Errekaleorreko istiluak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Ertzaintzaren jokabideari buruzko bigarren atala da hau, eta Errekaleorren gertatutakoa aztertu dugu. Maiatzaren 12an eta 13an URSSA eta EGA fabrika abandonatuetan bizi diren etxegabeak Errekaleorren agertu ziren, eta liskarra izan zuten hango bizilagunekin. Bi aldeetako testigantzen arabera, Ertzaintzak bidali zituen hara, etxeren bat okupatu zezaten. Auzi honi lotutako harimutur guziak azaldu dizkigu Peru Amorrortu Barrenetxea BERRIAko kazetariak.
Atal honetan URSSA fabrikan bizi den lagun baten testigantzaren puska bat agertzen da, eta osorik aditu nahi baduzu, sartu hemen: https://alea.eus/gasteiz/1779646102931-urssa-testigantza-ertzaintza-gizartea
Atal hau Uxue Perezek editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Gaia interesekoa bazaizu, hau aditu dezakezu:
• Zer gertatzen ari da Ertzaintzan? (I) https://www.berria.eus/podcastak/berriketan/zer-gertatzen-ari-da-ertzaintzarekin-i_8512703_110_S.html




