Pierre-Edouard Sterin aberats ultrakontserbadorea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Eskuin muturreko ideiak zabaltzeko plan bat dauka, eta tokian tokiko estrategia baliatu nahi du horretarako. Ipar Euskal Herrian ere sartu du bere dirua, Miarritzeko Olympique errugbi taldean, besteak beste. Aberats erreakzionario honen profila eta Ipar Euskal Herriarekin duen lotura azaldu dizkigu Oihana Teyseyre Koskarat Ipar Euskal Herriko erredaktore buruak.
Atal hau Nagore Arinek editatu du.
Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Sterin: Ultra bat Miarritzen
Pierre-Edouard Sterin aberats ultrakontserbadorea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Eskuin muturreko ideiak zabaltzeko plan bat dauka, eta tokian tokiko estrategia baliatu nahi du horretarako. Ipar Euskal Herrian ere sartu du bere dirua, Miarritzeko Olympique errugbi taldean, besteak beste. Aberats erreakzionario honen profila eta Ipar Euskal Herriarekin duen lotura azaldu dizkigu Oihana Teyseyre Koskarat Ipar Euskal Herriko erredaktore buruak.
Tunelean argi bila
Belateko tuneletako lanen esleipen prozesua du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Cerdan auzia dela-eta, Acciona eta Servinabar enpresei adjudikatutako obra publikoak aztertzeko eskatu zion Nafarroako Gobernuak Ustelkeriaren Aurkako Bulegoari. Honek ebatzi du irregulartasun administratiboak izan zirela. Ion Orzaiz BERRIAk Iruñean duen delegazioko kazetariak azaldu dizkigu Ustelkeriaren Aurkako Bulegoaren ondorioak.
Hitz egin dezagun menopausiaz
Menopausia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Askotan ezkutuan gelditzen den gaia izanik, emakume askok ez dute informazio aski azken hilekora gerturatzerakoan. Juncal Alzugarai Zurimendi sexologian eta zoru pelbikoan adituak eman dizkigu gai horri buruzko argibideak. Gainera, Baionako ospitalean menopausia saila ireki dute aurten, eta horri buruzko xehetasunak eman dizkigu Joanes Etxeberria Martinez Ipar Euskal Herriko Hitzako kazetariak.
Hil ondoren ere, solidario
Nork bere bizitzan pilatutako ondarea ondorengoei uztea izaten da ohikoena, baina ondorengo horiek ez dute zertan familiakoak izan, edo ez bakarrik. Ondoren ere aurrera jarraituko baitute norbera bizi den bitartean babestu eta bultzatutako egitasmoek, elkarteek edo erakundeek. Beraz, bizitza osoan babestutako hori, zergatik ez babestu hil ondoan ere?
Israelen garro luzeak
Tuteratik Hendaiara egiten ari diren Palestinaren aldeko martxa du hizpide Berriketan saioaren atal honek, Nafarroako BDZ taldeko kide Txuri Ollo bidelagun. Israel Palestinan egiten ari den sarraskiarekin lotura duten Euskal Herriko enpresen jardunaz aritu da.
Harrera, horitutako argazki bat
2015eko migrazio krisia izan du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Urte hartako udan Europarako bidea hartu zuten 900.000 pasa migratzailek. Hamar urtetan etorkinekiko jarrera nola aldatu den ikusteko, Maddi Iztueta Olano Berriako Mundua saileko kazetariarekin solastatu gara.
Urrutiko sustraiei lotuta
Boiseko (AEB) euskal diaspora du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Uztailean Jaialdia antolatu zuten, bost urtetik behin ospatzen duten besta. BERRIA han izan zen, eta bildutako testigantzekin Jaialdiaren sustraietan dokumentala argitaratu du. Nagore Arin BERRIAko kazetari eta dokumentalaren zuzendariak azaldu dizkigu Boiseko euskal diasporaren nondik norakoak.
Macronen bosgarren komodina
Frantziako krisi politikoa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Hiru urtetan bost lehen ministro izendatu ditu Emmanuel Macron Frantziako presidenteak; azkena, Sebastien Lecornu. Bien bitartean, Poliziak gogor erreprimitutako protestak egin dituzte karrikan; besteak beste, Baionan. Krisi politikoa ulertzeko gako nagusiak azaldu dizkigu Ekhi Erremundegi Beloki BERRIAko kazetariak .
Ilusio baten hondarrak
Kataluniako independentismoaren egoera du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Gaur ospatuko dute Kataluniako Diada, baina duela hamarkada bateko manifestazio handirik ez da izanen. Eli Zunzunegi Lasa EITBko Kataluniako berriemaileak azaldu digu Kataluniako gaur egungo egoera zein den.
Ez dituzte joareak isildu
Marieneko auzia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Hiru aktibista epaitu dituzte Kanboko Kontseiluan egindako protesta batengatik, eta gaia berriz mahai gaineratu denez, sakoneko auziari erreparatu diogu atal honetan. Marienea auziko gakoak azaldu dizkigu Leire Casamajou Elkegarai BERRIAko kazetariak.