Bertso jarriak
Bertso jarriak

Josu Sanjurjo | Hegazkineko low cost bertsoak

2025eko uztailaren 5a
Josu Sanjurjo

Lesakan (Nafarroa) jaioa, 1993an. Zortzi urterekin hasi zen bertso eskolan. 2005 eta 2007an Nafarroako Eskolarteko Txapelketa irabazi zuen, txikien mailan, eta 2011an gazte mailan izen zen garaile. 2021ean lehenengoz sailkatu zen Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalerako, eta zazpigarren postua erdietsi zuen. 2023ko txapelketan ere finalean izan zen; seigarren izan zen orduan.

 

Milanera bagoaz

poz pozik bidaian

kurtso bukaera hau

itxuratu nahian

hodeiak zuri daude

zeruko sabaian

Frantziako lautada

begien bisaian

eta ni bertso sorta hau

idazten mahaian.

 
Azafatoak bueltaka

daude honezkero

Italieraz esaten

«Buona sera, prego»

eskuinean gizon bat

erdi lotan edo

ezkerrean gazte bat

ni erdian bero

pixalez nago baina

eginen dut gero.

 
Boeing 347-ak

zaharkitu hotsa

Miarritzetik ordu

t’erdiz tarte motza

turbulentzi hauekin

zein une zorrotza

mareatzen hasi naiz

dardarka bihotza

eskatuz kobratuko

al didate poltsa?


Eguzki izpi argi

ta zeru urdinak

ikusten diren bistak

aldera ezinak

uniformearekin

zein langile finak!

noraino eragina

daukan marketinak

zeruan ere salgai

daudela lurrinak.

 
Motxilan kamisetak

eta hiru galtza

hala moduz sartuta

bizkarrera altxa

Berriozarren jaiki

Milanen arratsa

nahiz mundu global hau den

oraingo ardatza

ametsetan hegaka

ez al gara pasa?

 
Ohartu gabe Milan

begien aurrean

pentsatuz Plaza Duomon

eta free tourrean

hegazkina heldu da

luze laburrean

asko bizi garenez

brontzean, urrean

noiz jarriko ditugu

bi hankak lurrean.

Atal gehiago
Bertso Jarriak

Koldo Gezuraga | Larru-hutsik

2025eko abuztuaren 16a

15 bat urte zituela kantatu zuen lehenengoz, Busturiko jaietan; eta BBK sariketa izan zuen lehen txapelketa. 18 urte zituela, Bizkaiko Txapelketarako sailkatze fasea zen eskualdeko txapelketan hartu zuen parte. Ordutik, Bizkaiko Txapelketan abestu du bi urtero. Bizkaiko Bertsozale Elkarteko langilea da, eta Gernika-Lumoko Lilibertso taldeko kidea.

00:00:00 00:00:00
Bertso Jarriak

Alazne Untxalo | Sendabelarrei jarriak

2025eko abuztuaren 9a

Iturenen jaioa (Nafarroa), 1989an. Etxetik jaso du bertsozaletasuna, eta haur zenetik aritu da bertsotan. Hamabi urterekin hasi zen Iturengo bertso eskolan. Nafarroako Eskolarteko Txapelketan Lekarozko institutuan igo zen lehenengoz oholtzara, 2001. urtean, eta, gerora, bitan eskuratu du txapela lehiaketa horretan. Nafarroako Bertsolari Txapelketan ere parte hartutakoa da, eta finalerdietara ere heldu da hainbatetan. Iturenen ez ezik, Nafarroako beste hainbat bertso eskolatan ere aritu da: Oronozen, Donezteben, Lesakan, Erratzun eta Iruñean, besteak beste. Haur hezkuntzako ikasketak egin zituen. Haur hezitzaile aritzen da lanean.

00:00:00 00:00:00
Bertso Jarriak

Nahia Sasco | Joan-itzuliak

2025eko abuztuaren 2a

Lekuinen  jaioa (Lapurdi), 1998an. Txikitatik dabil bertso munduan, eta txapelketarako saltoa ematera ere laster ausartu zen. 2014an eta 2015ean Iparraldeko Eskolarteko Txapelketako txapeldunordea izan zen. Hainbat sariketatan aritua da, eta horietako batzuetan lehen postua lortua: 2016an Berritxu saria lortu zuen Berriatuan (Bizkaia), eta 2017an, berriz, Mikel Laboa saria Donostian eta Lizardi saria Zarautzen (Gipuzkoa). 2023an, Taldekako Xilaban parte hartu zuen Ortzi Idoate eta Irantzu Idoaterekin batera. Lehen postuan geratu zen hirukotea.

00:00:00 00:00:00
Bertso Jarriak

Oihane Perea | Klimaterioarenak

2025eko uztailaren 26a

Oihane Perea. 1977. urtean Gasteizen jaioa, 12 urte zituela bere jaioterriko bertso eskolan hasi zen. Euskal Herriko Eskolartekoan eta San Prudentzio Sariketan ia edizio guztietan parte hartu zuen. Hainbat urtetan Arabako Bertsolari Txapelketan txapeldunorde izan eta gero, lau aldiz izan da txapeldun: 2007an, 2009an, 2013an eta 2017an. Bertso eskolako irakaslea izan da, eta ikastetxeetan ere aritu da. Hiru aldiz parte hartu du Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian.

00:00:00 00:00:00
Bertso Jarriak

Egiar Otegi | Mendiko fauna

2025eko uztailaren 19a

Egiar Otegi. 2007. urtean jaioa, Oiartzunen (Gipuzkoa). 11 urterekin hasi zen Haurtzaro ikastolako bertso eskolan, eta DBH4 amaitu ostean, Errenteriako (Gipuzkoa) Xenpelar bertso eskolan segitu zuen bertsotan. Orain, berriz, jaioterriko Martzelina bertso eskolan ere ari da. Gipuzkoako Eskolartekoan lehen aldiz 2023an hartu zuen parte, «azken orduan apuntatuta», eta aurten, berriz, txapelketa hori bera irabazi zuen apirilean Azpeitian jokatutako finalean. Ondorioz, Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan ere parte hartu du aurten.

00:00:00 00:00:00
Bertso Jarriak

Iruri Altzerreka | Neke kronikoa

2025eko uztailaren 12a

Iruri Altzerreka. 2000. urtean sortua, Garain (Bizkaia). Zortzi urte zituela hasi zen bertso eskolan, Miren Amurizarekin, Berrizen. Harrezkeroztik, Berrizko eta Durangoko bertso eskoletan aritu da, baita bertso irakasle ere.

2023ko maiatzean III. Señora sariketako Tokado saria irabazi zuen, eta, 2024an, Txirristaka bertsopaper lehiaketa. 2023an Bizkaiko Bertsolari Txapelketan parte hartu zuen lehendabizikoz.

00:00:00 00:00:00
Bertso Jarriak

Josu Sanjurjo | Hegazkineko low cost bertsoak

2025eko uztailaren 5a

Lesakan (Nafarroa) jaioa, 1993an. Zortzi urterekin hasi zen bertso eskolan. 2005 eta 2007an Nafarroako Eskolarteko Txapelketa irabazi zuen, txikien mailan, eta 2011an gazte mailan izen zen garaile. 2021ean lehenengoz sailkatu zen Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalerako, eta zazpigarren postua erdietsi zuen. 2023ko txapelketan ere finalean izan zen; seigarren izan zen orduan.

00:00:00 00:00:00
Podcastak
Euskal Herriko Historia 100 objektutan podcasta
Euskal Herriko historia 100 objektutan

Hutsunea lekuko

Nola sartzen da hizkuntza baten mendeetako historia motrailu baten barruan?
Asmakizuna dirudi, baina ez du erantzun sinple edo tranpatirik ezkutatzen.
Beste galdera batekin hasiko gara, errazagoa, itxuran:
Saiatu al zara inoiz Korrika zer den azaltzen bizi izan ez duen norbaiti?
Lortu duzu? Benetan lortu?

00:00:00 00:00:00
Berria FM
Berria FM

Prekarizazioaren kontrako bultza

Izenburu alternatiboak bilatzen hasita, hona saio honi legokiokeena: Talaiatik ikusten dena (eta bi). Prekarizazioa da nagusi han eta hemen. Talaia Feministak ere horretan egin du azpimarra bere azken txostenean: bizitzen garestitzean ez ezik, bai eta prekaritatearen dimentsio emozional eta politikoan ere. Eta, hain justu, greba orokor (eta feminista) baten bezperan ikusi du argia saio honek aurrenekoz: Euskal Herrirako gutxieneko soldata prapioa eskatu dute Hegoaldean, eta langa 1.500 euroan ezartzea. LABeko idazkari feminista Maddi Isasik eman dizkigu gakoak.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Lantokiak hustu eta karrikak bete

Greba Orokorra du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Euskal Herriko gehiengo sindikalak deitutako greba eguneko soinu kronika da hau, karrikan bildutako soinuekin, iritziekin eta sindikatuen mezuekin prestatutakoa. Atalaren bukaeran greba egunaren balorazioa egin dute Iker Aranburu eta Imanol Magro Eizmendi BERRIAko Ekonomia saileko kazetariek .

00:00:00 00:00:00
New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Etorbidea

Bazterreko delian pasatzen dute droga.

Handik igarotzen naiz goizero.

Kanpoan zain taldetxo bat, gazteak, auzokoak.

 

Bertara iritsi naizenean, hantxe zeuden gaur ere.

 

Etorbideko aurreko espaloitik emakume bat hasi da agirika.

Gurditxo bat du eskuetan. Harekin egiten du oinez.

Taldeko gazte batek erantzun egin dio.

—Zer egiten duzu gaur ere hor? —esan dio emakumeak. —Ez zaitut ezagutzen. Alproja!

—Zu bezalakoa —mutilak—.

Zuk egin nauzu horrelakoa.

 

Oihuak gero eta handiagoak bilakatu dira.

Oinezkoak geratu egiten ziren begiratzera.

Semea alde batean, ama bestean.

Eta tartean etorbidea: autoak, kamioiak, anbulantziak.

 

Oihuak alde batetik bestera.

 

Bietako inork ez du kalea zeharkatu.

Ez dira inon elkartu.

Ama eta semea.

 

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Euskarari galga jartzeko taldea

Euskara eskakizunen aurkako aktibistak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Argia aldizkariaren ikerketa lan batean jaso dutenez, talde antolatu bat ari da lan eskaintza publikoen aurkako helegiteak paratzen, hizkuntza eskakizunen harira bertan behera utz ditzaten. Zigor Olaberria Oleaga Argiako kazetariak sinatu ditu artikulu nagusiak, eta auziaren xehetasunak kontatu dizkigu.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Munstro bat gelaren erdian

Patxi Ezkiagaren sexu abusuen biktimak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Dagoeneko 26 emakumek salatu dute sexu abusuak egin zizkiela Donostiako La Salleko ikastetxean irakasle aritu zen garaian. Arartekoak bitartekaritza egin du biktimen eta La Salle kongregazioaren artean, baina bigarrenak uko egin dio biktimen erreparazio kolektiboari. Jakes Goikoetxea BERRIAko gizarte gaietako kazetariak auziari buruzko xehetasunak eman dizkigu.

00:00:00 00:00:00
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA