New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Schwartz andrearen agurra

2024ko urriaren 28a

 

Iragan ostegunean egin genion Schwartz irakasleari agurra. Berrogei urtez aritu zen gure semea dabilen Center School eskolako zuzendari. Agurra ez zen izan eliza batean, ohi denez, ezta ezelako erlijio tenpluren batean. Gorazarrea New Yorkeko kultura etikorako elkartearen egoitzan jaso zuen. Halakoxea zen Schwartz.

 

The Center School bigarren hezkuntzako eskola publikoa da, bosgarren mailan hasi eta zortzigarrenera doana. Hiriko beste eskoletan seigarren mailan hasten dira bigarren hezkuntzako ikasketak. Hiru urtez egoten dira ikasleak erdi mailako eskola edo Middle School-ean, eta gero batxilergoko lau urteak beste nonbait egiten dituzte. Baina Schwartzi laburregi iruditzen zitzaion hiru urte. Haren ustez, 10 urtetik 14 urterako tarte hori oso garrantzitsua da, urte horietan jartzen baitira gure izaeraren oinarriak. Eta horrela lortu zuen, udalaren aurrean borrokatuz, haren eskolara umeak urtebete lehenago joatea. Salbuespena, hiri osoan.

 

New Yorkeko Forham unibertsitatean egin zituen ikasketak eta han ikasitako pedagogia berritzailean oinarrituta beste bi ikaskiderekin eskola berri bat sortzea bururatu zitzaion 80ko hamarkadan. Pedagogia ez zen teoria huts izan behar. Aurrerakuntza praktikara eraman behar zen.

 

Adin desberdinetako ikasleak nahastu zituen geletan, zortzigarrenekoak bosgarrenekoekin, eta irakasleak ere ez ziren soilik materia bakarrekoak, hau edo bestea eman behar zuten, bertan goxo egin gabe, beraiek ere ikasiz. Guraso eta irakasleen arteko bileretan, notak ematen zirenean, ikasleek ere bertan egon behar zuten eta beraiek ere notak jarri. Antzerki ikasteak curriculum barruan sartu zituen. Ez aktore profesionalak sortzeko, ikasleek, urtean birritan taula gainera igoz, beren gorputzetan konfiantza har zezaten. Gaur egun zabalduak dauden praktikak, baina duela berrogei urte berritzaileak.

 

Schwartz eskolako zuzendari izan zen 92 urte bete arte. Guk ezagutu genuen lan horretan. Gazte baten ilusioa adierazten zuen. Barrutik beharbada gaztea sentitzen zen. Urte hasiera batean jakin genuen zuzendari berri bat zetorrela. Schwartzek utzi egin zuela edo agindu ziotela uzteko. Bere ametsetako lana utzi eta hilabete gutxi batzuetara hil egin zen.

 

Agurreko gonbidapenean ohar bat zetorren: lorerik ez mesedez, horren dirua eskola publikoei eman.

 

Halakoxea zen Schwartz.

Atal gehiago
New Yorkeko Munduak

Siri eta Paul ginen

2026ko maiatzaren 11

Katie Kitamura idazleak elkarrizketatu zuen Siri Hustvedt Strand liburudendan. Hustvedtek Ghost Stories aurkezten zuen. Bertan kontatzen du Paul Auster senarraren heriotzak sortutako dolua. Berrogeita hiru urtez elkarrekin egon ondoren, duela bi urte hil zen.
Ez dut erabiltzen “zendu” hitza, Sirik esan baitzuen “hil” erabili behar dela, ordezko hitzik gabe. Ingelesez pass away esaten da. Eta hark galdetzen zuen: “Pass away? Zer da hori? Nora pasatzen da pertsona?”. Pertsona hil egiten da.
Eta ez dela egia haren izaera bakarrik botatzen duzula faltan, jendeak esaten duenean “beti zurekin biziko da”. “Nik fisikoki botatzen dut faltan”, esan zuen. “Ez soilik haren izaera edo ideia”.
“Elkar gustuko genuen. Askotan egiten genuen maitasuna, gaixorik zegoenean ere bai. Eta nik haren gorputza ere botatzen dut faltan. Ez dakit zergatik horrelako liburuetan ez den sekula sexua aipatzen”.
Elkar maitatu bai, baina haserreak ere izaten zituztela. Eta hori ere sartu duela liburuan.
“Paul santu bat?”, galdetu zuen ironiaz. Eta jendeak barre egin zuen.
Aldaketaz hitz egin zuen gero. Bizitza batez ere aldaketa dela. Baina batzuetan, zoriontsu zarenean, ez duzula ezer aldatzerik nahi.
“Siri eta Paul ginen”, esan zuen. “Ez ni bakarrik. Hori zen unitatea”. Eta ez dela txarra hori onartzea. “Orain dena da indibiduala, eta ez dut gustuko. Sare sozial guztietan zu bakarrik agertzen zara. Baina pertsonak ez gara bakarrak. Besteekin gaudenean gara gu”.
Barre egin zuen “dolumin luzeegiaren trastornoa” aipatu zuenean.
“Benetan existitzen da hori? Derrigorrez maite duzun hori ahaztu egin behar al duzu? Bada nik ez dut nahi. Trastornatu bat izango naiz bizitza osoan. Siri eta Paul”.

