MurMur
MurMur

Mateo Zikuta raperoa elkarrizketatuko dugu

2026ko martxoaren 12a

Rap kantari modura hitz jario bizikoa da Mateo Zikuta. El Garto lagunarekin batera plazaratu berri du ‘Ketura operazioa’ estreinako diskoa. Egungo gizartearen eta gure ingurunearen kritika zorrotza egiten du errima biziekin eta instrumental landuekin. ‘MurMur’ podcastean elkarrizketatu dugu.

 

Atal gehiago
MurMur

EHZ-Murmur | Ekainaren 27ko eta 28ko egitarauak eta elkarrizketa Ursula Strongi

2026ko ekainaren 24a

Ekainaren 27an, larunbatarekin, kontzertua emango du Arberatzen (Nafarroa Beherea), EHZ jaialdian, Niña Coyote eta Chico Tornado taldeak. Biko horretako bateria jotzaile Ursula Strong elkarrizketatu dugu, eta larunbateko zein igandeko euskal taldeen partaidetza aipatu dugu, talde bakoitzaren kantu banarekin.

00:00:00 00:00:00
MurMur

Vibora post-hardcore talde gasteiztarra ‘MurMur’-en

2026ko ekainaren 18a

‘Egin ez dugun guztia’ diskoa plazaratu zuen Vibora laukoteak otsailean. Lan bortitza bezain ederra. Taldeko kide Jorge Gonzalez (baxua) eta Xabi Arratibel (gitarra, ahotsa) izan dira gurean, eta aritu dira edertasunaz, malenkoniaz, soinuaz eta beste.

00:00:00 00:00:00
MurMur

Jon Miranderen poema musikatu zenbait eta azken kantuetako batzuk

2026ko ekainaren 11

IbonRg-k eta Enrique Hurtadok Jon Miranderen ‘Zakhur hil bati’ poema musikatu dute; kantu horretatik abiatuta entzungo ditugu Fran Lasuen, Izukaitz, Imanol Lartzabal eta Georges Moustaki eta beste zenbait ere. Baita ere, Kattalin eta Nenufarrak-en, Marte Lasarteren eta Katiuskak-en azken kantuak ere.

00:00:00 00:00:00
MurMur

Hiru gitarra jotzaile, ‘Baga Biga’ ren bertsioak eta beste MurMur-en

2026ko maiatzaren 28a

Ibon Salaberriak, Keu Agirretxeak eta Joseba Irazokik jarri dute MurMur saioaren lehen puntua, euren azken lanetako kantu bana ekarri baitugu saiora; Baga-Biga kantu ikonikoaren hainbat bertsio harilkatu ditugu eta Triggeren berriena, Big Boy-ren itzulerako kantu bat zein Gailü eta Nakarrek elkarrekin ondutako pieza bat ere entzun ditugu… eta haien guztien murmurio-oihartzunak ere bai.

00:00:00 00:00:00
MurMur

Lide Hernando eta Iñigo Etxarri izan ditugu MurMur-en

2026ko maiatzaren 21a

AEBetan zehar egindako bidaia bat dokumentu musikal bilakatu dute Lide Hernandok (Bele) eta Iñigo Etxarrik. New Yorken hasi eta Chicagora lehenik, eta handik New Orlensera gero. Hotelez hotel, bluesaren eta musika beltzaren beste hainbat aldaeraren altzora. ‘Lurpeko trenbidea’ diskoa ondu dute esperientzia horretatik abiatuta, ahots eta gitarra, bertsioz-bertsio.

00:00:00 00:00:00
MurMur

Grabitatea, ihesa eta nobedadeak

2026ko maiatzaren 14a

Bitan banaturiko saioa da honakoa: grabitatearekin loturikoa izango da aurrena. Grabitateak nola hala lotzen gaitu musikak ere, balio izaten du grabitatearen pisuaz askatzeko ere. Grabitatearekin loturiko kantuak dituzu Gaurko ‘MurMur’ saioan. Bigarren zatian askeago aritu gara, eta entzungo ditugu Alguillo eta Alkimistak, Koska eta ODIK, besteak beste.

