goikoetxeak balorazioa egin dute udan Tokion jokatu diren Olinpiar Jokoen inguruan, Tokiotik bertatik, jokoetako azken egunean. Euskal kirolarien parte hartze handia nabarmendu dute, baita Maialen Chourrautek zilarrezko domina irabazi izana ere. 

Torrealdai zendu da, Euskal Herriko intelektual handienetako bat

Torrealdai zendu da, Euskal Herriko intelektual handienetako bat

Euskaltzaina, soziologoa, kazetaria... Jakin aldizkariaren sortzaile eta zuzendari izan zen 42 urtez, eta Euskaldunon Egunkaria-ren lehendakari 2003an indarrez itxi zuten arte. Torrealdairen kazetaritza, soziolinguistika eta kultur lanek ekarpen oparoa egin dute.

Minbiziaren ondorioz hil da; Egunkaria-ren kontrako operazioan atxilotu zutenean jasan zituen torturarekin lotu zuen gaixotasuna.

Dantzan, gorputzak askatzeko

Dantzan, gorputzak askatzeko

Vogue-a dantza baino gehiago da: aldarrikapena, izateko manera, gorputza astintzea eta familia bat. Iruñean dago Euskal Herriko etxe bakarra, Anouar Merabetek zuzendua. Trans arrazializatu batzuek sortu zuten, eta ikusarazteko lanean ari dira. 

Javi Julio: «Ezin daiteke normalizatu jendea itsasoan hiltzen ikustea»

Javi Julio: «Ezin daiteke normalizatu jendea itsasoan hiltzen ikustea»

Greziako Lesbos uhartean errefuxiatuen erreskate batean bizi izandakoa oinarri hartuta, Aita Mari dokumentala ondu du Javi Julio zinemagile eta argazkilariak (Donostia, 1978).

Gizarteari errefuxiatuen errealitatearen berri eman eta eskuin muturreko alderdiek zabaltzen duten diskurtsoaren alternatiba izatea lortu nahi dute.

Zumeta margolariaren hamar argazki berezi

Zumeta margolariaren hamar argazki berezi

Usoa Zumetak ohar jakingarriak egin dizkie Jose Luis Zumeta margolariaren hamar argazki bereziri. Bien artean Zumeta Arte Estudioa zabaldu zuten, Usurbilgo Txikierdi auzunean (Gipuzkoa). Harrezkero, han eta Buenos Airesko estudioan jardun zuen lanean Jose Luis Zumetak, 2020ko apirilaren 23an hil zen arte.

Joseba Sarrionandia idazlea Euskal Herrira itzuli da

Joseba Sarrionandia idazlea Euskal Herrira itzuli da

2021eko apirilaren 19an etorri zen Euskal Herrira Joseba Sarrionandia idazlea, 1985ean Martuteneko espetxetik ihes egin eta erbestean denbora luzea igaro ondoren. Idazleak lau hamarkada zeramatzan bere sorleku Iurretan (Bizkaia) egon gabe. 

Itoizko urtegiaren lanak eten zituztenekoa

Itoizko urtegiaren lanak eten zituztenekoa

1996ko apirilaren 6an, Itoitzekiko Solidarioak taldeko zortzi kidek Itoizko urtegiko lanen egitura nagusia baliogabetu zuten, pareta altxatzeko porlana garraiatzen zuten 800 metro luzeko sei kableak moztuz. Hamar hilabetez eten zituzten obrak.

Mozketak, obren etenaz gain, zera ekarri zuen: egileen bi hilabeteko kartzelaldia, prozesu judizial bat, lau urte eta hamar hilabeteko espetxe zigorra, eta, besteak beste, ia hamarkada bat klandestinitatean igarotzea.