Klima larrialdiari aurre egiteko betebeharra du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Klimaren Aldeko Aliantzak errekerimendua bidali dio Nafarroako Gobernuari, 2022ko Klima Aldaketarako Legea bete ez duelakoan, eta auzitegira jotzeko prest dagoela azaldu du. Auzi honen gako nagusiak azaldu dizkigu Edurne Elizondo Nafarroako Hitzako zuzendariak.
Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
Pantailetara kateatuta
Pantailek adingabeetan duten eragina du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Pantailaz inguratuta bizi dira, asko erabiltzen dituzte, eta adituen arabera ondorio kaltegarriak dituzte haien osasunean. BERRIAk gai horri buruzko mahai ingurua antolatu zuen maiatzaren 5ean, Donostian. Mirene Beriain Osakidetzako lehen mailako arretako pediatra, Maitane Ormazabal psikologoa eta Iñigo Martinez filosofo eta irakaslea aritu ziren solasean Jakes Goikoetxea BERRIAko kazetariak gidatuta. Aditu horien hausnarketak adituko dituzu gaurko atalean.
Lehendakari nafarra
Carlos Garaikoetxea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Francoren diktaduraren ondoko lehenbiziko lehendakaria izan zen, eta Euskal Herriko politikan itzal handiko gizona izan da. Jaurlaritzan ia hutsetik hasi ziren eta erakunde nagusiak orduan sortu zituen. Ondoren, EAJrekin hautsi eta EA alderdia sortu zuen. Haren ibilbideari buruz aritu zaigu Elixabete Garmendia kazetaria, berak idatzi baitzuen Garaikoetxeari buruzko biografia: Lider bat lehendakari.
Arrain haztegia zauriaren orbanean
Lemoizko zentral nuklearreko proiektuak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Eusko Jaurlaritzak mihi-arrain haztegi bat eginen dutela iragarri du, baina inguru zabala da eta atea irekita utzi du bestelako proiektu batzuk egiteko. Aurretik egindako proposamenak dira, adibidez, natura gune babestu izendatzearena edo memoriari lotutako leku bat egitea. Gotzon Hermosilla BERRIAko kazetariak azaldu dizkigu Jaurlaritzaren proiektuaren eta beste proposamen batzuen nondik norakoak.
Hil ondotik ere, baliagarri
Gorpua ematea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Hil ondotik, gorpua erraustu edo lurperatu daiteke, baina halakorik egin aurretik, gorpu hori baliagarria izan liteke azkenengo aldiz, adibidez, medikuntzako ikasleentzat. 1.300 lagun inguruk izena emana dute haien gorpuak EHU edo NUP unibertsitateetan erabiltzeko. Itsaso Jauregi BERRIAko zientzia gaietako kazetariak azaldu digu nola baliatzen dituzten gorpuak eta Begoña Bereikuak kontatu digu zergatik erabaki duen gorpua Leioako fakultateari ematea.
Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Gerraren kontra eta langileen alde
Maiatzaren Lehena du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Sindikatu gehienek gerraren eta ideia erreakzionarioen kontrako, eta langileen eskubideen eta borrokaren aldeko mezuak zabalduko dituzte mobilizazioetan. Hegoaldean, nor bere aldetik; Iparraldean, sindikatu guziek bat eginik. Iker Aranburu BERRIAko Ekonomia saileko koordinatzaileak eman dizkigu aurtengo Langileen Nazioarteko Egunari buruzko xehetasunak.
Rol nagusia, Belokirentzat
Zinemaldiko zuzendaritza aldaketa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Maialen Beloki izanen da zuzendaria 2027ko urtarriletik aurrera. 2016. urtetik zuzendari ordeetako bat da, eta Zinemaldia alor askotatik ezagutzen du. Beraz, aurtengo Zinemaldia izanen da Jose Luis Rebordinosek zuzenduko duen azkena. Urtzi Urkizu BERRIAko kazetariak urtero jarraitzen du Zinemaldia eta Belokiren inguruan aritu zaigu.
Erregaiek piztutako sua apaldu nahian
Erregaien etorkizunari buruzko konferentzia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. COP gailurretan erregai fosilen auziari behar bezala ez diotenez heldu, Herbeherek eta Kolonbiak ekinbidea hartu dute Erregai Fosilez Haragoko Trantsiziorako Nazioarteko Lehen Konferentzia antolatuta. Kolonbiako Santa Marta hirian izaten ari da, egunotan. Gai horri buruz aritu gara Iñaut Matauko Rada BERRIAko ingurumen gaietako kazetariarekin.
Ilargia kolonizatzeko bidean
Artemis II misioa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. NASAk lau astronauta bidali ditu Ilargira, eta agerian gelditu da Txinarekin duen lehia espazio lasterketan. Ikuskizunaren atzean, zientifikoak ez diren beste helburu batzuk ere badaude misioaren alde ezkutuan. Itsaso Jauregi BERRIAko zientzia gaietako kazetariak azaldu dizkigu misioaren nondik norakoak eta AEBek Txinarekin duten lehia.
Euskarak sufrituko duen murrizketa
Nafarroako ikasgelen murrizketa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Nafarroako hezkuntza departamenduak 14 ikasgela kenduko ditu itunpeko ikastetxeetatik, diotenez jaiotza tasaren jaitsieragatik. Baina Carlos Gimeno kontseilariaren neurriak bereziki kolpatuko ditu ikastolak. Ion Orzaiz BERRIAko kazetariak eman dizkigu auzi honen inguruko nondik norakoak.
Tratu txarrak Jainkoaren izenean
Vida Nueva zentro ebanjelista du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Ziritzan dago, Nafarroan, eta Newtrall hedabideak han egondakoen testigantza gogorrak zabaldu ditu. Ustez droga mendekotasunarekin, bazterketa sozialarekin edo osasun mentalarekin arazoak dituztenentzako harrera eta errehabilitazio zentroa da, baina han egon direnek salatu dute exorzismoak, tratu txarrak, konbertsio terapiak eta ezkontza behartuak izan direla leku hartan. Isabel Jaurena BERRIAko gizarte saileko koordinatzaileak eman dizkigu auzi horri buruzko xehetasunak.



