New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Titiriteroa

2024ko azaroaren 25a

Paul Auster idazleari omenaldia egin zioten Villa Albertine liburu-denda txairoan. Siri Husvedt haren alargunak hitz egin zuen aurrena, bikain. Ondotik, itzultzaileek, editoreek, irakurleek hartu zuten hitza. Azkena, Philipe Petit funanbulista izan zen.

Titiriteroak kontatu zuen gaztetan ezagutu zutela elkar Auster eta biak Parisen. Petitek Notre Dame katedrala punta batetik bestera kable baten gainean igaro nahi zuen, legez kanpo, eta idazleak trasteak eramaten lagundu zion. Geroztik, betirako lagun.

Auster gaixotu zenean Petitek bisitan joan ahal zitzaion galdetu zion. “Arratsalde osoa magia trukoak egiten pasatzen baduzu, bai”, izan zen idazlearen erantzuna, “ez dut kontu tristerik nahi”.

Petit famatua egin zen mundu osoan 1974ko abuztuan New yorkeko dorre bikien puntan egin zuen akrobaziagatik. Dorre batetik bestera kablea jarri eta hiru ordu laurden ibili zen oinez eta dantzan kable gainean, eta etzan ere egin zen, kaioei kaixo esanez.

Baimenik eskatu ez zuenez (zertarako), polizia joan zitzaion atzetik. Baina jakina, ezin ziren kable erdira bila joan. Petitek iseka egiten zien, burlaka, nahi bazuten hurreratzeko esanez. Euria hasi zen eta azkenik titiriteroak nahikoa zela erabaki zuen.

Eraikinaren etzera iritsi zenean poliziek zakar hartu zuten eta eskaileretan behera bota zuten artista. “Egun hartako unerik arriskutsuena eskaileretako hura izan zen”, oroitu zuen Petitek ironiaz.

Agintariei erresistentzia egotzi zioten eta epaiketa izan zuen. Bitxia izan zen epaileak ezarri zion zigorra: New York hiriko umeen aurrean musutruk funanbulismo akrobazia bat egitea. Petitek pozik bete zuen epaia.

Paul Auster adiskidea gogoan hartuta liburu-denako hitzaldia ere magia truko batekin amaitu zuen. Zapi baten barrutik ezustean kopa bat atera eta topa eginez: “Zuregatik, Paul”.

Atal gehiago
New Yorkeko Munduak

Mundua edertzen du euskarak

2024ko abenduaren 2a

Mundua edertzen du

bertsoak

Mundua edertzen du

naturak

Mundua edertzen du

arteak

Mundua edertzen du

lagunak

Mundua edertzen du

gauak

Mundua edertzen du

ametsak

Mundua edertzen du

larruak

Mundua edertzen du

bihotzak

Mundua edertzen du

justiziak

Mundua edertzen du

begiruneak

Mundua edertzen du

oroimenak

Mundua edertzen du

berdintasunak

Mundua edertzen du

irriak

Mundua edertzen du

biziak

Mundua edertzen du

herriak

Mundua edertzen du

euskarak

euskarak

edertzen du mundua.

 

2024ko euskararen nazioarteko egunean.

Eta Mikel Urdangarinek kantara ekarria.

New Yorkeko Munduak

Titiriteroa

2024ko azaroaren 25a

Paul Auster idazleari omenaldia egin zioten Villa Albertine liburu-denda txairoan. Siri Husvedt haren alargunak hitz egin zuen aurrena, bikain. Ondotik, itzultzaileek, editoreek, irakurleek hartu zuten hitza. Azkena, Philipe Petit funanbulista izan zen.

New Yorkeko Munduak

Amu Ezpanin

2024ko azaroaren 18a

Osaba Santik itsasoari begiratzen zion izaki bizidun bati bezala. Itsasoan ez zegoenean balkoian egoten zen, hari begira, eta ikusten zuen nola aldatzen zen aldartez, ekaitza bazekarren edo bare bazen.

 

New Yorkeko Munduak

Eskutitza

2024ko azaroaren 11

Ia inork ez du idazten eskutitzik orain. Mezu elektronikoak bai, bideo laburrak, mugikorretik testuak. Baina kartak, ez. Hala ere, badu eskuz idatzitako gutun batek berebiziko indarra, badirudi eskuz idaztean gure barren barrenean miatu eta ateratzen ditugula ezkutuko altxorrak.

New Yorkeko Munduak

Maratoia

2024ko azaroaren 4a

Kolorez esnatzen da hiria azaroaren lehen igandean, Maratoiarekin. Central Parkearen inguruak jendez betetzen dira, hiritarrek profitatzen dute eguna elkarrekin pasatzeko, lagun artean edo familian, maratoia ikusi eta bazkaltzera joateko.

Gu ere urtero joaten gara maratoia ikustera. Bukaera baino pare bat kilometro lehenago, Met museoaren atzealdean, hantxe jartzen gara, ikurrina zabaldu eta lasterkari euskaldunak animatzera.

New Yorkeko Munduak

Schwartz andrearen agurra

2024ko urriaren 28a

Iragan ostegunean egin genion Schwartz irakasleari agurra. Berrogei urtez aritu zen gure semea dabilen Center School eskolako zuzendari. Agurra ez zen izan eliza batean, ohi denez, ezta ezelako erlijio tenpluren batean. Gorazarrea New Yorkeko kultura etikorako elkartearen egoitzan jaso zuen. Halakoxea zen Schwartz.

