Elkarrizketak

Etxegabetze batzuen oinarrian «iruzurra» agerikoa denean

Etxegabetze batzuen oinarrian «iruzurra» agerikoa denean

Etxebizitza erosteko mailegua ematerakoan Santander Bankuaren UCI entitatateak «iruzur» egin ziela salatu dute Asier Garciak eta Naiara Iglesiasek. Hipotekaren erreferentzia indize gisa IRPHa aplikatu zieten, eta hilero ordaindu beharreko diru kopurua etengabe igotzen joan zen, ordaindu ezinik geratu ziren arte. Kaleratu berri dituzte.

'Uxina': 'ainaren' bizimodu gogorraren isla

'Uxina': 'ainaren' bizimodu gogorraren isla

'Uxina' film laburra egin du Lucia Ezker zinema ekoizle eta zuzendariak. XIX. mendean Nafarroako Pirinioetako haranetatik Zuberoara migratzen zuten emakume langileen «bizimodu gogorra» islatu du hartan.

Viena: bestelako etxebizitza politika baten adibide

Viena: bestelako etxebizitza politika baten adibide

Vienan bost herritarretik bat bakarrik da etxejabea. Tradizio handia du alokairuan bizitzeak, eta etxebizitza sozial asko daude. Merkatuaren legeetatik kanpo antolatutako etxebizitza politika horri buruz aritu da Wiener Wohnen enpresa publikoko bozeramailea, Donostian.

Mendebaldeko Sahara: Francoren oparia Marokori

Mendebaldeko Sahara: Francoren oparia Marokori

Sahararrek frankismoan eta frankismoaren ostean bizi behar izan zutena jaso du Abdeslam Aomar Lahsenek, Afapredesa Saharako Preso eta Desagertuen Familiakoen Elkarteko presidenteak. Espainiak Mendebaldeko Sahara indar inbaditzaile bati eman izana txarretsi du, eta adierazi du frankismotik hona egoera ez dela hobetu.

Saria diasporaren ikerkuntzari

Saria diasporaren ikerkuntzari

Eusko Ikaskuntzak 2025eko Manuel Lekuona saria emango dio Gloria Totoricaguena Egurrolari, euskal diasporari buruz egindako ikerketa lan mardulagatik. Totoricaguenak esan du ikertzeko ateak ireki dizkioten diasporako kide guztientzat ere badela saria. 

Sakelako telefonoa ikastetxetik at uzteko deia

Sakelako telefonoa ikastetxetik at uzteko deia

Topaketak egin berri ditu Altxa Burua mugimenduak. Eskaera bat baino gehiago dituzte, hala nola sakelako telefonoa erabiltzeko adina 16 urtera atzeratzea. Ikastetxeetan ere jarria dute arreta: eskola sakelakorik gabeko gunea izatea nahi dute. Mugimenduaren eledun Miren Ros mintzatu da BERRIArekin.

ArkiTetak: arkitektura andreen begiekin

ArkiTetak: arkitektura andreen begiekin

Emakume arkitektoak isilarazi edo ezkutatu dituztelako kezkatik abiatuta, 'Hiztetaldiak' hitzaldi sorta prestatu dute ArkiTetak emakume arkitekto gazteen kooperatibak. Arkitektura ere beste modu batera egitea posible delakoan daude.

Haur adoptatuen aurkako arrazakeria: sotila, baina agerikoa

Haur adoptatuen aurkako arrazakeria: sotila, baina agerikoa

Haur adoptatuek arrazakeria pairatzen dutela azpimarratu du Elene Mengyu Larrinaga Bilbao bideogile bizkaitarrak. 'Hogeitabat' filmean islatu du berak jasan duen arrazakeria. Zinema Ikusezina jaialdian eman dute haren lana.

Martxelo Otamendi: Handira jotzeko kazetaritza

Martxelo Otamendi: Handira jotzeko kazetaritza

Martxelo Otamendi 'Euskaldunon Egunkaria'-ko eta BERRIAko zuzendari ohiarekin elkarrizketa liburua argitaratu dute. Otamendik ia bizitza osoa eman du euskarazko kazetaritzari lotuta, eta horren inguruko hamaika kontu azaldu ditu liburu horretan.