00:00:00 00:00:00
New Yorkeko Munduak

Judith Butler dela eta

2026ko maiatzaren 4a

Judith Butler pentsalaria entzutera joan gara PEN World Voices literatura jaialdiko hasierako ekitaldira. Itzal handia hartu du Estatu Batuetan eta munduan, eta demokraziaz hitz egitera etorri da New Yorkera, Villageko eliza zahar batera.
“Demokraziaz ari gara, baina demokrazia osorik ez dago hemen oraindik”, esanez hasi du hizketaldia. “Jende askok ez dauka bozkatzeko eskubiderik, migratzaileek esate baterako”.
Jarraitu du azalduz demokrazia ez dela soilik bozkatzea. Batez ere parte hartzea dela, ez soilik bozketa egunean, egunero, mugimendu zibil eta sozialetan. Bulegoetan baino gehiago, kalean. Demokraziaren adibidea izan dela Minnesotako atxiloketen kontrako mugimendua, non jendeak ezezagunak laguntzen zituen, babes sareak sortu ziren eta baita kalera atera ere protestatzera, hiltzeko arriskuarekin.
Gero, beste ideia bat: irudimena lotua dago demokraziari. Ez da zerbait egina eta ezarria dagoena; demokrazia egunero pentsatu behar da: nola hobetu, nola eutsi, irudimenaren bitartez.
Butlerren pentsamenduaz trufatu egin dira atzerakoiak. “Woke” mugimenduko burutzat daukate bera. “Guri “woke” esaten digute burlaz, esnatu diren horiek. Nik, ordea, amets egiten pasatzen dut eguna”.
Barreak.
Eta bukatu du hitzaldia ideia eder batekin: amets baten atzetik bizi bazara, mundua hobetzeko amets kolektibo baten atzetik, orduan zoriontsuago zara.
Ederra da amets batekin bizitzea. Amets horren kontra aritzea, umore txarrez, hori aspergarriagoa da.
Txaloak.
Bukaeran, liburuak sinatzen geratu da, zutik, boligrafoa eskuan. Hauskorra, bere eskuzabaltasunean.

 

00:00:00 00:00:00
New Yorkeko Munduak

Ke arteko eguna

2026ko apirilaren 27a

Ke arteko egunak deitzen zen Antxon Ezeizaren filma gogoangarria. Hainbat hamarkada beranduago, antzeko zerbait bizi izan dugu New Yorkeko Washington Square plazan.
Ikasleek esan zidaten poliziak hartu zuela enparantza. Negu partean istiluak izan ziren bertan, elurrezko bolen gatazka bat antolatu zelako sarean, eta azkenean neurriz kanpokoa izan zelako. Baina asteak dira elurrik ez dugula. Udaberri goxoa iritsia da.
Ikasleetako batek argitu zidan: —Apirilak 20 delako izango da.
Zahar sentitu nintzen bat-batean. Zer erreibindikatzen da apirilaren 20an? Bada, belarra legalizatzeko eguna omen zen, garai batean aldarrikapena; eta New Yorken hura legalizatu zutenetik, ospakizuna.
Eskola bukatu, eta ikasleak bertara hurreratu ziren, bakoitza porro batekin. Ni ere bai, ikusminak jota.
Egia zen poliziarena. Gauzak bere onetik ez ateratzeko zeuden han, eta marihuana denda ofizialetan erositakoa zela baieztatzeko.
Plaza bete-betea zegoen: gazteak eta ez hain gazteak, mozorrotuta, musika jotzen; kanpin-dendak ere bai, norbaitek bidaia izarrei begira bukatu nahi balu ere.
Eta, batez ere, kea. Fabrika erraldoi bat zirudien hark urrunetik.
Tira, behingoz kea ez zen poliziaren poteena, ezta autoena ere. Biltzeko eta ondo pasatzeko aitzakia baizik.

