Bertso jarriak
Bertso jarriak

Ibai Amillategi | Tranpie eta legie, sarri bera die

2026ko uztailaren 11
Ibai Amillategi

Ibai Amillategi (Gernika-Lumo, Bizkaia, 1993). Umetatik da bertsozalea. Halere, bazituen 22 urte bertso eskolan hasi zenerako. Hain zuzen, Gernika-Lumoko Lilibertso bertso eskolan eman zuen izena. 2018. urteaz geroztik, Bizkaiko Txapelketa guztietan parte hartu du, eta azken bietan —2023an eta 2025ean—, finalerdietan kantatu zuen. Zuzenbidean lizentziatua da.

 

Tranpie eta legie, sarri bera die

Doinua: Udazkena iristean

Egunkariko azala,
zein irratiko diala,
entzuten ibili ahala.
Gure hizkuntzaren zapalkuntzaren
egoera erreala,
injustiziaren babesa zelan
izan dan beti itzala!
Lerro batzuetan azaldu gura
deutsat jendeari hala:
horren atzean ezkutatzen dan
arkitektura legala (bis)

Zutabeetan sartuta,
legeak arakatuta,
jarri dagiogun lupa.
Justiziaren balantza dago
guztiz desorekatuta
konstituzio espainoleko
Hirua begiratuta
espainola ondo ikastera da
jendea derrigortuta
eta euskara, gehienez ere,
«eskubidetzat» hartuta (bis)

Estatutuen sorkuntza 
herriaren eraikuntza?
Edo egin zan errakuntza.
Bere izenaren antitesia
Nafar Foru Hobekuntza, 
lege testuan Bederatziak
eskaini horri gaikuntza.
Lurraldearen araberako
zatiketa bada funtsa,
herri batzuetan ez da ofiziala
gure herriko hizkuntza! (bis)

Konstituzioz jauzika,
Frantziaraino bisita,
Bi artikuluaren zita.
Frantsesa dago hizkuntza bakar
erara aurreikusita,
Iparraldeko herrikideei
bideak parez itxita!
Gero, harrotuta ibiliko da
zeharo Errepublika:
fraternité, egalité eta
liberté irakurrita (bis)

Europara hurreratuz,
aintzatespena bilatuz,
argudioz eta datuz.
Batasunaren kluba osatzen da
hogeita zazpi estatuz,
aldaketa bat garatu daiten
adostasuna eskatuz.
Erregelamendu hori geldirik
Euskaran kontra bozkatuz,
ofizialtasun izaeraren
kostua aldarrikatuz (bis)

Sailburu, Errektorego
arau manuen bezero
badakigu honezkero...
Parlamentuko akordioa
deskafeinatua edo,
zein baliabide dan ikusita
zer leiteke ba espero?
Eskakizunen kontrako epai
eta USAPeko zero,
ia hobeto ulertzen dozun
hau irakurri eta gero (bis)

Atal gehiago
Bertso jarriak

Kattin Madariaga | Gose Jokoak

2026ko irailaren 5a

Kattin Madariaga (Arantza, Nafarroa, 2008). Nafarroako Eskolarteko Txapelketan bide oparoa egin du Madariagak, 2023az geroztik irabazle izan baita aldiro, denera lau aldiz. Iaz, 17 urte zituela, Nafarroako Bertsolari Txapelketan parte hartu zuen lehen aldiz, eta hartan aritutako bertsolari gazteena izan zen.

00:00:00 00:00:00
Bertso jarriak

Aitor Servier | Ofiziala

2026ko abuztuaren 29a

Aitor Servier (Azkaine, Lapurdi, 1997). 8 urte zituenetik ari da bertsotan. Donibane Lohizuneko ikastolako bertso eskolan ekin zion bideari, eta, geroztik, zenbait bertso eskolatan aritu izan da, baita Eskolarteko Txapelketetan ere. 2014an eman zuen izena lehen aldiz Xilaban, eta joan den urtarrilean jokatutakoan laugarren izan zen.

00:00:00 00:00:00
Bertso jarriak

Idoia Anzorandia | Neurriak neurriz

2026ko abuztuaren 22a

Idoia Anzorandia (Barakaldo, Bizkaia, 1983): Bertsotan eskualdean edo lagun giroan egiten duen arren, bere jardun nagusia gai jartzailetza da. Horretan aritzen da plazan, bai eta Bizkaiko eta Euskal Herriko bertsolari txapelketetan ere. Bertsolaritza irakaslea da hezkuntza arautuan. Bizkaiko Bertsozale Elkarteko zuzendaritza taldeko kide ere bada.

00:00:00 00:00:00
Bertso jarriak

Iñaki Viñaspre | Atzerritik atzerrira

2026ko abuztuaren 15a

Iñaki Viñaspre (Abetxuku, Araba, 1984). Arabako Eskolarteko Txapelketan hasi zen garaikurrak batzen, bi aldiz jantzi baitzuen txapela —2001ean eta 2002an—. 2005ean sailkatu zen lehenengo aldiz Arabako Bertsolari Txapelketako finalerako, eta, orduz geroztik, finalista izan da aldiro. Bi aldiz jantzi du Arabako txapela: 2019an eta aurten. Bestalde, bertsoaren inguruko modalitate ugari landu ditu, besteak beste Bertso Rap, Bertso Tavern eta Bertxorakeritan deritzenak. Gai jartzaile, epaile eta irakasle ere aritu da. 

00:00:00 00:00:00
Bertso jarriak

Beñat Larrori | 90eko haurren balada

2026ko abuztuaren 8a

Beñat Larrori (1990, Iruri, Zuberoa) COVID-19aren pandemia garaian hasi zen bertsotan ikasten, lagunartean. Langintza horretan Dylan Inglisekin sakontzeko parada sortu zitzaion, eta telematikoki aritu ziren horretan. Gero, Zuberoako bertso eskolan eman zuen izena, eta aurten Xilaban parte hartu du. 2023an taldekako Xilaban parte hartu zuen, eta 2025ean ere aritu da, bakarka. Pastoral idazlea ere bada. Ofizioz, Xiberoko Botzako kazetaria da.

00:00:00 00:00:00
Bertso jarriak

Eneko Lazkoz Martinez | Erretzaileari

2026ko abuztuaren 1a

Eneko Lazkoz Martinez (Etxarri Aranatz, Nafarroa, 1983) Etxarriko bertso eskolan hasi zen bertsogintzan. Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa irabazi zuen 2000. urtean, eta 2010az geroztik Nafarroako Bertsolari Txapelketa ugaritan parte hartu du. 2017an, 2019an, 2021ean eta 2023an Nafarroako txapeldunorde izan zen. Horrez gain, bertsorik onenaren Mikaela Elizegi saria jaso zuen Pello Errota sariketan, 2018an. Errexil sariketa ere irabazi zuen 2024an.

00:00:00 00:00:00
Bertso jarriak

Amaia Iturriotz Etxaniz | Hondartzarenak

2026ko uztailaren 25a

Amaia Iturriotz Etxaniz (Urretxu, Gipuzkoa, 1993) 12 urterekin hasi zen bertsotan, Gorka Azkarate irakasle zuela, Zumarraga-Urretxuko eskolan. Eskolarteko txapelketetan egin zituen jendaurreko lehen saioak, eta, harrezkeroztik, gazteentzako sariketa ugaritan parte hartu. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketetan ere hainbat aldiz kantatutakoa da: 2011n, 2015ean, 2019an eta 2024an. 2022an, Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartu zuen. Familia medikua da lanbidez.

00:00:00 00:00:00
Bertso jarriak

Nahia Etxeberri | Munduko Futbol Kopaz

2026ko uztailaren 18a

Nahia Etxeberri Lopepe (Ainhize-Monjolose, Nafarroa Beherea, 2008) oso gaztetandik nabarmendu da bertsoen munduan. 2021ean, Aitor Sarasua bertsopaper lehiaketa irabazi zuen 16 urtez behetikoen modalitatean, Munduko injustiziak bertso sorta aurkeztuta. Hiru urteren buruan, 2024an, Gazte Xilabako finalera iritsi zen, eta txapeldunorde izan. Ipar Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketako irabazi zuen 2025ean.

00:00:00 00:00:00
Bertso jarriak

Ibai Amillategi | Tranpie eta legie, sarri bera die

2026ko uztailaren 11

Ibai Amillategi (Gernika-Lumo, Bizkaia, 1993). Umetatik da bertsozalea. Halere, bazituen 22 urte bertso eskolan hasi zenerako. Hain zuzen, Gernika-Lumoko Lilibertso bertso eskolan eman zuen izena. 2018. urteaz geroztik, Bizkaiko Txapelketa guztietan parte hartu du, eta azken bietan —2023an eta 2025ean—, finalerdietan kantatu zuen.

00:00:00 00:00:00
Bertso jarriak

Maddi Agirre | Udari

2026ko uztailaren 4a

Maddi Agirre Epelde (Gasteiz, 2005). Gasteizko Armentia ikastolan jaso zituen lehen bertso eskolak, eta, Lehen Hezkuntza amaitzean, bertso eskolan eman zuen izena. Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan hasi zen jendaurrean kantuan, eta txapelduna izan da 2021ean, 2022an eta 2023an. Aurtengo Arabako Bertsolari Txapelketan ere hartu du parte; sei finalistetako bat izan da.

00:00:00 00:00:00
Podcastak
Berria berriketan
Berria berriketan

Trump txipatu duen olatua

AEBetako agintaldi erdiko hauteskundeak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Demokratek Kongresuko kontrola izanen dute aurrerantzean, Ordezkarien Ganberan eta Senatuan, bietan lortu baitute gehiengoa. Horrek zaildu eginen du Donald Trump…

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Su bat itzali eta beste bat piztu

Osakidetzako langileen greba du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Osakidetzak eta Euskadiko Medikuen Sindikatuak mahai sektorialetik kanpo hitzartutako itunak gainerako langileen haserrea eragin du, beraz, Eusko Jaurlaritzak su bat…

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Bai, PAI programatik ere atera daiteke

PAI programa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Nafarroan PAI eskaintzen duten D ereduko ikastetxeen %60k programatik ateratzeko bidea hasi dute, baina oraindik ikastetxe gehiagok dute eskaria egiteko aukera. Ion Orzaiz BERRIAko gizarte…

00:00:00 00:00:00
Euskal Herriko Historia 100 objektutan podcasta
Euskal Herriko historia 100 objektutan

Teila

Esan ohi da ez dela etxea teilatutik hastea komeni, baina batzuetan ez dago beste erremediorik. Teilak ematen baitio izena teilatuari, nahiz eta baden, jakina, teilarik gabeko teilaturik, nola baden teilaturik gabeko teilarik. Teilena izan zen,…

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Ezustekoa Bizkaiko EAJn

Bizkaiko EAJ du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak ez du bere karguan jarraituko hauteskundeen ondotik, Bizkai Buru Batzarrak ezustean erabaki baitu Ibone Bengoetxea izanen dela ahaldun nagusigaia.…

00:00:00 00:00:00
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA