Albisteak

Bidesariak ordaindu beharko dituzte garraiolariek

Bidesariak ordaindu beharko dituzte garraiolariek

Bizkaian eta Gipuzkoan ordainketa arkuak piztu dituzte hainbat errepidetan, eta bide horiek erabiltzeagatik ordaindu egin beharko dute ibilgailu astunek. Garraiolariak ez daude ados.

Arantzazuko Gomiztegi Artzain Eskolak 25 urte bete ditu

Arantzazuko Gomiztegi Artzain Eskolak 25 urte bete ditu

310 ikasle igaro dira bertatik, eta erdiak baino gehiagok jarraitzen du artzaintzan. Ofizioa eguneratu, profesionalizatu eta duindu dute, eta sare bat josi, elkar ulertzen eta zaintzen duena.

Izokina egoera «kritikoan» da Bidasoan

Izokina egoera «kritikoan» da Bidasoan

90 izokin baino ez dituzte zenbatu Berako presako zentroan, 2022an. Zehazki, hamasei emek baino ez dute lortu ibaian gora egitea, erruteko. Lehortea eta uraren tenperaturaren igoera aipatu dituzte oraingo egoera azaltzeko. Hala ere, aztertzen ari dira arrantza debekatzea.

Kastroak: kultura bat, bertsio asko

Kastroak: kultura bat, bertsio asko

Kastroen kultura bazter orotara zabaldu zen, leku bakoitzera egokituz; Atlantikoko isurialde guztian ere bai, nahiz eta garai batean uste izan hegoaldeko kontua zela. Nola sortu ziren Erromaren garaiaren aurreko talde eta herri horiek guztiak? Historiaurrean atzera joan behar da hori pixka bat ulertzeko.

Burdin Aroa: aro bat itzalean

Burdin Aroa: aro bat itzalean

Kastroen kulturak zazpi mende iraun zuen, Burdin Aro osoa, eta garai haren produktu bat izan zen Irulegiko Eskua. Baina nortzuk ziren brontzezko esku hori etxeko atari batean zintzilikatu zuten baskoi horiek? Nola bizi ziren, zer erlazio zituzten inguruko herriekin eta nola moldatu ziren erromatarrekin?

Kai Nakaik milioi batetik gora ikustaldi lortu ditu Shakiraren kantuaren euskarazko bertsio bat eginda

Kai Nakaik milioi batetik gora ikustaldi lortu ditu Shakiraren kantuaren euskarazko bertsio bat eginda

Abeslari gasteiztarrak ez du kantaren bertsio osoa egin, baizik eta Tiktok sare sozialerako lagin bat. «Nire helburua ez da abesti osoak egitea, baizik eta erakustea zelan entzuten den holako abesti famatu bat euskaraz», azaldu du.

Hasi dira maskaradak

Hasi dira maskaradak

Mauleko gazteek emanen dituzte aurtengo maskaradak. Apirilaren 22ra arte ariko dira, asteburuero, Zuberoako hainbat herritan. Taldean belaunaldi desberdinak dira, eta 2007ko maskaradan baino euskaldun gehiago.

Algoritmoen 'kazetaritza'

Algoritmoen 'kazetaritza'

2023an adimen artifiziala komunikabideetan txertatuko dela esan diote adituek Harvard Unibertsitatearen Nieman Lab kazetaritza laborategiari. Zenbaitek ChatGPT erabiliz eman dute erantzuna, eta agerian utzi dute GPT-3 adimen artifizialeko tresnaren balioa.

2022ko mugarriak zientzian

2022ko mugarriak zientzian

Joan den urtean unibertsoaren ikuspegirik sakonena lortu zuen gizakiak: Martera bidean lehenbiziko pausoak eman zituen, AEBek iragarri zuten energia errentagarria egitea lortu zuela, aurrerapenak egin ziren organo txertaketan eta txertoen teknologia berrietan, eta giza historia hobeki ezagutzeko aurkikuntza handiak ere izan ziren.