Berria FM
Berria FM

186 egun paseak

2024ko apirilaren 10a
Ane Eslaba eta Uxue Rey

Internetek dio sei hilabetean 4.380 ordu kabitzen direla, 186 egun. Hori baino gehiago joan da, beraz, Israelgo Armadak urriaren 7an Gazaren kontrako erasoaldia hasi zuenetik. 33.000tik gora dira hildakoak, halako bi baino gehiago zaurituak, eta armadak dio «asko» falta dela gerra amaitzeko. Hari erreparatu dio Berria FMren azken saioak, Ane Irazabal kazetariaren laguntzarekin. Ari baikara gabarrari begira, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei so ere bai, baina Palestinan zer?

Atal gehiago
Ortzimugak abiapuntu

Ortzimugak abiapuntu

2025eko maiatzaren 28a

Azkenaldian Euskal Herriko mugimendu feministan izandako eztabaida eta talkak mahai gainean jarri ditu Naia Torrealdai Mandalunizek, eta liburu batean jaso du haien gaineko azterketa: Amaieratik hasi. Euskal feminismoa, aldaketarako paradigma. Berria FMri bisita egin dio autoreak, eta, hortaz, harekin batera aletu ditugu korapilook. Tartean, «eztabaidaren apologia» ere kabiarazi dugu saioan, baita «itxaropenaren mantra» ere. Are, irmo egin du ohartarazpena: «Etsaiari ezin diogu garaipena eskuetara eman».

00:00:0000:00:00
Bizitzeko hiriak

Bizitzeko hiriak

2025eko maiatzaren 14a

Hernanin barrena eginiko ibilaldi baten kronika da hau. Hitz eta soinu askokoa. Bertako Berdintasun Kontseiluaren ekimenez sortutako Ibilbide Morea abiapuntu harturik, hirigintza feministari buruzko bisita gidatua egin dugu dozena bat lagunek herrian, Projekta Urbes kooperatibako Miren Vives eta Patxi Galarraga arkitektoekin. Izan ere, zapaltzen ditugun zolei, zeharkatzen ditugun zebra bideei, arropa eskegitzeko erabiltzen ditugun sokei, askotariko plaza eta kaleei… horiei guztiei ere begira dakieke betaurreko moreekin. Horren erakusle da saio hau.

00:00:0000:00:00
Zahar, atso, iparrorratz

Zahar, atso, iparrorratz

2025eko apirilaren 30a

Noiztik aurrera da norbait zaharra? Eta zer dakarkio hari zahar izateak? Zergatik eragiten du halako aznahia ‘zahar’ hitzak berak? Eta, bide batez, badago ‘atso’ esaterik? Zahartzaroari buruzko hamaika galdera mahaigaineratu dira urteotan han-hemenka, eta haietako hainbati bilatu dizkie erantzunak Mari Luz Esteban antropologo eta idazle feministak, adinkeria eta matxismoa elkarri lotzen zaizkion zientoka egoera daudela sinetsita. Besteak beste, zahartzaroari eta militantzia feministari buruzko gakoak eman ditu Berria FMren saio berrian.

 

00:00:0000:00:00
Hijaba libre erantzi eta jantzi

Hijaba libre erantzi eta jantzi

2025eko apirilaren 2a

Hijabaren erabilera gai arantzatsua da. Oraindik ere, eztabaida ugari piztu ohi ditu emakume musulman batzuek janzten duten oihalak; jendea kontra azaltzen da, baita feminismo batzuen barrenetan ere. Hori hala, haren bueltako diskurtso askori batik bat «paternalismoa» dariela iritzi dio Ikram Ghacham-Emrani Hachmioune irakasle eta ikertzaileak, eta salatu du emakume musulmanei «galdetu ere egin gabe» hitz egiten dela gaiaz. Gainera, honako ikerketa hau egin du berriki, hezkuntza sistemari erreparatuz: ‘Emakume musulmanen identitatea eta formakuntza akademikoa EAEn’.

00:00:0000:00:00
Maskulinitate berri-zaharrean tinko

Maskulinitate berri-zaharrean tinko

2025eko martxoaren 19a

Azterlanetan ere azaleratu da joera: mutil gazteek bereziki egiten dute bat korronte antifeministekin. Eta sexuarekiko eta sexualitatearekiko daukaten harremanean ere islatzen da hori. Itxaso Torregrosa sexologo eta hezitzailearen hitzak jaso ditu Berria FMk. Emandako ikastaroetan, argi ikusi ditu feminismoaren kontrako erresistentziak; «TikToken-eta aditzen dituztenen oihartzunak». Baina helduek daukaten arduraz ere ohartarazi du: «Haiek ez daude entzuteko prest, baina gu ez gara asmatzen ari».

00:00:0000:00:00
Norbera den bezalakoa izan eta agertu

Norbera den bezalakoa izan eta agertu

2025eko martxoaren 5a

Martxoaren 8an beteko dira hamar urte Naizen Adingabe Transexualen Familien Elkarteak bidea abiatu zuenetik. Chrysallis Euskal Herria izenarekin aurrena, eta Naizen izenez ondotik, elkarteak hamarkada bat darama haur eta gazte transexualen errealitateak bistaratzen eta haien eskubideen defentsa sustatzen. Urteurrenaren karietara, Berria FMn izan dira Bea Sever bozeramailea eta elkartetik igarotako Xuban Senar gizon transa. Egindako bideez eta gizartean izandako aldaketez aritu dira; aurrerapausoez zein atzera emandakoez.

00:00:0000:00:00
Hesiak, sabaiak, guraizeak

Hesiak, sabaiak, guraizeak

2025eko otsailaren 19a

Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna da otsailaren 11, baina egun horretatik kanpo ere badira hamaika motibo gaia hizpide izateko. Elhuyarreko Garazi Andonegi bidelagun, xehe aletu ditugu zientzia munduko genero arrakalak, kristalezko sabaiak, «guraize efektuak» eta beste. Idoia Mujika zientzialari eta dibulgatzailea Itsaso Jauregi kazetaria ere aditu ditugu saioan. Bestalde, ezin saihestu hau: 2025a hasi denetik bi hilketa matxista izan dira Euskal Herrian. Bi semek beren amak hil dituzte. Eta Miren Orozkoren hitzak jaso ditugu.

 

 

00:00:0000:00:00
08x03 Berria FM karratua

Bortxaketaren oihartzun sozialak

2025eko otsailaren 5a

2016ko Iruñeko sanferminetako talde bortxaketak eta haren gaineko diskurtsoek herritarren memoria kolektiboan eginiko ekarpena aztertu du Samara Veltek ikerketa batean, auziari buruzko ‘Nik sinesten dizut’ liburua eman eta bost bat urtera. Hemeroteketan eta oroitzetan atzera egin, eta bistara atera zaizkio orduko birbiktimizazioa, erasotzaileak «piztia» bihurtzeko ahaleginak, epaiketa sozialak eta minak. Baina baita feminismoaren erantzunak ere; eta ondorioak. Horietaz eta bestez aritu zaigu BerriaFMn. «Jai-izorranteez» ere bai, askotara.

00:00:0000:00:00
Karratua oinarria

Kolektiboa, feminista, ijitoa

2025eko urtarrilaren 22a

«Soilik gauza txarrei buruz hitz egiten denean nabarmentzen da norbait ijitoa dela». Historian zehar eta gaur egun ere ijitoek eginiko lorpenak ezkutatu egiten direla salatu du sarri AMUGEk, eta, orain, zehazki emakume ijitoen kasuei erreparatu, eta «hutsunea konpentsatzeko» ahalegin bat egin du elkarteak, halabeharrez. ‘Romaní hadin II: Euskal Herriko historian emakume ijitoek utzitako arrastoen ondoren’ liburua eman dute. Noemi Amaya Garciaren laguntzarekin arakatu dugu lana BerriaFMn.

00:00:0000:00:00
Ertza, q-rekin idatzita. Josebe Iturrioz eta Ibai Fresnedo. Berria FM

Ertza, q-rekin idatzita

2024ko abenduaren 18a

LGTBIQ+ siglari ‘Q’ letra eta ‘+’ zeinua erauztea erabaki du PSOEk, eta horrek kolpez mahaigaineratu eztabaida: nola behar litzateke izendatu kolektiboa? Zer gorputz, desira eta identitate utzi dute bazter? Zer norabideren erakusle da urrats hori? Bada alternatiba hoberik? ‘Queer’ mugimendua du hizpide BerriaFMk, Josebe Iturrioz eta Ibai Fresnedo militante transfeministak lagun. Gainera, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa izan berritan, bertsorik ere bada tartean.

00:00:0000:00:00
Podcastak
Hizlandia irudia
Hizlandia

Igor Estankona: Xabier Aldairen 'Bala zeru urdina'

Hamabosgarren ataleko gonbidatua Igor Estankona Bilbao poeta izan da.
Eta aukeratu duen liburua Xabier Aldairen 'Bala zeru urdina' (Susa, 1993).

Atal honetan erabilitako kantuak:
· U2 - Bullet The Blue Sky
· MASSIVE ATTACK - Angel
· PJ HARVEY - In The Dark Places
· JEFF BUCKLEY - Hallelujah

00:00:0000:00:00
BERRIKETAN Logo
Berriketan

Euskaraldia bukatu da; erronka, ez

Euskaraldiaren balorazioa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Olatz Silva Rodrigo BERRIAko kazetariak jarraitu du Euskaraldiaren antolatzaileek egindako balorazioa, eta Arantxa Iraola BERRIAko hezkuntza eta euskara gaietako kazetariak egin du Euskaraldiaren analisia

00:00:0000:00:00
Berria FM
Berria FM

Ortzimugak abiapuntu

Azkenaldian Euskal Herriko mugimendu feministan izandako eztabaida eta talkak mahai gainean jarri ditu Naia Torrealdai Mandalunizek, eta liburu batean jaso du haien gaineko azterketa: Amaieratik hasi. Euskal feminismoa, aldaketarako paradigma. Berria FMri bisita egin dio autoreak, eta, hortaz, harekin batera aletu ditugu korapilook. Tartean, «eztabaidaren apologia» ere kabiarazi dugu saioan, baita «itxaropenaren mantra» ere. Are, irmo egin du ohartarazpena: «Etsaiari ezin diogu garaipena eskuetara eman».

00:00:0000:00:00
Kinka
Kinka

Kinkaren Bonus Tracka: Josu Naveda eta Txapu Martin

Hirugarren denboraldi honetan, Bonus Tracka izango du Kinka saioak. Hamabostean behin argitaratutako ale nagusiaren osagarri izango da; izan ere, galdera berdin bati erantzungo diote elkarrizketatu guztiek, eta euren lan, jardun edo ikerketa arlotik etorkizuna nola amesten duten azalduko dute. Hemengo honetan, Josu Naveda eta Txapu Martin ekintzaileek erantzun diote galdera horri.

00:00:0000:00:00
New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Chicharrillos

65 urte dira gurasoak ezkondu zirela, 1960ko maiatzaren 25ean. Nonbait gure amak abadeari esan zionean Uribeneko Joserekin ezkonduko zela honako hau bota zion elizgizonak, comerás chicharrillos todos los días. (Txitxarro txikiak jango dituzu egunero). Aholkatu zion amari hobe zuela Ondarroatik atera eta Gasteiz aldera joatea bizitzera, han etorkizun hobea izango zuela, soldaduren batekin ezkonduta edo.

 

00:00:0000:00:00
BERRIKETAN Logo
Berriketan

Atzerritarren Espainiako Legea: batean bale, bestean kale

Atzerritarren Espainiako Lege erreforma du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Hego Euskal Herriko migratzaile askok haien egoera administratiboa erregularizatzeko egin behar dituzten tramiteak arinduko ditu, bai, baina beste asko kanpoan utzi ditu: asilo eskatzaileak, esaterako. Lege erreforma horren aurrerapausoak eta akatsak zein diren azaldu digu Olatz Silva Rodrigo BERRIAko gizarte gaietako kazetariak.

00:00:0000:00:00
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.