Ezagutzen dituzue Eulalia Abaituaren argazkiak? XIX. mende bukaerako eta XX. mende hasierako argazkiak dira. Gehienak txuri-beltzekoak dira, eta euskal lurraldeko jendea agertzen da, maiz, emakumeak. Argazki politak, adierazkortasun handikoak dira. Horien artean badira batzuk zeinetan emakumeak kartetan jostetan agertzen diren. Lasai agertzen dira, denbora pasa, jokoan. Batzuetan, gizonak ere ari dira eurekin. Bizitzak markatutako aurpegi horiei ia irribarre bat marrazten zaie. Irudi arrunta izango zen, ez baitzen zaila izango emakumeak nahiz gizonak karta-jokoan ikustea. Datu guztien arabera, Euskal Herriko karta-joko batzuk bereziki dibertigarriak izango ziren, eta bada bat munduan zehar nabarmen zabaldu zena: mus-jokoa.
Gidoia: Cira Crespo.
Lokuzioa: Intza Alkain.
Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna.
Informazio gehiago: 100objektu.eus.





