Bideoak

Zaintzeko beste modu bat aldarri

Zaintzeko beste modu bat aldarri

Pandemiak agerian utzi du zaintza guztiz beharrezkoa dela eta, aldi berean, egungo eredua agortuta dagoela, feministen aburuz. Hori dela eta, zaintza sistema publiko baten inguruko aldarria zabaltzen ari da mugimendu feministan.

Ukrainarrak, poloniarren babesean

Ukrainarrak, poloniarren babesean

Amagoia Mujika Tolaretxipi BERRIAko berriemaile berezia Ukraina eta Polonia arteko mugan izan da, Dorohusken, gerratik ihesi datozenen testigantzak biltzen.

UNHCR Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariaren arabera, «mende honetako errefuxiatu krisirik handiena» da. Dagoeneko milioi bat ukrainarrek utzi dute herrialdea; egun bakar batean [martxoaren 2an] 200.000 lagun irten ziren Ukrainatik.

Ukrainako gerra: nola heldu da honaino?

Ukrainako gerra: nola heldu da honaino?

Garaian garaiko testuinguruak baldintzatu du Errusiaren eta Ukrainaren arteko gatazka: Industria Iraultzak, Holodomorrak, Bigarren Mundu Gerrak, SESBren desagerpenak..., eta, orain, AEBek, Putinek, gasaren inguruko interesek eta abarrek. Errusiak otsailaren 24an hasi zuen Ukrainaren kontrako azken erasoa. 

Egun bakarra ez da aski

Egun bakarra ez da aski

Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna da otsailaren 11, ezkutuan edo bigarren mailan geratu ohi den andreen lana eta presentzia nabarmentzeko baliatzen den jarduna. Zenbait alorretako lau emakume zientzialarik nabarmendu dute oraindik asko falta dela berdintasuna erdiesteko.

Minbizia: muinera hamar galderatan

Minbizia: muinera hamar galderatan

Espainiako Onkologia Medikoko Elkarteak emandako azken datuen arabera, gizonek minbiziren bat izateko %40ko arriskua dute; andreek, %27koa. Adinean gora egin ahala, arriskua handitu egiten da, nabarmen. Azpimarratu behar da, ordea, minbiziarekin gaixoturikoen biziraupena duela 40 urtekoa halako bi dela.

Gaixotasuna era batera edo bestera ondoan izan duten hiru lagunen testigantzak bildu ditu BERRIAk bideo batean.

Zaldibarko hondamendiaren arrazoiak, lurpetik argitara

Zaldibarko hondamendiaren arrazoiak, lurpetik argitara

Espainiako Gobernuko perituen txostena eskuratu du BERRIAk, eta argi zehazten da bertan zergatik hautsi eta amildu zen Zaldibarko zabortegia: zaborrei ez zieten mintz egokia jarri azpian, eta zakarren altuerak eragin zuen hautsi eta irristatzea. Ikerketak agerian utzi du kontrol falta. Zaldibarko zabortegiak itxita behar zuela ondorioztatu dute perituek.

Tsunamia eragin zuen Tongako sumendia desagertu egin da ur azaletik

Tsunamia eragin zuen Tongako sumendia desagertu egin da ur azaletik

Sateliteen irudietan ikusten denez, Hunga Tonga Hunga Ha'apa sumendia lehertu den lekuan, bi lur zati soilik geratzen dira azalean, aurrez baino askoz txikiagoak. Gutxienik bi lagun hil dira, baina baliteke gehiago izatea; azpiegiturak kaltetuta daudenez, oso zaila da Tongako uhartediko bizilagunekin komunikatzea.

Susmopean, ijito izateagatik

Susmopean, ijito izateagatik

Supermerkatu eta merkataritza guneetan andre ijitoek jasaten duten arrazakeria azaleratzeko, 'testing' bat egin dute Bizkaian: denden %80tan izan dira jarrera kriminalizatzaileak.

Gazteen esamoldeak

Gazteen esamoldeak

Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna da. BERRIAk gazteen esamoldeak jaso ditu bideo batean. Hainbat eta hainbat esamolde baitaude, besteak beste, lagunari isilik egon dadila eskatzeko, diru gutxi daukagula esateko edota sexuaz aritzeko.