Festetan animaliak erabiltzea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Hamar urteren ondotik, Eibarko Udalak sokamuturra antolatu du aurtengo sanjoanetan, atzean utzitako tradizioak atzera berriz antolatu daitezkeela agerian utzita. Sokamuturraren aurkako protestak egin dituzte Eibarren, eta beste herri batzuetan ere protestak eta sinadura bilketak egiten ari dira animalien kontrako tratu txarren aurka. Miren Mujika Telleria BERRIAko kazetariak eman digu gertatutakoaren berri, eta Maialen Sagues Rojo NOR talde antiespezistako bozeramaileak azaldu digu zergatik ez liratekeen halako ekitaldiak antolatu beharko.
Atal hau Uxue Perezek editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.



