Txapelpekoak

Txapelpekoak

Finalaurreko bakoitzaren ostean Miren Mujika kazetariakk balorazio azkarra eginen du. Gainera, astelehenero, Mujikak Txappelako kide bat eta bertso munduko norbait -hala nola, bertsolari ohi bat, aditu bat edo txapelketan parte hartu ez duen bertsolariren bat- elkartuko ditu mahai inguru batean.

Podcastak
Berria berriketan
Berria berriketan

Geldi, utzi janari guzia lurrean!

Geldi, utzi janari guzia lurrean!

Kaleko Afari Solidarioen debekua du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Uztaila hondarrean Donostiako Udalak afari horiek debekatu zituen, eta taldeko kideek ogitartekoak banatzeari ekin zioten. Ordutik Poliziaren jazarpena salatu dute. Giro horretan, bi migratzaileren kontra tiro egin dute Gipuzkoako hiriburuan, aire konprimatuko armak erabilita. Kaleko Afari Solidarioez, debekuaz eta horren ondorioez hitz egin digu Maddi Iztueta Olano BERRIAko gizarte gaietako kazetariak.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Elkar hartuta, indartsu

Autodeterminazio eskubideari buruzko memorandumadu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Michelle O'Neill Ipar Irlandako lehen ministroak, Rhun ap Iorwerth Galeskoak eta John Sweeney Eskoziakoak agerraldia egin dute Mary Lou McDonald Sinn Feineko buruarekin batera, eta elkarlanean aritzeko memoranduma sinatu dute denek. Hori bai, haien alderdien izenean egin dute, ez gobernuburu bezala. Nolanahi ere, irudia oso indartsua da, aurretik ikusi gabekoa. Dennis Sorondo EHUko ikerlari eta irakaslea memorandumaz eta hiru nazio horien egoeraz aritu zaigu.

00:00:00 00:00:00
Euskal Herriko Historia 100 objektutan podcasta
Euskal Herriko historia 100 objektutan

Esklabotasunaren Ama Birjina

Bada gauza bat On Kixote eleberriak, Xabiertxo testuliburuak eta Santa Mariari egindako 209. kantigak konpartitzen dutena: mise en abîme-a. Nola? Ez dakizula zer den? Eta zer ari zara bada Nire izena X da atala entzun gabe beste hau entzuten? Pausatu hau, entzun hura eta zatoz bueltan, hemen itxoinen zaitugu.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Bertsolari txiki handi bat

Lazkao Txiki du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela ehun urte sortu zen Joxe Migel Iztueta bertsolaria, Lazkaon, eta 1993an hil zen Donostiako ospitalean. Mutilzahar graziosoaren irudia gailendu zitzaion arren, bere minei serio kantatu zien, eta bertsozaleek haren jenialtasuna, magia eta traszenditzeko gaitasuna aitortzen diote. Garbiñe Ubeda BERRIAko kultur kazetariak hitz egin digu Lazkao Txikiri buruz.

 

00:00:00 00:00:00
New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Eleanor

Parketik paseatzen gabiltzala, Eleanor Roosevelten irudiaren aurrean geratu gara. Elizako santuei eskatzen zaien legez, Nereari otu zaio Eleanorri zorte ona eskatzea.

—Egia esan, –esan dit– Eleanorri sekula ez diogu ezer eskatu. Migrariei laguntzeko seguru egokiagoa dela.

Irudia lorategi txiki batean dago, eta lurrean haren hitz batzuk irakur daitezke. Giza eskubideak etxetik gertu hasten direla dio, leku txikietan; han bilatzen dituela gizon, emakume eta haur bakoitzak justizia, aukera eta duintasun bera.

Roosevelt anderea ahaztuta geneukan etxeko atea jo dutenean. Ate aurrean Whole Foodseko zortzi poltsa zeuden.

—Noiz egin duzu erosketa? —galdetu dit Nereak.

Ezetz esan diot, nik ez dudala ezer eskatu. Okerreko etxera ekarri dituzte itxuran. Poltsetan begiratu eta ez zen izenik ageri. Auzokoei galdetu diegu, baina inork ez zekien ezer. Dendara deitu dugu azkenik. Esan digute okertu egin direla. Janaria nora eraman galdetu diegu. Ezetz, jatekoa galdu egingo dela eta guretzat geratzeko; beraiek arduratuko direla benetako erosleari poltsak berriro eramateaz.

—Ikusi duzu? Eleanorrek kasu egin digu —esan dit barrez Nereak.

Astebeteko jana, debalde. Egia esan, eskertzen da hain garestia den hiri batean. Poltsak zabaldu ditugu: arraina, arrautzak, arroza, fruta eta barazkiak. Benetako altxorra.

Tira, kakahuete-gurina ere bazetorren. Horrekin ez du asmatu Eleanorrek.

 

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Gazara iritsi nahian, kosta ahala kosta

Askatasunaren Flotillak abiatu berri duen misioa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Gazara iristen saiatzen den enegarren aldia da, oraingoan 'Kate Tenacity' ontzian. Atlantiko itsasoan hasi du bidea, eta irailaren 5ean iritsi zen Bilbora. Hiru egun beranduago abiatu zen atzera, eta Maddi Iztueta Olano BERRIAko kazetaria ontzira igo zen. Han bizitakoak kontatu dizkigu audio kronika bidez, baita azken unean izan duten ezustekoaren berri eman ere.

00:00:00 00:00:00
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA