Augustin-Zulueta jauregiaren historia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Gasteizko eraikin horretan Arabako Arte Ederren Museoa dago orain. XX. mende hasieran eraiki zuten Elvira Zuluetak eskatuta. Elvira Zulueta esklabista baten alaba zen, eta esklaboen lepotik lortutako dirua jaso zuen herentzian. Are, diru horrekin eraiki zuten, besteak beste, aipatutako jauregia. Peru Amorrortu Barrenetxea BERRIAko kazetariak kontatu digu Zuluetarren eta jauregiaren historia.
Atal hau Uxue Perezek editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.


