Zaitun

Zerutik begiratuta, tanto berdeak dirudite. Olibondoak Mediterraneoko paisaia, Italiatik Palestinara, janzten duten milurteko zuhaitzak dira. "Gure arbolek hitz egingo balute...", esan zidan behin emakume palestinar batek. Historiaren testigu mutuak direla pentsatuko dute askok, baina haien fruituek, olibek, hizkuntza unibertsala hitz egiten dute. Horregatik, Zaitun deitu diogu Podcast honi. Oliba esateko arabierara jo dugu, erroetara.

Podcastak
Euskal Herriko Historia 100 objektutan podcasta
Euskal Herriko historia 100 objektutan

Crosseta

Ze zerikusi dauka mezaren erdian dena utzita ehizara aldegiten zuen Mateo Txistu apaiz ehiztariak Tadej Pogacar txirrindulariarekin? Ze zerikusi dauka Italiako Giroak Ugandako safari batekin? Ze zerikusi dauka Kalashnikov fusilak txorroskileroaren bizikletarekin? Azken finean, Eibarko Armagintza Museoan gaude… Zer egiten du hemen bizikleta batek erakusgai?

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Erabil daiteke adimen artifiziala kazetaritzan?

Adimen artifiziala du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Adimen artifiziala noiz eta nola erabili daitekeen arautu du BERRIAk bere estilo liburuan, eta jardunaldiak antolatu ditu adimen artifizialak kazetaritzan izan duen eraginaz hausnartzeko. Eider Goenaga Lizaso BERRIAko zuzendari ordeak gai horri buruz hitz egin digu.

00:00:00 00:00:00
New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Julliardeko kantariak

Juilliard da New Yorkeko musika eskolarik prestigiotsuena. Zaila da bertan sartzea, eta mundu osoko ikasleen guraria da han ikastea. Alabaren lagunik onenaren aitak bertan egiten du lan, opera kantarien irakaslea da, eta gonbidatu egin gaitu Gabon aurreko ikuskizunera.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Euskal Elkargoak amore eman du

Euskararen Erakunde Publikoa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Bi urte iraun du EEPren berritzearen inguruko krisiak: EEPk eskatu zuen partaide bakoitzak 650.000 euro gehitzea diru ekarpenari, baina Euskal Elkargoak baizik ez zuen onartu. Azkenerako, bakoitzak 100.000 euro gehituko ditu. Ekhi Erremundegi Beloki BERRIAk Baionan duen ordezkaritzako kazetariak azaldu dizkigu auzi honen xehetasunak.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Lurrazala dardarka

Lurrikarak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Berriki 4 graduko lurrikara izan da Araban, inguru horietan erregistratutako lurrikararik handiena. Euskal Herrian tarteka izaten dira lurren mugimenduak, gehienak Pirinio inguruetan, baina ez da arrisku sismikoko inguru bat. Arturo Apraiz geologian doktore eta EHUko irakasleak eman dizkigu lurrikarei buruzko azalpenak.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Mugak jartzen hasteko garaia

Sare sozialak mugatzeko legeak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Australian 16 urtez azpikoek ezin dituzte sare sozialik ibili, berriki onartu duten legearen ondorioz. Beste herrialde askok ere neurriak hartu nahi dituzte adingabeak sare sozialen erabilera gehiegizkotik edota makurretik babesteko. Kristina Martin BERRIAko gizarte gaietako kazetariak gai horri buruzko xehetasunak eman dizkigu.

00:00:00 00:00:00
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.