00:00:00 00:00:00
New Yorkeko Munduak

Gerezi-loreak metroan

2026ko apirilaren 20a

New Yorkeko parkeetan asko dira loratzen diren arbolak. Udaberri oro, pare bat astez, parkeak lorez lehertzen dira, zelaietan eta adarretan hazten dira, zeru-lurretan.
Gereziondoak, sagarrondoak eta bestelakoak, lore zuri, gorri, arrosa eta morez.
Alta, laster hasten dira loreak erortzen, eta hiritarrek gustuko dute loreen alfonbra horretan etzan eta zuhaitzaren adarrei begira geratzea. Inork ez ditu loreak arbolatik kentzen; erortzen direnean bai, orduan sartzen dituzte liburu baten barruan eta etxera eramaten.
Aurrekoan, 72 kaleko metro geltokian, gerezi-loreen euria ikusi genuen. Sabaiko burdinazko babes-sare artetik loreak erortzen ziren: ez elurra, ez euria, duela gutxi arte bezala, loreak.
Bidaiariak begira geratu ziren, liluratuta, trena iritsi eta loreak aurretik eraman zituen arte.
Arbolen loreekin, bi astetan magia sortzen da hirian. Eta beharbada horregatik da magikoa: hauskorra delako, bizitza bera bezala.

00:00:00 00:00:00
New Yorkeko Munduak

Ilargiaren bi aldeak

2026ko apirilaren 13a

Ostiralean etxean egon ginen, elkarrekin, Artemis ontziaren itzulera ikusten. Seme-alabak ere bai, NASAko irudiei begira. Egia esan, mundu guztia zegoen hari begira, duela mende erdi bezala. Katia Etxezarreta astronautaren hitzak etorri zitzaizkidan gogora. Euskal jatorriko ingeniari mexikar gazteak zortzi urte zituela igaro zuen muga. Ez zekien ingelesez, eta hasieran zailtasun handiak izan zituen eskolan. Gero, ingeniaritza ikasi eta NASAra iritsi zen.

00:00:00 00:00:00
New Yorkeko Munduak

New Yorken Korrika

2026ko martxoaren 30a

Hudson ibaiertzeko Little Island irlaren aurrean elkartu ginen New Yorkeko euskaldunak Korrika hiri handian egiteko. Ehunka lagun: ikasleak, zientzialariak, zerbitzariak, ingeniariak, kazetariak, aktibistak, sukaldariak, artistak.
Little Island garai bateko Pier 54, 54. moilan, eraiki berri dute. Ametsetakoa dirudien irla bat da: parketxo bat, oinekin jotzeko piano bat, jolasak eta New Jersey aldean eguzkia sartzen ikusteko anfiteatroa.

00:00:00 00:00:00
New Yorkeko Munduak

Korrika urrunetik

2026ko martxoaren 23a

Korrikaren oihartzunak New Yorkera ere iritsi dira. Ostegun gauez familia osoa egon ginen Baxenafarroatik nola igarotzen zen online ikusten. Goizeko ordu txikiak ziren Euskal Herrian. Eta hala ere, jende andana ikusten zen euskararen alde lasterka.

Kilometro bat eta gero beste bat, herri bat eta gero beste bat: harrapatu egiten zaitu Korrika internetetik ikusteak. Eta ohartu gabe, orduak pasatzen dira.

Lehengusinak ere gauza bera esan dit: gauez, umeari bularra ematera jaikitzen zenean, hantxe egoten zirela, haurra eta biak, Korrika sarean ikusten, goizeko orduetan.

Gurean ere, gauero, afalostean, ohitura bihurtzen ari da: euskarazko suge koloreduna nondik nora dabilen begiratzea.

Mundu osotik dabil Korrika. Argentinan edo Idahon besta handiak antolatu dituzte. New Yorkera ez da iritsiko larunbata eguerdira arte.

Hudson ibaiaren ertzetik igaroko da, 700 hizkuntza dituen hirian. Eta 700 horien artean euskara: batzuentzat beste bat gehiago, guretzat bakarra.

00:00:00 00:00:00
New Yorkeko Munduak

Etorbidea

2026ko martxoaren 16a

Bazterreko delian pasatzen dute droga.

Handik igarotzen naiz goizero.

Kanpoan zain taldetxo bat, gazteak, auzokoak.

 

Bertara iritsi naizenean, hantxe zeuden gaur ere.

 

Etorbideko aurreko espaloitik emakume bat hasi da agirika.

Gurditxo bat du eskuetan. Harekin egiten du oinez.

Taldeko gazte batek erantzun egin dio.

