Alemaniako presidentearen bisita eta barkamen eskariak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Frank-Walter Steinmeier Alemaniako presidentea eta Felipe VI. Espainiako erregea Gernikan izanen dira gaur, eta agintari alemaniarrak barkamena eskatuko du 1937ko bonbardaketarengatik. Baina zertarako balio du barkamenak hainbeste urte pasa ondoren? Horri buruz aritu gara Gurutze Izagirre Intxauspe BERRIAko Politika saileko koordinatzailearekin eta Iosu Chueca Intxusta historialariarekin.
Atal hau Garazi Karrerak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.



