1976ko euskal musika du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Urte berezia izan zen hori Hego Euskal Herrian: Franco diktadorea 1975eko hondarrean hil zen, eta, 40 urteko diktaduraren ondoren, 1977an lehenbiziko aldiz egin ziren hauteskundeak. Hori dela eta, musika eta politika eskutik helduta ibili ziren, eta euskal musikariek kanta esplizituen bidez egin zuten borrokarako deia. Garbiñe Ubeda BERRIAko kultur kazetariak ekarri dizkigu gogora garai hartako musika eta giroa.
Atal honetan kanta hauek agertzen dira: Sindikato vertikalaren kontra (Imanol), Kapitalismoak (Gontzal Mendibil eta Xeberri), Guk euskaraz (Urko), Geu askatzaile (Gontzal Mendibil eta Xeberri), Burgos (Manex Pagola), Lepoan hartu (Pantxoa eta Peio). Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.