New Yorkeko Munduak

Larrialdiak New Yorken

2024ko urriaren 21a

Semeak kolpe bat hartu zuela eta larrialdietan izan ginen iragan astean. Buruan zabaldu txiki bat, jolasean zebilela. Gauza handia ez baina ondo itxi beharra nabari zen.

Metroz joan gara ospitalera. Taxia baino bizkorragoa da.

New Yorkeko Munduak

Dena ondo

2024ko urriaren 14a

Metroan noala, aldiro aplikazio berri baten iragarkia ikusten dut. Lana lortzeko, bikotekidea aurkitzeko, ilea ez erortzeko.

Horren karietara, duela egun batzuk solasaldi bat izan nuen gauza hauetan aditua den lagun batekin. Aplikazio baten berri eman zidan. Gauza txarren aplikazioa. Momentuan gertatzen ari diren krimenen berri ematen dizu. Eta abisatu, zure kokapenaren arabera. Horrela, jakingo duzu zure ondoko kalean lapurreta bat izan dela, alboko parkean kolpatu egin dutela norbait, edo poliziak atxilo egin duela zein edo zein hiru karrika beherago.

New Yorkeko Munduak

Diasporaren alde

2024ko urriaren 7a

Halako batean, sartu naiz, asperdura astintzeko edo, abizenen berri ematen duen web orri batean. Jakin nahi izan dut zenbat Uribe dauden munduan zehar eta harridura sortu dit emaitzak. Euskal Herrian, 4000 bat omen daude. Gehiena baina Mexikon daude, 90.000. Hego Amerikan zehar, beste andana, Kolonbian, Perun, Argentinan, Txilen.

New Yorkeko Munduak

Existentzia gardenak

2024ko irailaren 30a

“Existentzia” deitzen zen 1987 urtean TU-K taldeak atera zuen maketak. Musika indiea, gotikoa batzuetan, oinarri elektronikoekin. Txomin anaia zen kideetako bat. Kantetarako letrak behar zituela eta konturatu zen haren anaia gazteak, nik, poemak idazten zituela eta poema horiek “lapurtuta” konposatu zituen lehen abestiak. Orduan batxilergoko lehen mailan negoen, hamasei urterekin.

Podcastak
BERRIKETAN Logo
Berriketan

Bardo baten agurra

Benito Lertxundiren ibilbidea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Musika ibilbidea bukatutzat eman du Lertxundik, eta kantuz-kantu 60 urteko bidea errepasatu dugu Badok musika atariko arduradun Gorka Erostarbe Leundarekin.

Berria FM
Berria FM

Transmisio kate feministak

Diagnostikoa ez da berria, baina ezin esan iraungi denik. Aspaldi, eta oraindik ere, hainbat ikerlari feministak ohartarazi dute euskal kulturari loturiko memoria kolektiboa berridazteko premiaz. Besteak beste, aldarrikatu dute transmisioan ere behar dela eragin: ikuskera heteropatriarkaletik desplazatu, begirada transfeminista ezarri. Berria FMn, Iratxe Retolaza ikerlari eta irakaslea mintzatu zaigu gaiaz. Agurtzane Intxaurraga antzerkigilea ere bai; «gizon gosetuez», eszenatokietan kontatu nahi dituztenez.

 

Kinka
Kinka

Kinkaren Bonus Tracka: Elisa Sainz de Murieta

Hirugarren denboraldi honetan, Bonus Tracka izango du Kinka saioak. Hamabostean behin argitaratutako ale nagusiaren osagarri izango da; izan ere, galdera berdin bati erantzungo diote elkarrizketatu guztiek, eta euren lan, jardun edo ikerketa arlotik etorkizuna nola amesten duten azalduko dute. Hemengo honetan, Elisa Sainz de Murieta EHUko irakasle eta BC3ko ikerlariak erantzun dio galdera horri.

New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Mundua edertzen du euskarak

Mundua edertzen du

bertsoak

Mundua edertzen du

naturak

Mundua edertzen du

arteak

Mundua edertzen du

lagunak

Mundua edertzen du

gauak

Mundua edertzen du

ametsak

Mundua edertzen du

larruak

Mundua edertzen du

bihotzak

Mundua edertzen du

justiziak

Mundua edertzen du

begiruneak

Mundua edertzen du

oroimenak

Mundua edertzen du

berdintasunak

Mundua edertzen du

irriak

Mundua edertzen du

biziak

Mundua edertzen du

herriak

Mundua edertzen du

euskarak

euskarak

edertzen du mundua.

 

2024ko euskararen nazioarteko egunean.

Eta Mikel Urdangarinek kantara ekarria.

BERRIKETAN Logo
Berriketan

Euskara: larrialditik indarraldira

Euskararen larrialdia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Kontseiluak ohartarazi du euskararen normalizazio eta biziberritze prozesuren azken hamarkadetako susperraldia eten egin dela, eta mobilizazio handi bat iragarri du heldu den urteko abendurako. Arantxa Iraola BERRIAko hezkuntza eta euskara gaietako kazetariak azaldu dizkigu gaiari buruzko gako nagusiak.

BERRIKETAN Logo
Berriketan

EHU: Bide berri bat zabal ezazu

EHUko errektoretzarako hauteskundeak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Joxerramon Bengoetxea aise gailendu da bozketan, eta bera izanen da errektore berria sei urtez. Irati Urdalleta Lete BERRIAko hezkuntza gaietako kazetariak azaldu dizkigu hauteskunde hauetako gako nagusiak.

Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.