00:00:00 00:00:00
MurMur

Xabier Badiola izan dugu gonbidatu ‘MurMur’-en

2026ko maiatzaren 7a

‘Leiho ondoan xori bat’ bigarren diskoa plazaratu berritan jaso dugu Xabier Badiola gitarra jotzaile eta kantu sortzailearen bisita. Aritu gara txoriez, letragintzaz, Nick Drakez, haurtzaroko lehen kantuez ez eta beste hainbat kontuz. Entzun eta egin murmur!

00:00:00 00:00:00
MurMur

Folk ahaireak, hard-rocka eta pop-rock bizia… mur-mur batean

2026ko apirilaren 30a

Elimberri bikotearen estreinako diskoko pieza bat, Xabier Badiolaren ‘Leiho ondoan xori bat’ bigarren diskoko beste bat, Isuoren ‘Suzko ikurra’ laneko bat… Sugramas taldearen ‘Black Storm Saioak’ bi kantuko singletik aukeraturikoa eta Meison taldearen ‘Ultrapop’ estreinako laneko beste bat ere entzungo dugu. Eta, beti bezala, haien murmurioak ere bai.

 

00:00:00 00:00:00
Podcastak
Berria FM
Berria FM

Espaloian txaloka nahi lituzkete andreak

1996an lehertu zen alardeen gatazkaren muina, emakumeen parte hartzearekin loturikoa. Irunen ekainean, eta Hondarribian irailean, emakumeek urte hartan egin zuten, lehenbiziko aldiz, desfilean sartzeko ahalegina. Ez zuten lortu. Eta zera jaso zuten bueltan: biolentzia. Zauria borroka bihurtuta, 30 urte egin dituzte ordutik espaloitik erdigunera bidea urratzen; baina, oraindik, andreei gizonen gisara festaren parte izatea eragozten dieten alarde baztertzaileak dira nagusi bi hirietan. Noren babesarekin? Noiz arte? Bada bide orririk? Maite Asensio Lozano izan dugu solaskide, eta harekin agurtu dugu Berria FMren denboraldia. Azkena dugu hau, entzule.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Sokamuturra atzera berriz

Festetan animaliak erabiltzea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Hamar urteren ondotik, Eibarko Udalak sokamuturra antolatu du aurtengo sanjoanetan, atzean utzitako tradizioak atzera berriz antolatu daitezkeela agerian utzita. Sokamuturraren aurkako protestak egin dituzte Eibarren, eta beste herri batzuetan ere protestak eta sinadura bilketak egiten ari dira animalien kontrako tratu txarren aurka. Miren Mujika Telleria BERRIAko kazetariak eman digu gertatutakoaren berri, eta Maialen Sagues Rojo NOR talde antiespezistako bozeramaileak azaldu digu zergatik ez liratekeen halako ekitaldiak antolatu beharko.

Atal hau Uxue Perezek editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.

00:00:00 00:00:00
Euskal Herriko Historia 100 objektutan podcasta
Euskal Herriko historia 100 objektutan

Axtrokiko ontziak

Axtrokiko Ontzien kasua izen oker baten adibidea izan liteke, zorrotz jarriz gero betiere. Duela 2.500 edo 2.800 urte bitarteko urrezko pieza hauei ontzi deitu izan zaie, baina ez fede txarrez, Erik Thorvaldsonn -Erik Gorriak- bere herrikide kolonoak engainaturik erakartzeko Groenlandia irudimenean berdez margotu zuenean bezala. Axtrokiko piezei ontzi deitzea izan liteke kakalardo pilotagile batek pilotarik ez egitearen parekoa. Azken hipotesiek xaman edo aztien jarduerekin lotzen dituelako ontzi gisa bataiatutako piezak. Baina iritsiko gara horra.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Zeinek egin du huts?

Unibertsitatean sartzeko proba du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Aurten asko izan dira euskara azterketan 0 eta 2 arteko notak jaso dituzten ikasleak, Bilboko A ereduko ikastetxe batzuetan batez ere, eta horregatik zalaparta sortu dute zenbait ikaslek, irakaslek eta gurasok. Azterketa bigarren aldiz zuzendu ondoren, 0 kopurua nabarmen txikiagoa da, bai, baina nota horiek oso baxuak izaten jarraitzen dute. Irati Urdalleta Lete BERRIAko kazetariak afera honen inguruko xehetasunak eman dizkigu.

00:00:00 00:00:00
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA