Irulegiko Eskuari buruz dakiguna eta ez dakiguna du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Gaia aztertzeko Iñigo Astiz BERRIAko kazetariarekin eta Ekaitz Santazilia Fontes Linguae Vasconum aldizkariko zuzendariarekin hitz egin dugu. Aldizkari horretan argitaratu da Irulegiko Eskua aztertu duten ikerlarien lana biltzen duen dosierra, eta Santazilia izan da editoreetako bat.
Atalaren hasieran Bulego taldearen Irulegiko Esku kantua aditu daiteke. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.