—Zer egiten duzu gaur ere hor? —esan dio emakumeak. —Ez zaitut ezagutzen. Alproja!

—Zu bezalakoa —mutilak—.

Zuk egin nauzu horrelakoa.

 

Oihuak gero eta handiagoak bilakatu dira.

Oinezkoak geratu egiten ziren begiratzera.

Semea alde batean, ama bestean.

Eta tartean etorbidea: autoak, kamioiak, anbulantziak.

 

Oihuak alde batetik bestera.

 

Bietako inork ez du kalea zeharkatu.

Ez dira inon elkartu.

Ama eta semea.

 

00:00:00 00:00:00
New Yorkeko Munduak

Txanponak bi alde

2026ko martxoaren 9a

Gure aitaitak ez zuen sekula ulertu zergatik ez nuen derrigorrezko soldadutzara joan nahi. Eta are gutxiago horregatik kartzelara joateko prest nengoela.

Berarentzat soldadutza askapen moduko bat izan zen. Joan den mendeko hogeiko hamarkadan, Ondarroatik, bere herritik, ateratzen zen lehen aldia izan zen.

Itsas armadara joan behar izan zuen. Bartzelonara bidali zuten, portuko hegazkinen arduradun. Garbitu eta motorra martxan jarri behar izaten zien, helizeei eraginda. Herriko ontzietako lurrun-makinetan txo izan zenez, azkar ikasi zuen.

Egun batean entzun zuen Euskal Herritik beste soldadu bat iritsi zela, Santurtzikoa omen zen.

—Tu Santurtzi, yo Ondarroa —esan zion aitaitak gaztelania traketsean. Eta geroztik lagun egin ziren.

Gero Southamptonera joan ziren gerraontzi batean. Gastuetarako eman zioten diruarekin traje ingeles bat erosi zuen bertan.

Trajea jantzita itzuli zen etxera, eta lagunekin edatera atera zen. Egunsentian, poltsikoan geratzen zitzaion txanpon bakarra zubitik behera bota zuen.

Eta horrela hasi zuen aitaitak bizitza berria.

 

00:00:00 00:00:00
New Yorkeko Munduak

Elizdorrearen ordua

2026ko martxoaren 2a

Goizero joaten naiz Columbia Unibertsitatera oinez. Hango liburutegian idazten dut. Hori da nire goizeko ohitura: gosaldu, etxea hustu, eta tipi-tapa egitea etxetik Columbiaraino, 37 kaleak zeharkatuz. Arratsaldean, literatura eskolak. Baina goiza idazteko dut.

Hiria esnatzen egoten da: kafetegiak zabaltzen, kamioiak zama hustutzen. Morningsidera iristeko aldapan gora egin behar da, eta gero argitasuna dator. Etxeak baxuagoak dira. Eta elizdorreak daude, ordua ematen dakiten kanpaiekin. Ematen du herri batean zaudela, nahiz eta hiriaren erdian egon. Orduak ematen dituen elizak itxura gotikoa du, 1868an eraikia izan arren. Eliza atarian ilarak egoten dira, jendea arropa eta janaria jasotzen.

Duela gutxi irakurri nuen berria: elizak bota behar zituzten etxeak egiteko. Nire bideko eliza kuttuna ere bai. Nahiz eta badakidan etxeak behar direla, hutsunea sentitu nuen. Eliza neogotikoaren ordez, eraikin luze bat altxatuko dute, ordua ematen ez dakiena.

Baina New Yorken bizitzak badaki pelikula baten modukoa izaten, eta azken orduko plot twistak izaten dira. Handik gutxira beste berri bat agertu zen: kexak zirela eta, eliza ez zela botako. Ondoan zuen eraikin zaharra bai; han egingo dituzte etxeak.

Elizak, beraz, jarraituko du ordua ematen.
Eta jatekoa eta arropa ere bai, nire Columbiarako goizetan.

00:00:00 00:00:00
Podcastak
New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Siri eta Paul ginen

Katie Kitamura idazleak elkarrizketatu zuen Siri Hustvedt Strand liburudendan. Hustvedtek Ghost Stories aurkezten zuen. Bertan kontatzen du Paul Auster senarraren heriotzak sortutako dolua. Berrogeita hiru urtez elkarrekin egon ondoren, duela bi urte hil zen.
Ez dut erabiltzen “zendu” hitza, Sirik esan baitzuen “hil” erabili behar dela, ordezko hitzik gabe. Ingelesez pass away esaten da. Eta hark galdetzen zuen: “Pass away? Zer da hori? Nora pasatzen da pertsona?”. Pertsona hil egiten da.
Eta ez dela egia haren izaera bakarrik botatzen duzula faltan, jendeak esaten duenean “beti zurekin biziko da”. “Nik fisikoki botatzen dut faltan”, esan zuen. “Ez soilik haren izaera edo ideia”.
“Elkar gustuko genuen. Askotan egiten genuen maitasuna, gaixorik zegoenean ere bai. Eta nik haren gorputza ere botatzen dut faltan. Ez dakit zergatik horrelako liburuetan ez den sekula sexua aipatzen”.
Elkar maitatu bai, baina haserreak ere izaten zituztela. Eta hori ere sartu duela liburuan.
“Paul santu bat?”, galdetu zuen ironiaz. Eta jendeak barre egin zuen.
Aldaketaz hitz egin zuen gero. Bizitza batez ere aldaketa dela. Baina batzuetan, zoriontsu zarenean, ez duzula ezer aldatzerik nahi.
“Siri eta Paul ginen”, esan zuen. “Ez ni bakarrik. Hori zen unitatea”. Eta ez dela txarra hori onartzea. “Orain dena da indibiduala, eta ez dut gustuko. Sare sozial guztietan zu bakarrik agertzen zara. Baina pertsonak ez gara bakarrak. Besteekin gaudenean gara gu”.
Barre egin zuen “dolumin luzeegiaren trastornoa” aipatu zuenean.
“Benetan existitzen da hori? Derrigorrez maite duzun hori ahaztu egin behar al duzu? Bada nik ez dut nahi. Trastornatu bat izango naiz bizitza osoan. Siri eta Paul”.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Tiroak karlismoaren bihotzean

Montejurrako hilketa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela 50 urte bi karlista gazte hil eta 30 lagun zauritu zituzten eskuin muturreko kideek Montejurrako erromerian. Argazkiek, dokumentuek eta bertan zirenek kontatutakoek ez dute zalantza izpirik uzten: Espainiako Gobernua zegoen horren atzean. Aurten Lizarrako Udalak biktima horiek aitortzeko eta oroitzeko ekitaldia egin du lehenbizikoz. Gertakari horiei buruzko xehetasun guziak azaldu dizkigu Joxerra Senar BERRIAko politika gaietako kazetariak.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Lizeoko ikasleen lezioa

Baxoaren auzia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Berriz ere 'Baxoa euskaraz' aldarrikatzea dagokie Ipar Euskal Herrian. Etxepare lizeoko ikasleek desobedientziaren bidea hartu eta matematikako proba euskaraz eginen dutela jakinarazi dute. 175 irakaslek babesa eman eta laguntzeko prest agertu dira. Baxoaren auziari buruzko xehetasunak eta Seaskari paratutako oztopoak azaldu dizkigu Ekhi Erremundegi Beloki BERRIAko kazetariak.

00:00:00 00:00:00
MurMur
MurMur

Xabier Badiola izan dugu gonbidatu ‘MurMur’-en

‘Leiho ondoan xori bat’ bigarren diskoa plazaratu berritan jaso dugu Xabier Badiola gitarra jotzaile eta kantu sortzailearen bisita. Aritu gara txoriez, letragintzaz, Nick Drakez, haurtzaroko lehen kantuez ez eta beste hainbat kontuz. Entzun eta egin murmur!

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Pantailetara kateatuta

Pantailek adingabeetan duten eragina du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Pantailaz inguratuta bizi dira, asko erabiltzen dituzte, eta adituen arabera ondorio kaltegarriak dituzte haien osasunean. BERRIAk gai horri buruzko mahai ingurua antolatu zuen maiatzaren 5ean, Donostian. Mirene Beriain Osakidetzako lehen mailako arretako pediatra, Maitane Ormazabal psikologoa eta Iñigo Martinez filosofo eta irakaslea aritu ziren solasean Jakes Goikoetxea BERRIAko kazetariak gidatuta. Aditu horien hausnarketak adituko dituzu gaurko atalean.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Lehendakari nafarra

Carlos Garaikoetxea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Francoren diktaduraren ondoko lehenbiziko lehendakaria izan zen, eta Euskal Herriko politikan itzal handiko gizona izan da. Jaurlaritzan ia hutsetik hasi ziren eta erakunde nagusiak orduan sortu zituen. Ondoren, EAJrekin hautsi eta EA alderdia sortu zuen. Haren ibilbideari buruz aritu zaigu Elixabete Garmendia kazetaria, berak idatzi baitzuen Garaikoetxeari buruzko biografia: Lider bat lehendakari.

00:00:00 00:00:00
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA