Migratzaileen kontrako jazarpena du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Irlandan istilu larriak eragin eta migratzaileen aurkako ehizan aritu da eskuin muturreko jendea. Neurri berean ez, baina hemen ere izan dira istiluak migratzaileen kontra, Martzillan esaterako. Zizur Nagusian ere ituan dute adingabe migratzaileentzako zentroa. Gorroto diskurtsoak dira halako suak pizteko hauspoa, eta horren inguruko azalpenak eman dizkigu Edurne Elizondo Nafarroako Hitzako zuzendariak.
Atal hau Garazi Karrerak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.


