Bideoak

Jane Goodall zendu da, txinpantzeen lagun handia

Jane Goodall zendu da, txinpantzeen lagun handia

Jane Goodall primatologoa 91 urterekin hil da. Tanzaniako oihanetan egunak eta egunak eman zituen txinpantzeen portaera aztertzen. Azkenerako, haien lagun handia egin zen.

Txiki eta Otaegiren hilketen inguruko dokumentala egin du BERRIAk

Txiki eta Otaegiren hilketen inguruko dokumentala egin du BERRIAk

Duela 50 urte fusilatu zituzten Juan Paredes Manot Txiki eta Angel Otaegi. Frankismoaren azken fusilatuak izan ziren. BERRIAk haien senideekin eta gertukoekin hitz egin du, eta, horrez gain, fusilatu zituzten lekuetara bidaiatu eta dokumental bat egin du garai ilun hartako pasarte nabarmenenetako baten kontakizuna osatzeko.

Titulu hau ez du adimen artifizialak idatzi

Titulu hau ez du adimen artifizialak idatzi

BERRIAk adimen artifizialaren erabilera arautu du. Arduradunekin hala erabakitakoan baliatu ahalko da, baina betiere egunkariaren irizpideen eta kode deontologikoen barruan, eta ez du giza jarduna ordezkatuko. Estilo liburuan txertatu dute dekalogoa.

Nola funtzionatzen dute betaurrekoek?

Nola funtzionatzen dute betaurrekoek?

Ikusgelako bideo pedagogiko honek hizpide du zer funtzio betetzen duten egunerokoan jartzen ditugun betaurrekoek eta nola lan egiten duten. Desberdinak dira miopeentzako betaurrekoak eta hipermetropia dutenentzakoak, bakoitza modu batean eginda dago eta.

«Denek baldin bazekiten, zergatik iraun zuten hainbeste abusuek?»

«Denek baldin bazekiten, zergatik iraun zuten hainbeste abusuek?»

Ikastetxe erlijiosoetako sexu abusuen testigantzak harilkatuta ondu du Iratxe Perez Barandalla zuzendari lizarratarrak 'Todos lo sabían' (Denek zekiten) dokumentala.

Gasteizko Mendebaldea institutuak irabazi du BERRIA Ikasgelaren bigarren sariketa

Gasteizko Mendebaldea institutuak irabazi du BERRIA Ikasgelaren bigarren sariketa

Saritutako lana Gasteizko nerabeek aisialdian dituzten zailtasunei buruzkoa da: hiriko hutsuneei buruz hitz egiten du, eta, funtsean, gazteek gai horiei buruz egindako hausnarketei buruz. 

Saridunek Janus Lester musikaria elkarrizketatzeko aukera izan dute saria emateko ekitaldian.

Kazetaritza irakasteko ariketak

Kazetaritza irakasteko ariketak

BERRIA Ikasgelak sei unitate didaktiko ondu ditu DBHko ikasleentzat. Ikasleen zentzu kritikoa hauspotzeko, komunikazioari buruzko ariketa praktikoak biltzen ditu programa didaktikoak.

Euskara urri pantailetan

Euskara urri pantailetan

Garazi Sanchez EHUko irakasleak ohartarazi du gazteek euskararekin duten atxikimendua desagertu egiten dela eremu digitalean, eta oso gutxik kontsumitzen dituztela euskarazko eduki digitalak.

Agorafobia: barruko dardarari aurre eginez

Agorafobia: barruko dardarari aurre eginez

Antsietate mota bat da agorafobia, egunerokoa baldintzatzeraino eragin dezakeena. Kanpora irten nahia eta ezina, besteak beste. Maider Arrutik, bere esperientzia oinarri, gaixotasun hori dutenek zer bizi duten kontatu du ‘Barruko dardara’ film laburrean.