BERRIKETAN Logo

Berriketan

BERRIA egunkariaren aktualitateko podcasta da 'Berriketan', Euskal Herrian eta munduan gertatzen ari denaz jabetzeko gakoak eskaintzen dituena. Saio bakoitzak gai bat izanen du hizpide, eta, elkarrizketa laburren bidez, jakin beharrekoak aletuko dituzte adituek eta kazetariek, Iker Tubia kazetariak gidatuta.

Entzun Podcasta
Berria FM

Berria FM

2019an abiatu zen Berria FM podcasta, eta ziklo berri bat hastekoa da. Aurrerantzean, Uxue Rey eta Ane Eslaba kazetariak izanen ditu gidari. Hamabostean behin, podcastak aukera emanen du pausa bat egin eta bi astez gertatu direnei atzera begirakoa egiteko. Albisteak berrikusi, askotariko esparruetan dabiltzan emakumeen eta genero disidenteen ahotsei bozgorailua eman, eta azkurak eragin, behar denetan. Betaurreko moreak janzteak hori baitakar: begirada zorrotza, eta, feminismoan aurrera egiteko, beste batzuk atzera bultzatzea tarteka.

Entzun Podcasta
Kinka

Kinka

Krisi ekosoziala hizpide duen podcasta da Kinka, klima eta natura krisiak gurutzatzen dituen gai askotarikoak lantzen dituen saioa. Nagore Arin kazetaria gidari, podcastaren ataletan barna bidaiatuko du entzuleak: hiztegiarekin hasi, gai nagusian blaitu, eta gomendioen zein galderaren atalean bitxikeriak ikasteraino.

Entzun Podcasta
New Yorkeko Munduak

New Yorkeko munduak

Euskaldunon egunkarian eta Berrian aritu nintzen astero zutabeak idazten. Zutabeak niretzako halako memoria-kutxa txikiak ziren. Eguneroko bizitzatik hartzen nituen gaiak, irudiak, eszenak. Idatzi eta gero, hantxe geratzen ziren gordeta, egunkariko kutxatxoan. Argazkiak ateratzea bezala zen, bizitzako une jakin bat jasotzen zuten. Orain berriz hasiko naiz zeregin berarekin, zuek kutxak zabaldu besterik ez duzue egin behar.

Entzun Podcasta
Dunbala logoa

Dunbala

Badok ataria lemazain duela, euskal musikari begiratua ematen dio Dunbala 'podcast'-ak. Aro berriari ekin dio, oraingoan, Jagoba Salvadorren eta Ihintza Orbegozoren gidaritzapean. Batzuetan azken argitalpenen eta kontzertuen amuari kosk egin eta gaur-gaurko albisteei irakurraldi berri bat eman, eta bestetan, euskal musikaren DNA osatu duten riff, lelo, irudi eta melodien bidez, iragana da gogora dakarrena. Itsaso zabal horretako doinu ezagun gogoangarriek eta oraindik ezezagun eta berri zaizkigunek gidatuko dute saioa.

Entzun Podcasta
Bertso Jarriak

Bertso jarriak

Bertso jarriak izan dira eta dira komunikatzeko tresna bat; salatzeko, aldarrikatzeko, berri emateko, hausnartzeko, kontatzeko erraminta bat. Uda honetan astero podcast formatuan zabalduko ditu BERRIAk bertsolari batek jarritako bertsoak, testua ez ezik doinua eta ahotsa ere gozatzeko. Horra bertso berriak, zuzenean belarrira jarriak.

Entzun Podcasta
aldi hau kontatzeko

Aldi hau kontatzeko

Aldi hau feminismotik, euskaratik, Euskal Herritik... kontatzeko helburua du audio-serie honek. BERRIAk 20 urte bete ditu eta urte horiei guztiei begiratzea da asmoa, nondik eta nola sortu zen ahaztu gabe. 

Entzun Podcasta
ez gatoz paristik

Ez gatoz Paristik

Ba ez, ez gatoz Paristik. Ezta Madrildik ere.  Ze inporta nondik. Hemen gaude, hori da kontua. Kultura biziaz eta bizigarriaz hitz egitera gatoz. Liburuak eta diskoak zatikatuko ditugu. Kukuaren koplak kantatuko ditugu. Adi begiratuko diogu artifizioari. Aldarrikapena ipar eta sormena orratz. Ongi etorri LANARTEA Euskararen Langile Profesionalen Elkartearen bidaia kolektibora.

 
Entzun Podcasta
ane irazabal

Zaitun

Zerutik begiratuta, tanto berdeak dirudite. Olibondoak Mediterraneoko paisaia, Italiatik Palestinara, janzten duten milurteko zuhaitzak dira. "Gure arbolek hitz egingo balute...", esan zidan behin emakume palestinar batek. Historiaren testigu mutuak direla pentsatuko dute askok, baina haien fruituek, olibek, hizkuntza unibertsala hitz egiten dute. Horregatik, Zaitun deitu diogu Podcast honi. Oliba esateko arabierara jo dugu, erroetara.

Entzun Podcasta
Hemen oina idatz daiteke; argazkian bi klik eginda agertuko da koadrotxoa.

Txapelpekoak

Finalaurreko bakoitzaren ostean Miren Mujika kazetariakk balorazio azkarra eginen du. Gainera, astelehenero, Mujikak Txappelako kide bat eta bertso munduko norbait —hala nola, bertsolari ohi bat, aditu bat edo txapelketan parte hartu ez duen bertsolariren bat— elkartuko ditu mahai inguru batean.

Entzun Podcasta
25 fotograma

25. fotograma

Donostiako Zinemaldiari 25. fotograma jarriko dio Berriak. Elkarrizketak, filmen kritikak, soinu bandak, Kursaaleko zubitik kontatutako kronikak, sari banaketa... Irailaren 17tik 25era, 19:00etan.

Entzun Podcasta
ezer eta festa web 1440x638

Ezer ez eta festa

Ezer ez eta festa, hitzaz hitzez aritzeko podcasta. Hizkuntzari buruz ariko gara, oro har, eta, batzuetan, euskarari buruz zehazki. Ez gara gramatikaz ariko, ez dugu didaktikan jardungo: hizkuntzaren zoko-mokoetan begira ibiliko gara, betiere komunikatzeko eta bizitzeko tresna den aldetik, eta idazle batzuk bidelagun hartuko ditugu haien aipuen bitartez.

Entzun Podcasta
Hizlandia irudia

Hizlandia

Literaturari buruzko podcasta da Hizlandia, Kulturaz kooperatibak eta Berriak elkarlanean osatua.
Hizlandia podcastaren atal bakoitza liburu bati eskainiko diogu. Liburua bera izango da ardatza, eta liburu horri buruz hitz egingo dugu, ahalik eta sakonen, baina baita liburuaren inguruko beste hainbat kontu aipatuz ere, egoki ikusten bada, tartean idazleari dagozkionak. Horretarako, atal bakoitzean gonbidatu bat izango dugu: kultur munduko pertsona bat. Musikaria izan daiteke, aktorea, artista, eta baita idazlea ere, jakina. Baina ez liburua idatzi duena, liburua irakurri eta maite duen beste bat baizik.

Entzun Podcasta
URUBIA podcasta IRUDIA horizontala

Urubia

Aktualitate gai baten ikuspegi orokorra ematea da Urubia bideo-podcastaren helburua. BADAren eta BERRIAren artean elkarlanean ondutako podcasta da, eta hilean behin argitaratuko da.

Entzun Podcasta
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.